San Markos eta kantinako kontu zarrak berritzea

1997, 18 de Abril

Joxe Erauskin

Urte aietan San Markosko jaiak apirillaren 25ean ta ondorengo igandean ospatutzen ziran pestak. Egualdi ona gertatzen bazan jende askotxo inguratzen zan kantina orretara. Bi egun oyetan etzan falta izaten erroskillak ta goxokiak. Festa alaitzeko ta ankak mugitzeko gogua zeukanentzat etziran faltako Eugenio Etxeberria ta bere laguna. Eugeniok jotzen zuan txistua ta tanborilla, ta bere lagunak jotzen zuan tanborra. Orduak pasa ta pasa ta inoiz etziran aspertzen.

Alaitasunik etzan falta izaten ayen inguruan, zar ta gazte, neska ta mutil, erromes zale guztiak irrintzika. Aurrek ere izaten zuten beren pozgarria. Garai aietan oitura zan bere amandriak oparitzia egun orretako tarta edo San Markosen opilla deitzen zaiona, ta egun ona azaltzen bazan, opilla ori jatera igotzen ziran San Markosera. Orrela ospatzen ziran garai aietan mendiko festak.

1936ko urtetik gutxi gora bera ezagutu nuen kantinako familia ta ango bizi lagunak Joxe eta Klaudia senar emazteak ta beren semealabak. Bizi bidea, Joxek arrobian lan egiten zun, eta emazteak zaintzen zuan kantina, ardo, sagardo, bokadillo ta beste edariak salduaz. Baita ere bazituzten animaliak beiak, auntzak, olloak, ta astoa ere, danak barrutian libre. Andik urte batzuetara famili guzia juantziran bizitzera Pasai Antxora, an ere tabernarekin segitu zuten, bere izena Bar Ongi Etorri. Bañan Joxek bere lanean jarraitu zuen arrobian.

Gero, San Markosko kantina orretara, Iturriburuko baserriko anai arrebak etorri ziran, Joxe ta Balentina Giraldo. Auen baserria arkitzen da San Markosko egalean Zamalbide auzoan. Oyek zaindu zuten urte batzuetan. Gero, Balentina ezkondutakoan, ortik aldegin zuan ta Joxe bakarrik gelditu zan kantinan. Bera juaten zan lanera ta, illunabarretan eta jai egunetan, tabernako lanak. Orrela bizitu zan urte batzuetan, gero bakardadian il arte.

Ondorenian beste bat oyartzuarra, sala edo ganadu batzukin or izandu zan, gau batez ganaduak eta kantina denak bertan kizkali ziran. Au izantzan denen bukaera.


Las opillas que las madrinas según la tradición deben regalar a sus ahijados solteros el día de San Marcos tiene su origen más probable en las empanadas y tortas que antiguamente se acostumbraba llevar como alimento a la romería. (Foto: Romería de San Marcos en la Cantina, de Félix Iranzo)

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Diciembre 2023
L M X J V S D
« Nov    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Últimos comentarios

  • Olatz Ocerin Ibáñez
    (2023, 16 de Noviembre)
    «Egun on, soy Olatz Ocerin, arquitecta y profesora de la Escuela de Arquitectura de la UPV/EHU. Estoy haciendo un trabajo ...»
  • Iñaki Ezama
    (2023, 6 de Noviembre)
    «Bonito discurso. Empecemos a decir alto y claro, con nombre y apellidos: quiénes son esos promotores q se benefician del ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2023, 5 de Noviembre)
    «No hago más que leer urbanismo y más urbanismo, dónde quedamos las personas con minusvalías altas y no se nos ...»
  • Antonio Dávila García
    (2023, 5 de Noviembre)
    «Recuerdo la Erreka de Larratxo,desde muchos años atrás inquilina obligada de una tubería de hormigón,desde el paseo de Larratxo, hasta ...»
  • Laura
    (2023, 3 de Noviembre)
    «Por que no construyen más en Igeldo, Ayete, Miramon? Cual es la densidad allí? »

etiquetas


En la red