Etiketaren izena: AHM

Altzanet berritua eta AHMren logo berria

2023, Azaroak 20

altzanet-logoaAurrera jarraitzea eta aldaketa egokiak egitea. Horretan ari gara eta gure elkarteko bi elementu garrantzitsuren txanda izan da: logoa eta Altzanet webgunea. Aldaketekin, sinpletasun, argitasun eta erabilgarritasun handiagoko irudia bilatu dugu, webgunearen kasuan edukiak eta haiek antolatuta zeuden egitura mantenduz.

Asko dira Altzako Historia Mintegiaren inguruan ia lau hamarkadatan zehar sortu eta bildu diren edukiak. Esan dezakegu denborarekin altxor txiki bati forma eman zaiola, gai altzatarretan interesa duten guztien zerbitzura. Eta Altzanet da altxor horri aterpea ematen dion lekua.   (gehiago…)  »  

Ekialdeko Barrutiko Batzarrerako hauteskundeak

2023, Azaroak 15

2021-09-11-bDatorren azaroaren 25ean egingo dira Ekialdeko Barrutiko Batzarrerako elkarteen ordezkariak aukeratzeko hauteskundeak, bost auzo-elkarteen aldetik eta beste bost arloko entitateen aldetik.

Udalean erregistratuta dauden eta egoitza barrutian duten elkarte guztiek hautagaiak aurkeztu eta bozketan parte har dezakete. Elkarteek hilaren 15era arteko epea dute hautagaitzak aurkezteko, gaur arte, alegia. Behin betiko zerrenda 22an argitaratuko da, eta 25ean izango dira hauteskundeak. Bertan, elkarte guztiek eman ahal izango dute botoa, auzo-elkarteek alde batetik, eta sektore-elkarteek, bestetik, lehendakariaren bidez, edo haren ordezko baten bidez. Bozketa Ijentea kalean egingo da, ez barrutiaren egoitzan, elkarteek eskatu bezala.   (gehiago…)  »  

Aurtengo Batzarra

2023, Martxoak 17

ahm-2023

Oso giro atseginean, atzo, hilak 16, AHMren urteko Batzarra egin genuen Tomasenen, iazko jarduera eta kontuen errepasoa egiteko. Estibaus buletina banatu genuen, eta bertan jasota geratuko da guztia (hemen deskargatu daiteke).   (gehiago…)  »  

Atzoko Batzarra

2022, Apirilak 8

ahm-2022

Atzo, hilak 7, AHMren urteko Batzarra ospatu genuen Tomasenen. Atzean utzi dugun 2021. urteak emandakoaren balantzea egin genuen eta oso pozik gaude burututako lanarekin eta emaitzekin. Aurreko urteetan bezala, paperezko Estibaus buletina banatu zen (hemen deskargatu daiteke), non urteko memoria eta balantzearekin batera blogean argitaratutako sarrerak jasotzen diren.   (gehiago…)  »  

Altzanet: 25 urte Interneten

2021, Abenduak 31
Altzanet (1996)
Altzanet (1996)

Antxon Alfaro

Urteko azken egunak balantzea egiteko unea izaten dira, baina gaur ez dugu urtearen balantzea egingo, Altzanet webguneak martxan daramatzan hogeita bost urteena baizik.

AHM-Altzako Historia Mintegiaren lehen webgunea 1996an argitaratu zen. Garai hartan Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) izenekoek elkartearen lanean eskaintzen zituzten aukerak erabiltzearen eta integratzearen aldeko apustua egin zen.

Ez zen hasiera erraza izan. Taldean errezeloak zeuden. Komunikazio-sistema berriaren berezko zailtasun teknologikoez gain, oztopo kulturalak gainditu behar izan ziren. Ekosistema analogiko batean jende askorentzat digitala ezezaguna zen eta batzuetan esnob gisa ikusten zen. Kontuan izan behar da World Wide Web (www) edo munduko sare informatikoa, hau da, gaur egun ezagutzen dugun Internet, 3 urte lehenago bakarrik agertu zela jendaurrean.   (gehiago…)  »  

Aurtengo Batzarra eta planak

2021, Ekainak 2

batzarra2021

Joan den ostegunean egin genuen Tomasenen AHMren urteko Batzarra. Estibaus buletina banatu genuen (hemen deskargatu daiteke), non 2020ko jarduera paperean jasoa geratu den, eta haren bitartez urtean zehar egindako lana errepasatu genuen. Pandemiak eragindako murrizketek elkartearen jarduera baldintzatzen ari da, argi eta garbi, baina halere iazko balantze orokorra ona da; izan ere, jarduera batzuk murriztu edo eten egin ba ziren ere, beste batzuk normaltasunez egin ahal izan ziren, eta besteen kasuan, berriz, areagotu egin dira, digitalean egiten diren jardueretan bezala.

Aurtengoari begira, eremu digitalean irekita ditugun jarduerak lantzen jarraituko dugu (dokumentazioa, sare sozialak, blogak…), eta, batez ere, Altzanet web gunea, gure jarduera digital guztien aterpea dena eta aurten 25 urte beteko dituena.

  (gehiago…)  »  

AHMren urteko batzarra

2021, Maiatzak 19

batzarra-2021

Datorren maiatzaren 27an, osteguna, arratsaldeko 7etan, Tomasenen, AHMren Urteko Ohiko Batzarra egingo da. Bertan, iazko jardueraren errepasoa egingo dugu eta aurtengo planei buruz hitz egingo dugu, batzuk dagoeneko martxan daudenak.

Izan ere, aste hauetan bete-betean murgilduta gaude Naturaldia eta Plus55 ibilaldien jardueretan, eta aukera honetaz baliatuko gara agendaren errepasoa egiteko: ostiralean, hilak 21, goizean Chillida Leku bisitatuko dugu eta oinez itzuliko gara Altzara; eta, arratsaldean, 18: 30ean, Tomasenen, Txema Hernandezek “Un paseo didáctico entre rocas. Descubriendo el pasado geológico de Altza” hitzaldia emango du. Larunbatean, hilak 22, Marko Sierrak Antondegiko bisita gidatuko du, gaztelaniaz, eta izena aldez aurretik eman behar da, 943 35 11 49 zenbakian; eta Marko Sierrak berak ostiralean, hilak 28, 18: 30ean hitz egingo du “Ibilaldi naturalistikoak Altzan zehar” gaiari buruz.
  (gehiago…)  »  

Liburu bat eta Batzar bat aurrera ekiteko

2020, Uztailak 1

altza-gerra-zibila

Hiru hilabeteko atzerapenaren ondoren, atzo, San Martzial Altzako zaindariaren eguna zela eta, Ion Urrestarazu Paradak idatzitako Altza durante la guerra civil española liburua aurkeztu genuen Tomasenen. 55 pertsona bertaratu ziren, eta aretoak gaur egungo osasun-egoeretan onartzen duen gehieneko edukiera osatu zuten.

Batzarrak eta liburuak dagoeneko badute data

2020, Ekainak 13

gonbidapenaestibaus

Martxoaren amaierara atzeratu genuen AHMren Ohiko Batzarrak eta Altza durante la guerra civil española liburuaren aurkezpenak data berria dute dagoeneko.

Batzarrean elkarteko bazkideek baino ezin dute parte hartu, eta ekainaren 29an izango da, Herrera elkartean (San Luis plazan), arratsaldeko 7etan.

Ion Urrestarazu Paradaren Altza durante la guerra civil española liburuari dagokionez, aurkezpena ekainaren 30ean, asteartea, izango da Tomasene kultur etxean, arratsaldeko 7etan. Konfinamendu garain eta Liburuaren Egunaren harira, liburuari sarrera bat eskaini genion hemen, Estibausen, eta bertan egin genuen liburuaren azalpen labur bat, lanaren aurkibidearekin batera.   (gehiago…)  »  

Altzanet berriro martxan

2019, Urriak 4

altzanetHilabete asko igaro ondoren, uda honetan Altzanet webgunea berriro martxan jartzea lortu dugu.

Ez da prozesu erraza izan, baina aldaketa batzuk egiteko aprobetxatu dugu. Hona hemen esanguratsuenak:

  • Domeinu-aldaketa egin dugu, euskal kultur komunitateko kide izatea azpimarratzeko, baina altzatar nortasun-ezaugarriak mantenduz. Web orriaren helbide berria www.altzanet.eus da, baina, aldi batez, aurreko helbidetik web orrian sartu ahal izango da.
  • Diseinua ere aldatu egin dugu, baina ahal den neurrian aurreko gunearen antzeko edukien egitura mantentzen saiatu gara.
  • Era berean, sare sozialei bultzada handiagoa eman nahi izan diegu.

Azken puntu honi dagokionez, aipatzekoa da uda honetan Altzako emakume-elkarteen (Elkartea Berri, Ostadar eta Uztai Belar) jardueren 17 ordu baino gehiago digitalizatu ditugula, argitaratu ondoren Altzako Tokiko Bilduman katalogatu ditugunak eta Altzanet youtube kanalean ikus daitezkeenak. Elkarte horiek 90eko hamarkadan egindako jardueren 32 bideo daude.

Une honetan, web gunea martxan jarri ondoren, lanean ari gara eduki berriak eskaintzeko eta lehendik daudenak osatzeko.

Estibaus

Atalak

Abendua 2023
A A A O O L I
« Aza    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Olatz Ocerin Ibáñez
    (2023, Azaroak 16)
    «Egun on, soy Olatz Ocerin, arquitecta y profesora de la Escuela de Arquitectura de la UPV/EHU. Estoy haciendo un trabajo ...»
  • Iñaki Ezama
    (2023, Azaroak 6)
    «Bonito discurso. Empecemos a decir alto y claro, con nombre y apellidos: quiénes son esos promotores q se benefician del ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2023, Azaroak 5)
    «No hago más que leer urbanismo y más urbanismo, dónde quedamos las personas con minusvalías altas y no se nos ...»
  • Antonio Dávila García
    (2023, Azaroak 5)
    «Recuerdo la Erreka de Larratxo,desde muchos años atrás inquilina obligada de una tubería de hormigón,desde el paseo de Larratxo, hasta ...»
  • Laura
    (2023, Azaroak 3)
    «Por que no construyen más en Igeldo, Ayete, Miramon? Cual es la densidad allí? »

etiketak


Sarean