Jesuiten lehen meza Altzan

2017, Otsailak 26

Argazkia: Félix Iranzo

Argazkia: Félix Iranzo

Orain dela 50 urte, 1967ko otsailaren 12an, -igandea aurten bezala-, Santa Barbara eta Errotetan lan egiten ari ziren jesuitek lehenengo meza publikoa eman zuten. Urte batzuk lehenago, 1964 urtearen inguruan, orden erlijioso katoliko hau lan espirituala eta humanitarioarekin hasi zen, Santa Barbara eta Erroteta auzuneen garapenarekin batera.

Meza, Félix Iranzoren argazkian jasotzen denez, Migel Echeberria apaizak eman zuen. Atzean, meza-laguntzaile papera betetzen Antonio Davila ikus daiteke. Elizkizuna Zugasti familiak utzitako Errotetako 5. Blokearen lokal batean egin zen.  Gaur egun lokal honetan Laboral Kutxak dauka bere bulegoa. “Diario de la parroquia de San Pablo” delakoan jasotzen denez, oso jende gutxi joan zen eta hotza pasa zuten.
Handik aurrera meza gutxi eman ziren lokal horretan, urte bereko ekainerako San Pablo parrokiaren elizkizun guztiak Casares baserrian hasi baitziren egiten.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Abendua 2023
A A A O O L I
« Aza    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Olatz Ocerin Ibáñez
    (2023, Azaroak 16)
    «Egun on, soy Olatz Ocerin, arquitecta y profesora de la Escuela de Arquitectura de la UPV/EHU. Estoy haciendo un trabajo ...»
  • Iñaki Ezama
    (2023, Azaroak 6)
    «Bonito discurso. Empecemos a decir alto y claro, con nombre y apellidos: quiénes son esos promotores q se benefician del ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2023, Azaroak 5)
    «No hago más que leer urbanismo y más urbanismo, dónde quedamos las personas con minusvalías altas y no se nos ...»
  • Antonio Dávila García
    (2023, Azaroak 5)
    «Recuerdo la Erreka de Larratxo,desde muchos años atrás inquilina obligada de una tubería de hormigón,desde el paseo de Larratxo, hasta ...»
  • Laura
    (2023, Azaroak 3)
    «Por que no construyen más en Igeldo, Ayete, Miramon? Cual es la densidad allí? »

etiketak


Sarean