“Altza guztion artean” prozesua

2014, Ekainak 23

image003Altza  XXI  Herri  Ekimenetik,  Gipuzkoako Foru  Aldundiaren  eta  Donostiako udalaren laguntzaz, bultzatzen ari garen “Altza guztion artean” prozesuan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

Prozesu honetan altzatarrok Altzako etorkizuna nolakoa izan behar duen aztertu, hausnartu eta lantzeko helburua dugu.

Honetarako  2013an  hasi  ginen  lanean, lehenik  gaur egungo  Altza  nola  garatu  den ulertzen ibili gara, eta honetarako Altzako institutuko ikasleak, Herri Ametsa ikastolako ikasleak eta Eraikuntza institutuko ikasleekin ibili gara lanean.

Gazte hauekin Altzako inguruaren bilakaera historikoa landu dugu eta beraiekin momentuz lau maketa egiten ari gara. Maketa hauetan Altzako lurraldea nolakoa izan den azaltzen da:   1950. urtean, 1970. urtean, 1990. urtean eta 2010. urtean.

Maketa hauek orain Altzako herritar guztiei erakutsi nahi dizkiegu, denok hobeto uler dezagun Altza; eta uda arte Altzako komertzio eta toki ezberdinetan ikusgai jarri nahi ditugu ahalik eta jende gehienak ikus ditzan.

Baina lehenik Altzako elkarte eta talde guztiei erakutsi nahi dizkizuegu aurkezpen publiko batean, prozesu honi segida ematen.

Honetarako, datorren ekainaren 25ean burutuko dugun aurkezpenera etortzeko animatzen zaitugu. Zatoz eta ikusi zein nolako lana egin duten gure gazteek.

Asko hitz egin dugu Altzak dituen beharraz, onuraz eta gabeziaz.   Baina orain denok elkarrekin Altzaren etorkizuna marraztu nahi dugu eta bide horretan lankide izan nahi zaitugu.

Bitartean jaso gure agurrik beroena.

cartel-a3x2-altza

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2023
A A A O O L I
« abu    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2023, Irailak 17)
    «Joder Antxon! Celso Vázquez -lo recuerdo en TVE- sabía q era donostiarra, pero no su vinculación con ALtza. Menudo descubrimiento. ...»
  • Leyre
    (2023, Abuztuak 30)
    «Mila eskerrr. Me he emocionado mucho con este texto. »
  • Iñaki
    (2023, Uztailak 12)
    «Aupa Iñigo eta Juan Carlos. Sois unos fenómenos. Fantástico trabajo. Aurrera. Eta milesker. »
  • Luma
    (2023, Uztailak 12)
    «Lan handia, sakona eta interesgarria egin duzue, eskerrik asko. »
  • Elena
    (2023, Ekainak 23)
    «Para Iñaki. No parece que haya una alternativa a lo que nos está pasando. A nuestro nivel, la ...»

etiketak


Sarean