Altza osasuntsuagoaren aldeko plataformak Udalari

2017, Abenduak 1

image01

Altza osasuntsuagoaren aldeko plataforma

Pasa den irailaren 25ean batzartu zen Plataforma hau udal ordezkariekin, udalak deituta. Bileran izan ziren udaleko zenbait arduradun politiko eta teknikari. Azaldu zuten, bidalita dagoela Jaurlaritzara amiantoa behin betiko estaltzeko egitasmoa, eta onespenaren zain dagoela. Era berean, azaldu zuten kiroldegiaren egitasmo berrian moldaketak egin beharko direla kanpoko igerilekuan, eta horrek eragina izango duela bere altueran, kokapenean eta orain arte aparkalekua zen eremuan (aparkaleku gehiena galduko da).

Beste gauzen artean, Plataformak azaldu zuen Oleta ikastetxearen inguruan egin diren behin behineko estaltze lanetan akatsak izan direla. Era berean, argipenak eskatu ziren ikastetxe barruan azaldu den amiantoaz. Azkenik, galdetu zuen egitasmo berriak aldaketarik izango ote duen kiroldegiaren barneko instalazioetan. Udal ordezkariek esan zuten barruko igerileku txikia aurreko proiektukoa baino txikiagoa izango dela.

Moldaketen zehaztasunak emateko eskaria egin zitzaion udalari, hurrengo egunetan, aurreko egitasmoan adostu baitzen herritarrekin barneko igerileku txikia balioanitza izatea, waterpoloko taldeek igerileku handia erabiltzean entrenamenduetan, bestean igeri egin ahal izateko. Horrekin batera, gimnasia aretoaren altueraren berri ematea eskatu zen, horretan ere erabiltzaileekin adostasun batzuk lortu baitziren aurreko legealdian. Gure galderen erantzuna ez genuen zuzenean izan, egunkari baten bidez baizik. Berriz galdetu behar izan genuen eta eposta bidez berretsi zigun udalak ez dela moldaketarik izango.

Geroztik jakin dugu, egunkarien bidez, berriz ere, Eraikuntza Eskola zeneko eraikinean egin beharreko behin behineko kiroldegia aurrera doala, horren inguruan herritarrek zalantza ugari azaldu arren, udalak ekainean egindako batzar irekian. Erakunde pribatu baten eraikina izanik, premiazkoa da udalak bermatzea instalazio moldatuak herriarentzat geratuko direla, aurrera begira ere. Gainera, kokapen horrek hainbat irisgarritasun gabezia ditu, eta bertaratzea errazteko neurriak beharko lituzke (autobusa, igogailuak, aparkalekua…). Horren haritik, berretsi behar dugu ez zaigula egokia iruditzen herritarren bizitzetan eragina duten erabakien berri soilik hedabideen bidez zabaltzea, eta ez zuzenean informatzea herritarrak.

Plataforma honek zeharka jakin duenez, aurrekontu egitasmoan diru sailak esleituta dituen arren, oraindik ez da kiroldegi berriaren egitasmoa onartu, udaleko Gobernu Batzordean. Lanen esleipena atzeratzeko arriskua dago, beraz.

Iraileko bileran udalari adierazi bezala, Plataforma honek eskatzen dio Donostiako udalari altzatar guztiei zuzenean jakinaraztea:

  • ematen ari den eta emango dituen urratsen berri, amiantoz kutsatutako lurrak estaltzeko (noraino estaliko duten, nola estaliko den eta noiz hasiko diren),
  • kiroldegi berriaren epeak zein diren,
  • ordezko instalazioak zertan diren eta erabiltzaileentzako neurri konpentsagarriak aztertu ote diren,
  • eta parte hartze prozesua egitea, moldaketak adosteko, aurreko egitasmoa herritarrekin batera ondu baitzen.
  • image02
  • Etiketak: , , ,

    Iruzkina idatzi

    Estibaus

    Atalak

    Martxoa 2024
    A A A O O L I
    « ots    
     123
    45678910
    11121314151617
    18192021222324
    25262728293031

    RSS

    Azken iruzkinak

    • Roberto López
      (2024, Martxoak 27)
      «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
    • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
      (2024, Martxoak 27)
      «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
    • Ramón F. Gorosabel
      (2024, Martxoak 22)
      «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
    • Maira
      (2024, Martxoak 2)
      «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
    • Luma
      (2024, Otsailak 17)
      «Oso oso interesgarria. »

    etiketak


    Sarean