Altzako kiroldegia

2017, Martxoak 14

20170106_130844Altzatarrei adierazi nahi dizkiegu gure kezka eta ezinegona, kiroldegiaren inguruan hedabideetan zabaltzen ari diren informazio ugari, nahasi eta deslotuak direla eta. Ez datoz bat ikusten ari garenarekin. Hain zuzen ere, argipen zehatza eta berehalakoa behar duten hiru gai nabarmentzen dira:

  1. Kiroldegia eraikitzeko epeak.
  2. Amiantoz kutsatutako eremuen eragina eta etorkizuna.
  3. Irtenbidea ematea erabiltzaileon ezinegonari, beren instalazioak galdu dituztelako, eta hain beharrezkoa duten ariketa fisikoa uztera behartu zaielako, beste kiroldegi batera joateko ezintasunagatik.

Gai horiek jorratzeko, herritarren plataforma bat osatu da, hainbat auzo elkarteren, gizarte eragileren eta herritar konprometituren parte-hartzearekin.

Udala deitu dugu bilera batera, datorren martxoaren 22an, 19:00etan, Tomasene kultur etxeko aretoan. Arduradun gorena den alkateak eta beste arduradun politiko eta teknikoek azalpenak eta argipenak ematea nahi dugu, lanen epeei buruz, lurren eta orubeen etorkizunari buruz, eta kiroldegia ixtearekin baja izan diren erabiltzaileei, instalazio berriak zabaltzean, kirol txartela gainkosturik gabe berraktibatzeko konpromisoa hartzeari buruz.

Altza Osasuntsuagoren aldeko Herritarren Plataforma

article

Iruzkin 1

  1. mª jesús

    Que se haga cuanto antes.¿Había también amianto debajo de la edificación anterior?

    Lo pueden construir en el mismo sitio, y luego que estudien los alrededores.

    No podemos estar sin polideportivo. Somos muchos el Altza.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2023
A A A O O L I
« abu    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki
    (2023, Irailak 17)
    «Joder Antxon! Celso Vázquez -lo recuerdo en TVE- sabía q era donostiarra, pero no su vinculación con ALtza. Menudo descubrimiento. ...»
  • Leyre
    (2023, Abuztuak 30)
    «Mila eskerrr. Me he emocionado mucho con este texto. »
  • Iñaki
    (2023, Uztailak 12)
    «Aupa Iñigo eta Juan Carlos. Sois unos fenómenos. Fantástico trabajo. Aurrera. Eta milesker. »
  • Luma
    (2023, Uztailak 12)
    «Lan handia, sakona eta interesgarria egin duzue, eskerrik asko. »
  • Elena
    (2023, Ekainak 23)
    «Para Iñaki. No parece que haya una alternativa a lo que nos está pasando. A nuestro nivel, la ...»

etiketak


Sarean