Altzako V. Naturaldia

2017, Apirilak 23

naturaldia-2

Maiatzean ospatuko da aurten, Altzako naturari eskaintzen diogun erakusleihoa. Egitarau oparoa prestatu dugu  Casares-Tomasene Kultur Etxeak, Gipuzkoako Argazkilari Elkarteak, Plus 55-k eta Altzako Historia Mintegiak eta tarte berezia eskainiko diegu gure inguruneko anfibio eta narrastiei.

Hona hemen aurtengo egitaraua:

Igandea, maiatzak 7

Argazki Rallya: Larratxoko Parkea ikusmiran.

Aurten Gipuzkoako Argazkilari Elkarteko lagunekin batera Lau Haizeta jatetxean elkartuko gara argazkiak ateratzera eta antolatu dugun lehiaketan parte hartzera animatzen diren haurrak zein helduak. Parte-hartzeko aurretik izena-eman behar da eta honetarako argibideak esteka honetan jaso ditzakezue.

Lau Haizeta Jatetxea. 9:30

Asteazkena, maiatzak 17

Hitzaldia: Altzako anfibio eta narrastiak, ezjakintasunetik lilurara.

Hizlaria: Ion Garin, Aranzadiko Herpetologia Saileko biologoa.

Tomasene K.E. 19:30

Osteguna, maiatzak 18

Ibilaldia: Anfibio eta Narrastiak Altza- Errenteria ingurunean.

Ion Garinekin, Aranzadiko Herpetologia Saileko kidea, San Marcos ingurura gerturatuko gara narrasti eta anfibioak identifikatzera.

Elkartzeko tokia: Casares K.E. 10:00

Ostirala, maiatzak 19

Aranzadiko Herpetologia Saileko kideen eskutik

Tailerra: Suge eta sugegorriak: ospe txarraren biktima.

Tomasene K.E. 17:30.Euskaraz.

5 urte baino gehiago dituzten haurrei zuzendua dago, beti ere pertsona heldu batez lagunduta. Izen-ematea Casaresen maiatzaren 2tik aurrera.

Osteguna, maiatzak 25

Sari banaketa eta erakusketa: “Larratxoko Parkea ikusmiran”, Argazki Rallya.

Lan irabazleak eta hautatutakoak proiekzio batean erakutsiko dira eta sariak banatuko dira. Luntx txiki bat eskainiko da bertaratzen direnentzat.

Tomasene K.E. 19:00

Egun honetatik aurrera, Tomasene K.Earen sarreran ikusgai egongo dira irabazi duten argazkiak eta haurrek ateratako argazki sorta.

naturaldia-1

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2022
A A A O O L I
« uzt    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Siustegui
    (2022, Irailak 7)
    «Busco un antepasado vasco de Elisea Suastegui. Vivió en Ecuador »
  • Ana
    (2022, Abuztuak 8)
    «Hola! Mi nombre es Ana. Hace poco empecé en la búsqueda de mis antepasados. Por lo que averigüe mi bisabuela ...»
  • Diego Berra
    (2022, Uztailak 19)
    «Hola, soy Diego Berra de Mendoza, Argentina. Mi abuelo era italiano oriundo de Taipana, Udine. Su nombre era Gino y ...»
  • Catalina berra
    (2022, Uztailak 14)
    «Hola soy catalina berra,de argentina general roca rio negro. También me gustaría conocer o investigar sobre mi apellido. Una abuela que ...»
  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 6)
    «Ya lo siento, parece que mi memoria flaquea: había otra hermana. Joaqui, que no vivía en Herrera »

etiketak


Sarean