Etiketaren izena: Tokiko Bilduma

Altza 2024 egutegiaren aurkezpena

2023, Abenduak 1

penueloDatorren abenduaren 15ean, ostirala, “Altza 2024” egutegia aurkeztuko dugu Tomasenen, arratsaldeko 7:00etan.

Urte berriko egutegiaren protagonistak gertuko komertzioak izango dira. Argazkiak biltzeko orduan azken bost bat hamarkadetan Arrizar, Arriberri, Erroteta eta Santa Barbarako auzoetan lan egin duten komertzioetara mugatu gara. Argazkiak utzi dizkigutenak hauek dira: Zugasti Jantziak, Calzados ZM, Peñuelo Liburu-denda, Foto Cano, Pastelería Carmentxu, Comestibles Vidal, eta Elizondo, La Cepa eta La Palmera tabernak. Utzitako argazki guztien artean lau aukeratu ditugu paretako egutegirako eta beste bat poltsiko egutegirako, baina bildutako material guztia Altzako Tokiko Bilduman gorde eta ikusi ahalko da.   (gehiago…)  »  

Peña Taurina “Serranito”

2022, Azaroak 29

l20910

Fiestas de Roteta (1969)

Miguel Angel Olivas Ródenas

1964. urtearen hasieran, Juan Mª Elorza, Francisco Hernández, Juan Mª Bautista Eizagirre eta Alfredo Montoya Martínez “Txolo” Erroteta auzoan elkarte gastronomiko bat martxan jartzen saiatzeko bildu ziren. Erregistrora joatean, proposatzen zuten eskemarekin elkarte gastronomiko bat eratzea ezinezkoa zela esan zieten. Orduan, “Luis Otaño” Errenteriako txirrindulariaren izena zuen lagunarte bat antolatzea pentsatzen zuten, oso txirrindularitza zaleak baitziren. Baina izen bereko beste lagunarte bat zegoenez, ezin izan zuten inskribatu. Zezenak ere oso gustuko zituzten. Horregatik, Juan Mª Elorzak “Serranito” izena proposatu zien, alternatiba hartu berri zuen nobilero batena.   (gehiago…)  »  

Estibalitz Álvarez García

2022, Maiatzak 4

Arg.: Azken Muga

Arg.: Azken Muga

Azaroan Estibalitz Álvarez García artista altzatarra hil zen. Bizitzeko eta sortzeko energia handia zuela erakutsi zuen bere bizitza osoan zehar eta egin zuen guztian grabatuta geratu ziren. Hil baino hilabete batzuk lehenago, Gora AMALURRA Gora BIHOTZAK!!! erakusketarekin egin zion aurre gaixotasunari, eta SUPERválidas proiektua diseinatu zuen, gurpil-aulki bat erabili beharrarekiko erreakzio pertsonala. Gaitzak ere ez zuen eragotzi abuztuan Txokolarterekin batera Azken Muga arte eta kultura naturan jaialdian parte hartzea Paisaia Horizontalak proiektuaren ideia eta teknikekin.

  (gehiago…)  »  

Agur Tomas Paulisi, garai bateko argazki-lekukoa

2019, Martxoak 4

tomas-paulis

AHM

Orain dela hilabete bat bere anaia Auttin hil zen, eta gaur agur esan behar diogu Tomasi. Bi anaia arrunt ezberdinak, baina biak ala biak aktiboak. Tomasek, argazki-makina eskuan, garai bateko lekukotza irudietan utzi du. Mila bat inguru argazkien negatiboz osatutako legatu baliotsu hori AHMrekin partekatu zuen orain dela hamabost bat urte, digitalizatuak eta Altzako Tokiko Bildumaren funtsaren parte izateko eta, horren bitartez, edonorentzat eskuragarri egoteko. Tomasen argazki sorta ezagutzea ezinbestekoa da 50. eta 80. hamarkaden arteko Herrera ezagutzera hurbildu nahi duenarentzat: festak, ospakizun erlijiosoak, kirol ekitaldiak, gertaerak, mendi ibilaldiak… Bihotzez egindako argazkiak dira. Guk lagun artekoak ditugu gustukoenak, baita auzoko txoko ezberdinetan argazkirako espresuki jarritako senide, ume edota lagunak erakusten duten argazkiak ere. Zendu den une honetan, bizitasunez betetako bere argazkiekin batera, bere irribarre zabala geratzen zaigu, aurreko urteetan guztietan elkarrekin geundenean erakusten ziguna. Eskerrik asko Tomas.

Album altzatarra: Bildutako kirol argazki guztiak

2015, Urriak 7

Hementxe dauzkazue bildu ditugun kirol argazki guztiak. Denera 1.779 argazki dira, kirol jarduerei eta haien inguruan dagoen guztiari buruzkoak: elkarteak, kirolariak, kirolguneak, ekitaldiak, jarraitzaileak… Honen segidan jarri ditugu kirolez kirol antolatuak. Klik egin kirol bakoitzaren gainean eta ikusi ahal izango dituzue. Argazki askoren fitxa informazioarekin osatzea falta da eta horrela adierazi dugu fitxan bertan (’Osatu gabeko fitxa’).

Horiek guztiak bildu ahal izateko ezinbestekoa izan da jende eta elkarte askoren laguntza. Denera 83 izan dira. Behean daukazue emaileen zerrenda. Mila esker guztioi, bihotz-bihotzez.

Emango dugun hurrengo urratsa argitalpenerako 100 argazkien aukeraketa egitea izango da. Lan honetan lagundu nahi duenak gustuko duen argazkiaren fitxan bertan dagoen iruzkinen eremuan adieraz dezake.

  (gehiago…)  »  

Album altzatarra: futbola

2015, Abuztuak 21

c210c-020Azaroan iragarri genizuen bezala, aurten kirolari eskainitako album altzatarra bat prestatzen ari gara argitara emateko. Irailaren amaierako materiala biltzearekin amaitu nahi dugu eta argitaratuko diren ehun bat argazkiko multzoa aukeratzen hasi nahi dugu. Orain arte 1.620 argazki bildu ditugu eta horietako 418 honez gero bere fitxa badaukate eta Tokiko Bildumaren web orrian kontsulta daitezke.   (gehiago…)  »  

2015 urteko egutegiaren aurkezpena

2014, Abenduak 15

altza-calen-300x430-2015Joan den ostiralean, hilak 12, Jolastokietan, 2015 urteko egutegia aurkeztu genuen. Egutegi berrian kirol giroan murgildu gara. Izan ere, album altzatarra berria prestatzen ari gara eta bere orrialdetan kirolak Altzan XX. mendean zehar izan duen presentzia islatu nahi dugu. Asmoa burutzeko argazki sorta interesgarria badugu dagoeneko, baina, hala ere, egutegiaren aurkezpenaz gonbidapen berri bat egiteko baliatu gara, Altzako kirolarekin zer ikusirik duen momenturik, lekurik, ekitaldirik, protagonistarik eta abar jasotzen duen argazkirik duena gurekin harremanetan jar dadin.

  (gehiago…)  »  

Orain dela… 30 urte: Altzako Udaberriko I. Herri Krosa

2014, Urriak 1

“Orain dela…” izenburupean Altzako Tokiko Bilduman jasota dauden ikus-entzunezko dokumentu sorta bat eskainiko dugu. Dokumentu hauek Youtubeko Altzakanala kanalean ere ikus daitezke.

Gaur eskaini dugun bideoan Altzakoak Kirol Elkarteak antolatutako Altzako Udaberriko I. Krosaren haur-lasterketaren irudiak ikus daitezke. Grabazioa Luis Ezkerrak egin zuen VHS lehen bideokameretako bat erabiliz.

Lasterketa horretan mutilen kategorian lehenengo hiru sailkatuak hauek izan ziren: Javier Pérez, Carlos Rodríguez eta Juan Antonio Hidalgo. Nesken kategorian, bestetik, lehenengo hiruak hauek izan ziren: Nuria Cantera, Gemma Pastoriza eta Noelia Quintas. Lasterketa bukatu zuten 84 neska-mutilen denbora eta postua ikusteko klik egin hemen.

Fco. Armendariz: erretratuak

2014, Urtarrilak 5

Jon Serrano

erretratuak-19Aurtengo lehen sarrera Francisco Armendariz argazkilariari eskainiko diogu, urtean zehar gure ondoan izango ditugun egutegien argazkien egilea, oraingoan familiakoen eta lan munduari lotutako erretratuak eta hainbat natura hil erakutsiz. Hirugarren argazki sorta honekin etxeko albumetan gordeta dauzkaten milatik gorako argazki sortaren lagin txiki bat erakutsi nahi izan dugu, aisialdian garatutako zaletasun baten fruitua, eta bertan argazkilariaren artista senak eta pertsonenganako eta objektu eta lekuekiko sentitzen duen txerak gaindi egiten dute nonahi.

  (gehiago…)  »  

Altza NO-DO dokumentaletan

2013, Uztailak 6

la-paz

Txomin Torrado lagunak, -erreportari nekaezina tamalez desagertutako Altza.tv telebistan-, bi lotura interesgarriak bidali dizkigu Tokiko Bilduman gordetzeko. Biak RTVE telebistaren web orriarenak dira eta frankismoaren propagandarako zinemetan pelikulen aurretik proiektatzen ziren NO-DO ospetsuaren bi dokumental dira. Batean, Altzagainako Juan XXIII Lanbide Hezkiketako institutuaren inaugurazioa jasotzen da, 1966ko irailaren 19koa. Eta bestean, Bidebietako La Paz poligonoaren inaugurazioaren etxebizitzen giltza ematearen berri eskaintzen da. Bi bideo hauek mugimendua eman diote orain arte soilik argazkien eta idatzizko notizien bitartez ezagutzen genituen irudiei.

Gai hauekin lotuta:

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean