Topoaren 100 urte

2013, Otsailak 5

Argazkia: Tomas Paulis

Argazkia: Tomas Paulis

Lan bikaina egiten ari da Antxotarrrok Historia Mintegia ondarearen arloan. Luzuriaga, argitalpenak, dokumentazioa… Azkenak Topoa izan du protagonista. Izan ere, aurreko abenduaren 5ean ehun urte bete ziren Topoak lehen bidaia egin zuenetik eta urteurrena gogoratzeko hain gurea den trenari dedikatu diote 2013ko egutegia eta azaroan, Asociación de Amigos del Ferrocarril de Gipuzkoa elkartearekin batera, erakusketa bat atondu zuten, bisitaldi gidatuekin eta hitzaldi batekin osatuta. Amaieran, erakusketa kotxeretan sartu ordez Topora igo dute eta geltokiz geltoki eramaten ari dira ahal den jende gehiena ikus dezan. Aste honetan, eta datorren 14 arte, Herrerako geltokian gelditu da eta Tomasenen bisitatzeko parada izango dugu astelehenetik ostiralera arratsaldez, 16:00etik 20:00etara.

Ehun urte hauetan Topoa asko aldatu da. Gure oroimenean grabaturik geratu dira argiaren joan-etorriak, leiho irekiak, haize hezea aurpegian, tunelaren iluntasuna eta hezetasuna, bagoien harrabotsak. Erabateko aldaketa ezagutu dugu Topoan, baina aldi berean betiko Topoa izaten jarraitzen du, ikastera eta lanera garamatzana, lagunengana hurbiltzen gaituena, mugaz bestaldean gelditzen dena, eta baten bat izenez aldatu nahian baldin badabil ere Topoa izaten jarraituko du.

c220a-004

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2023
A A A O O L I
« abu    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2023, Irailak 17)
    «Joder Antxon! Celso Vázquez -lo recuerdo en TVE- sabía q era donostiarra, pero no su vinculación con ALtza. Menudo descubrimiento. ...»
  • Leyre
    (2023, Abuztuak 30)
    «Mila eskerrr. Me he emocionado mucho con este texto. »
  • Iñaki
    (2023, Uztailak 12)
    «Aupa Iñigo eta Juan Carlos. Sois unos fenómenos. Fantástico trabajo. Aurrera. Eta milesker. »
  • Luma
    (2023, Uztailak 12)
    «Lan handia, sakona eta interesgarria egin duzue, eskerrik asko. »
  • Elena
    (2023, Ekainak 23)
    «Para Iñaki. No parece que haya una alternativa a lo que nos está pasando. A nuestro nivel, la ...»

etiketak


Sarean