Etiketaren izena: AHM

AHMren Batzarra

2019, Martxoak 15

batzarra-2019

Atzo arratsaldean Casaresen hogeita lau bazkide bildu ginen AHMren ohiko Batzarra ospatzeko. Faltan eman genuen Tomas Paulis, orain dela gutxi zendua eta ohiko parte hartzailea gure batzarretan. Gogoan daukagu.

Batzarrean joan den urteko jardueren eta kontuen berrikuste bat egin genuen, eta pozez gaude egindakoarekin. Tarteka, aurten egiteko egitasmoaz ere hitz egin genuen. Aurreikusitako jardueretako batzuk honez gero martxan daude, gure jardunean ohikoak baitira (Tokiko Bilduma, Pls 55 ibilaldiak, Naturaldia, Estibaus…), baina proiektu berriak ere bazeuden mahai gainean, hala nola 1936-39ko Gerra Zibila Altzan gaiari eskainiko diogun lan monografikoa, edota hainbeste lan ematen ari zaigun Altzanet webgunearen eraberritzea epe labur batean bukatzea.   (gehiago…)  »  

Ekialdeko Barrutiaren Batzarra osatzeko hauteskundeak

2018, Maiatzak 13

AHM

"Orain da garaia" 2005. urtea

"Orain da garaia" 2005. urtea

Datorren larunbatean, hilak 19, Altzako udalerria neurri batean bere baitan hartzen duen Ekialdeko Barrutiaren Batzarra osatzeko lehen hauteskundeak egingo dira. AHM - Altzako Historia Mintegiak Batzarrean parte hartzeko hautagaitza aurkeztuko du. Jakina denez, Batzarra 15 ordezkariz osaturik egongo da. Horietako 7 udal talde politikoenak izango dira, eta gainontzeko 8ak elkarteen ordezkariak, bi multzotan banaturik, 4 auzo elkarteena, eta beste 4ak arloko entitateenak (emakume, kultura, kirola, e.a.). AHM azken multzo honen barruan dago.

Gure elkarteak aurkeztuko duen ordezkaria Antxon Alfaro Sagasti izango da, eta haren lehen ordezkoa Maribel Manzano Herce izango da, eta bigarrena Iñigo Landa Ijurko.

Hauteskunde hauetan parte hartzeko erabakia, AHMk beste elkarte batzuekin batera urte luzeetan egindako hausnarketa eta lan baten ondorioa da. Lan horren emaitza, 2014. urtean barrutiaren auzo guztietako 19 elkarteen babesa jaso zuen adierazpen publikoa izan zen. Lau urte pasa ondoren, adierazpen horrek indarrean jarraitzen du eta AHMk Barrutiaren Batzarrera eramango duen iritziaren oinarria izango da.

  (gehiago…)  »  

Datozen jarduerak

2018, Martxoak 23

MirakruzJarduera hauek prestatu ditugu udaberri honetan egiteko:

  • Apirilak 21: La Asunción (Mirakruz) komentua barrutik ezagutzeko bisita. Goizeko 10:00etan sarrera nagusian. Ordubeteko bisita mojen eskutik. Bisitari kopuru mugatua. Apirilaren 18a baino lehen eman behar da izena 649 496 607 telefonora deituz edo ahm@altza.net helbidera idatziz.
  • Apirilak 26: +55  Altzatik abiatutako ibilbideak: Casares-Molinao-Txipres-Kutarro-Bizarain-Garbera. Irteera Casares Kultur Etxetik 09:00etan.
  • Maiatzak 5-20: Altzako VI. Naturaldia.
  • Maiatzak 5: Mendiko ibilaldia Altzabasoaren mugetatik. Marko Sierrak gidatuta. Mendian ibiltzeko prestatua joan behar da. Irteera Casaresetik 08:00etan partaideen autoetan. Maiatzaren 2a baino lehen izena eman behar da AHMren telefonoaren edo posta elektronikoaren bitartez.
  • Ekainak 16: Txingurri hor dago! Destapando Txingurri. Ura mintzagai hartuz paseo bat Herreran barrena bizilagunen eskutik. Cristina Enea Fundazioa eta Kontadores-Gazteriakin elkar lanean. Izena eman 943 45 35 26 telefonoan edo  cristinaenea@donostia.eus helbidean.

Jarduera bakoitzari buruzko informazio gehiago hemen Estibausen emango dugu.

altzabasoa-elurpean-20180107

Altzabasoa (Marko Sierra, 2018-01-07)

AHMren urteko batzarra

2018, Martxoak 16

batzarra-2018

Elkarte baten bizitza eta ekina bere kideen babesa eta elkarlanean sostengatzen da. Atzo Casaresen ospatu genuen urteko Batzarrean hori egiaztatu ahal izan genuen eta, halaber, bazkideek AHMren proiektuen alde pozez eta gogoz bultzatzen dutela agerian geratu zen. Gustura 2017. urtean egindakoarekin, aurten esku artean daukagun egitasmoari heldu genion. Ideiak eta gogoak baditugu eta datozen egunetan udaberrirako prestatzen ari garen jarduera planen berri zehatza eskainiko dugu.

Batzarrean aurtengo Estibaus buletina banatu genuen. Bere orrialdetan pasa den urtean blogean argitaratutako mezuak eta elkartearen 2017ko memoria jasotzen dira; nahi duenak hemen deskarga dezake.

AHMren Batzarra

2017, Martxoak 30

20170323_200907Pasa den ostegunean, hilak 23, urteko Batzar Nagusia ospatu genuen AHMn. Estibaus buletinaren banaketarekin hasi ginen. Iazkoaren antzean, aurreko urtean blogean argitaratutako artikuluak eta 2016 urteko memoria bildu ditugu buletinean. Jarduerak errepasatu eta gustura iaz egindako lanarekin, aurten dagoeneko esku artean dauzkagun jardueren inguruan hitz egitera pasa ginen.   (gehiago…)  »  

30 urte eta… proiektu berriak

2016, Urriak 20

paginas-de-1986-10-kultur-asteaOrain dela 30 urte, 1986ko urrian, Casares Kultur Etxea abian jartzeko  antolatu zen aste kulturalaren prestaketan murgildurik geunden. Gure lehen jarduera publikoa izan zen eta berezia izatea nahi izan genuen: bizpahiru hitzaldi, diapositiba-proiekzioa, Altza herriarekin erlazionatutako dokumentu, objektu eta argazkien erakusketa, eta, ongi bukatzeko, herri jai bat antolatu genuen.

Nahiz eta hau lehen agerpen publikoa izan, hasiera 1986 ekainaren 5ean kokatu behar da. Ostegun hartan Casares Kultur Etxean bost altzatar (Pili Lazaro, Antxoni Loro, Iñigo Landa, Luis Mari Ralla eta Antxon Alfaro) elkartu ziren gaur Altzako Historia Mintegia (AHM) izenarekin ezagutzen dugun elkartearen lehen bilera formala egiteko.   (gehiago…)  »  

Aurtengo batzar berezia

2016, Apirilak 8

batzarra2016 Pasa den martxoaren 10ean Altzako Historia Mintegiak burutu zuen batzarra berezia izan zen. Hogeita hamar urteko ibilbidea ekinean eta proiektu zaharrak eta berriak esku artean aurrera begira ekiteko gogoz egotea ospatzeko modukoa da. Hogeita hamazazpi bazkide elkartu ginen altzatarrentzat esanguratsu den leku batean, Altzako udaletxearen batzar aretoan, jatorrizko altzarien artean, 1999. urtean Herrerako Auzotegin herri ekimenez zaharberritu zirenak. Udaletxearen leku berean zegoen 1390. urteko Estibaus zelaia hura, altzatar talde bat komunitatearekin zerikusirik zeuzkaten gaiak aztertzeko biltzen zen leku berean.   (gehiago…)  »  

2016 urterako planak

2016, Otsailak 6

egutegitik-agendaraEgutegia aurkezterakoan deialdi bat egin genuen Altzako kultur elkarteak biltzeko eta gure herrian zentratutako kultur agenda bat osatzen saiatzeko. Bilera urtarrilaren 14n izan zen eta bertan hiru elkarte eta hamar lagun bildu ginen. Garbi dago egondako erantzuna motz geratu zela egin nahi genuena aurrera eramateko, baina gutxienez bilera baliagarria izan zen elkarte bakoitzak aurten egiteko dauzkan asmoei buruz hitz egiteko eta baita iritziak elkarri adierazteko ere.

Guri dagokigunez, egiten ditugun proposamenen inguruan jendearen eta elkarteen elkarlana biltzeko ahaleginean jarraituko dugu eta horrela, 2016 urte honetarako, -AHMrentzat berezia bere hogeita hamargarrena baita-, Casares-Tomasene Kultur Etxearekin lanean jarraitzeaz gain -Tokiko Bilduma garatuz, eta “Altzatik abiatutako Bideak (Plus 55) ibilaldiak eta Natur Astea antolatuz- badauzkagu proiektu interesgarriak aurrera eramateko: Album Altzatarra berri bat argitaratu; Altzaren historia gaztetxoei hurbiltzeko komiki bat prestatu; entziklopedia proiektuari ekin altza.eus domeinuaren pean; Altzako mapa berri bat; eta ibilaldiak ere izango dira.

  (gehiago…)  »  

AHMren batzarra

2015, Apirilak 1

img-20150330-wa0003

Joan den ostegunean, hilak 26, AHMko hogeita zazpi bazkide bildu ginen elkartearen urteko ohiko batzarra ospatzeko. Ohiko gaiaz gain -joan den urteko memoria eta kontuak onartu, eta abar-, aurtengo batzarraren gai nagusia elkartearen etorkizuna izan da, iazko batzarrean hasitako hausnarketari jarraipena emanez. Pozik gaude orain arte egindako lanarekin, baina alde batetik elkarteak hartu duen neurria eta burutzen dituen jardueren tamaina ikusita eta, bestetik, denbora aurrera doala eta orain arte elkartea gidatu duen taldean erreleborik edo aldaketarik ez dagoela egiaztatuz, etorkizunari begira  kezkaturik gaude.   (gehiago…)  »  

Mugekin bueltaka, manipulazioaren eta inposaketaren bidean

2014, Azaroak 7

AHM

Auto de Vargas PoncePasaiako udalak historia faltsifikatzen eta epaitegietan lortu ez duena politikoki inposatu nahian jarraitzen du. Euskadiko Epaitegi Gorenak behin betiko sententzia eman zuela hiru urte pasa direnean, Pasaiako udalak berriro bere koplari heldu dio eta politikaren bitartez aurreko Diputazioarekin lortu ez zuena egungoarekin -Bilduren eskuetan- lortzen saiatzen ari da.

Nondik heldu zentzugabekeria galanta hau? Ezin da ulertu nola udalerri bati burutik pasa zaion bera baino biztanle gehiago dituen lurralde bat berenganatzen ahalegintzea. Eta, gainera, hori inposatzeko duen oinarrizko argudioa orain dela berrehun urte errege absoluto baten agindua izanik. Lehenik eta behin, datu historiko hori faltsua dela gogoratu behar dugu beste behin, eta Pasaiak berarentzat hartu nahi duen lur eremua eta mugaketa, Vargas Poncek idatzitako auzibide agirian agertzen direnak, izapide bat baino ez zela izan, burutu gabe geratu zena. Vargas Poncek berak 1807. urtean kargutik kendu zuten arte zegokion ministeritzarekin eduki zuen isilpeko korrespondentzian hori aitortzen du.

Altzatarrok ez dugu inolaz ere onartuko gu eta gure lurraldea Pasaiako arazo ekonomikoak konpontzeko erabiliak izatea, ez baitugu zer ikusirik arazo horien jatorrian eta kudeaketan. Soilik gure zergak biltzeko eta gure lurretan eraikitzeko nahi gaituzte, baina ez gara salerosketako objektu hutsak, duintasuna daukagu.

Gezurra dirudi, baina hemen eta orain, berrehun urte pasa ondoren, garai hartako Altza Herrixkak Vargasen asmoak geldiarazteko gobernuaren aurrean erabili zituen hitz berberak idatzi ditzakegu: “[La Aldea de Alza] clama por sus términos, y por sus caserios, se queja de que contra su voluntad y las ventajas de sus habitantes se les obligue á contarse por de otro domicilio, á vivir bajo autoridad estraña, y á depender de otros hombres y de otros intereses.”

Estibaus

Atalak

Abendua 2023
A A A O O L I
« Aza    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Olatz Ocerin Ibáñez
    (2023, Azaroak 16)
    «Egun on, soy Olatz Ocerin, arquitecta y profesora de la Escuela de Arquitectura de la UPV/EHU. Estoy haciendo un trabajo ...»
  • Iñaki Ezama
    (2023, Azaroak 6)
    «Bonito discurso. Empecemos a decir alto y claro, con nombre y apellidos: quiénes son esos promotores q se benefician del ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2023, Azaroak 5)
    «No hago más que leer urbanismo y más urbanismo, dónde quedamos las personas con minusvalías altas y no se nos ...»
  • Antonio Dávila García
    (2023, Azaroak 5)
    «Recuerdo la Erreka de Larratxo,desde muchos años atrás inquilina obligada de una tubería de hormigón,desde el paseo de Larratxo, hasta ...»
  • Laura
    (2023, Azaroak 3)
    «Por que no construyen más en Igeldo, Ayete, Miramon? Cual es la densidad allí? »

etiketak


Sarean