Felixiano Udakiola, bertsozaletasunaren lekukoa

2004, Abenduak 1

Altzaren historian errotua egon da bertsolaritzaren inguruko zaletasuna. Halere, hutsune nabarmena gertatu zaigu gai honen inguruan, hau da, bertsolarien eta bertsozaleen lekukotasuna ez geratzea, edo gutxienez ez guk nahi genukeen adina. Denbora, bizitzarekin batera, aurrera doa geldiunerik gabe. Beraz, berandu baino lehen, zaletasun horren testigantza jaso nahi izan dugu. Horretarako, Felixiano Udakiola-rengana jo dugu, Altzako Lardi-txiki baserrikoa.

Felixianok amarengandik jaso zuen bertsozaletasuna eta geroztik, bertso zaharrak eta berriak ikasi, kantatu eta gorde ditu bere baitan, memoria ikaragarria duela erakutsiz. Horrez gain, ez da makala kantatzeko duen dohaina. Horregatik, Felixianoren lekukotasuna etorkizunerako modu hoberenean gordea gera dadin, grabaketa eskueran zeuden baldintza hoberenetan egin behar zen: Felixiano Udakiolak bertsoak aukeratu eta kantatu egin zituen, Luis Mari Ralla k aurkeztu, Urtzi Alfaro eta Antxon Alfaro kameraz arduratu ziren, eta Xabier Bermudez soinuaz. Azkenik, Antxon Alfaro guztiaren muntaketaz arduratu da.

Emaitzarekin gustura geratu gara. Saioak hiru ordu laurdeneko iraupena dauka eta Felixianok kantatzen dituen bertsoak hauek dira:

Amuriza-ren “Mendian gora”; Lizaso eta Agirreren artean “Euskera eta Euskalerriari” jarritako bertsoak; Oiartzungo Mitxelenak trenak harrapatutako semeari errukia eskaturik jarritakoak; Txirritari neska batek egindako proposamenaren aurrean ezezko erantzuna emandakoa; Gazteluk andregaiari botatakoak; Senar-emazte baten bakoitzaren kexak; Mitxelenari, ofizio lanean, andregaia lekaime joan zenekoa bost urte elkarrekin ibili ondoren; Martuteneko Odriozolaren jatetxearen semeak jarritakoak, Donostiako San Martzial kalera zerbitzatzera joan eta haurdun geratutako neskamearen historia, gero berarekin ezkondu baitzen.

Norenak diren ez dakizkigun moxkor batekin ibilitako gora-beherak; Bordazar baserriko Xalbador Zapirainek, Atañok, bere aitari zuzendutakoak, familia bere bi anaiei gertatutakoak azalduz; Lazkao Txikik bere amaren bularrari jarritako bertsoa; Basarriren “Mundu honetako arrokeriei” jarritakoak; Azpillagaren Donostiako saio batean botatako agurra; Egañak “Irriparrari” jarritakoa; Lasartek “Mutil zahar baten ingurukoak” kantatukakoak; eta azkenik, bere amarengandik ikasitako bertsoa: “Aitontxo bat mendian”.

Dagoeneko, bertsozaleren batek baino gehiagok eskatu digu saioaren kopia bat. Beste norbait ere interesaturik balego, harremanetan jar dadila Altzako Historia Mintegiarekin kopia nola eskuratu jakiteko (ahm@altza.net — 649.496.607).

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2023
A A A O O L I
« ots    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Siustegui
    (2022, Irailak 7)
    «Busco un antepasado vasco de Elisea Suastegui. Vivió en Ecuador »
  • Ana
    (2022, Abuztuak 8)
    «Hola! Mi nombre es Ana. Hace poco empecé en la búsqueda de mis antepasados. Por lo que averigüe mi bisabuela ...»
  • Diego Berra
    (2022, Uztailak 19)
    «Hola, soy Diego Berra de Mendoza, Argentina. Mi abuelo era italiano oriundo de Taipana, Udine. Su nombre era Gino y ...»
  • Catalina berra
    (2022, Uztailak 14)
    «Hola soy catalina berra,de argentina general roca rio negro. También me gustaría conocer o investigar sobre mi apellido. Una abuela que ...»
  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 6)
    «Ya lo siento, parece que mi memoria flaquea: había otra hermana. Joaqui, que no vivía en Herrera »

etiketak


Sarean