AHMren Batzarra

2017, Martxoak 30

20170323_200907Pasa den ostegunean, hilak 23, urteko Batzar Nagusia ospatu genuen AHMn. Estibaus buletinaren banaketarekin hasi ginen. Iazkoaren antzean, aurreko urtean blogean argitaratutako artikuluak eta 2016 urteko memoria bildu ditugu buletinean. Jarduerak errepasatu eta gustura iaz egindako lanarekin, aurten dagoeneko esku artean dauzkagun jardueren inguruan hitz egitera pasa ginen.

Apirilean eta maiatzean, hain zuzen ere, Plus 55 ibilaldien egitarauarekin hasiko gara, Altzako Naturaldiaren edizio berri bat izango dugu, eta maiatzaren 20rako paseotxo bat prestatzen ari gara Bidebietan zehar auzoaren historiarekin beste behin topo egiteko. Bestetik, urtean zehar jarraituko dugu Altzako Tokiko Bilduma lantzen eta bere jatorrizko helburuei heltzen. Aurreko urtearen ildotik, elkarteko agiritegia ere jorratuko dugu gure oroimena behar bezala jasoa gera dadin. Ganbara Bildumaren katalogoa,webgunea, bloga… Orain arte bezala, aurtengoa Altzako komunitateari gure ekarpenak egiteko aukera berri bat izango da.

Batzarrak, gainera, pil-pilean dauden beste gai batzuei buruz hitz egiteko parada eskaini zigun, udal politikari lotuak daudenak: amiantoaren arazoa eta kiroldegia, Ekialdeko Barrutiaren lehen urratsak, eta gure kultur ondarearen babesa.

Elizondo tabernan bukatu genuen mokadu goxoen artean berriketan giro ezin hobean, eta elkarri agurtu genion aurki topatuko garelakoan.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »

etiketak


Sarean