Bigarren hurbilketa Uliaren Historiara: Mendiola

2014, Irailak 3

mirakruz-gordon-koartelaGauza jakina da Ulia leku zoragarria dela, bai natura aldetik ikusita baita giza lorratzak bertan utzi dituen aztarnengatik ere. Merezi du, beraz, ongi ezagutzea eta zaintzea. Orain dela urtebete, AHMk Uliako Interpretazio Zentroarekin batera ibilaldi bat antolatu genuen, Mikel Ubillosek gidatuta. Mirakruz Gainatik abiatuz, Uliaren mendebaldeko bideetan murgildu ginen. (Ikus Hautsa Kenduz eta Wikiloc). Datorren larunbatean, hilak 6, Uliara itzuliko gara beste behin Mikelen eskutik, oraingoan mendiaren ekialdea, Mendiola hobeto ezagutzeko asmoz.Baserriko lanak nagusi izan dira mendeetan mendialde honetan eta, hain zuzen ere, azken garaietan mendia izendatzeko inguruko bizilagunek erabili dugun izenak, Mendiola, izen bereko baserri eta merenderoari zor dio. Horrez gain, badira beste gai batzuk gure atentzioa deituko dutena, hala nola hirira ur edangarria eramateko antolamendua eta militarrentzat inguru honek izan duen garrantzia eta utzi dituen aztarnak.

Elkarrekin ibilaldi hau egiteko, beraz, Mirakruz Gainan bilduko gara datorren larunbatean, hilak 6, goizeko 10:00etan.

Eta nolabait girotzeko, honekin batera doazen Mirakruzko bi irudi hauek baliagarriak izan daitezke, Fernando Altubek atondutako “De Biarritz a San Sebastián” liburutik hartuak (Gipuzkoako Aurrezki Kutxa Probintziala, Donostia, 1984). Laureano Gordon-en bi akuarela dira, 1875. urtean datatuak. Batean, Mirakruz etxea ikusten da, kuartela bilakatuta, eta urrutian Labeas baserria gotortua, San Martin gotorlekua izenarekin ezaguna izan zena. Beste irudian Intxaurrondotik Mirakruzera doan “bide zaharra” ikus daiteke.

mirakruz-gordon-bidea

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Maiatza 2024
A A A O O L I
« api    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Elena Arrieta Yarza
    (2024, Apirilak 30)
    «Al leer la entrañable poesía de Antonio Dávila García mis recuerdos me llevan al caserío Kataliñene. Su propietaria, ...»
  • Berta T . D.
    (2024, Apirilak 30)
    «No es un capricho. Hace falta una solución ya. No hace falta contaros la cantidad de denuncias que hemos interpuesto. ...»
  • Miren Koruko Gonzàlez
    (2024, Apirilak 28)
    «Beharrezko iruditzen zait biztanleen bizi baldintzak 3 hobetzeko egiten diren eskabide eta ekintzak aurrera eramatea. Eskerrikasko hortan aritzen zeraten guztioi. ...»
  • Julián Martinez
    (2024, Apirilak 26)
    «En el barrio de oleta escalerillas,deberían en pensar muy seriamente en dar una solución para subir a Alza centro, »
  • Antonio Dávila García
    (2024, Apirilak 19)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»

etiketak


Sarean