Etiketaren izena: San Marko

Erromerian

2020, Apirilak 26

l16959Atzo San Marko eguna izan zen eta, ohiturari jarraituz, gaur igandea fuerteraino igoko ginateke erromerian, Lau Haizetako bide zabaletik gora edo Txipres baserri ondotik igarotzen duen mendi bidean barrena. Aurten, ordea, ezinezkoa izango da. Erromeriaren hirurehun bat urteko historian mota askotako arrazoiak egon dira erromeria bertan behera uzteko, ekaitzak, gerrak, debekuak…, baina orain bizi dugun antzeko egoerarik ez dugu orain arte ezagutu. Etxean bakartuak, hortaz, lagunekin eta etxekoekin mendi gainera ezin igo, hodeia delakora igotzearekin konformatu beharko dugu. Izan ere, etxetik Angel Calvo mintegikidearen “Las ermitas de Bizarain” lanean murgil gaitezke, 2007. urtean San Marko mendi-tontorrean zeuden ermitei buruz egin zuen ikerketa lanean. Ikerketa Altza Hautsa Kenduz 9 bilduman argitaratu zen eta baita webgune moduan ere hodeian (https://www.altza.info/bizarain/). Historia, adbokazioak, ermitañoak, kofradiak, obrak, dokumentuak eta hamaika bitxikeria eta datu interesgarri aurki daitezke bertan.   (gehiago…)  »  

Ermitas de la Sierra de la Magdalena

2007, Irailak 21

A lo largo de 2007 Ángel Calvo Barco ha desarrollado una investigación histórica y etnográfica en profundidad sobre las ermitas que existieron antes de la construcción del fuerte de San Marcos, en el paraje conocido durante siglos como Sierra de la Magdalena y anteriormente como Bizarain.   (gehiago…)  »  

Joxe gogoan

2007, Irailak 21

Orain dela hilabete batzuk Joxe Erauskin zendu zen eta Estibausek eskaintzen digun aukera hau ez dugu pasatzen utzi nahi berak merezi duen gure omenaldi txiki hau egin gabe.   (gehiago…)  »  

San Markos eta kantinako kontu zarrak berritzea

1997, Apirilak 18

Joxe Erauskin

Urte aietan San Markosko jaiak apirillaren 25ean ta ondorengo igandean ospatutzen ziran pestak. Egualdi ona gertatzen bazan jende askotxo inguratzen zan kantina orretara. Bi egun oyetan etzan falta izaten erroskillak ta goxokiak. Festa alaitzeko ta ankak mugitzeko gogua zeukanentzat etziran faltako Eugenio Etxeberria ta bere laguna. Eugeniok jotzen zuan txistua ta tanborilla, ta bere lagunak jotzen zuan tanborra. Orduak pasa ta pasa ta inoiz etziran aspertzen.   (gehiago…)  »  

San Markos mendiaren izen zaharrak

1996, Apirilak 18

Iñigo Landa

Agiri zaharrenetan San Markos mendia ez da izen honekin agertzen, San Markos —edo San Marko, euskaldun zaharrek ahozkatzen duten bezala— izen berriena baita, XVIII. mendetik hona erabiltzen dena.

Gailurra izendatzeko ezagutzen dugun izenik zaharrena Biçarain da, hain zuzen ere, 1425. urteko mugaketa batean izen honekin azaltzen baita. Biçarain izenaren garaikideak eta honen inguruak izendatzeko beste leku-izen hauek ditugu: Galçaur, Txoritokieta mendia izendatzeko; Yerdo eta Yerdogaynna, Txoritokieta eta San Markos artean dagoen muinoa eta pasabidea; Arvelun, gaur egungo Arribeltza izeneko mugarria eta txokoa. Izen hauek, esan bezala, XV. mendean dokumentatuak daude eta garai hartako agirietan oso erabiliak.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Abendua 2023
A A A O O L I
« Aza    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Olatz Ocerin Ibáñez
    (2023, Azaroak 16)
    «Egun on, soy Olatz Ocerin, arquitecta y profesora de la Escuela de Arquitectura de la UPV/EHU. Estoy haciendo un trabajo ...»
  • Iñaki Ezama
    (2023, Azaroak 6)
    «Bonito discurso. Empecemos a decir alto y claro, con nombre y apellidos: quiénes son esos promotores q se benefician del ...»
  • MARISA AMESTOY
    (2023, Azaroak 5)
    «No hago más que leer urbanismo y más urbanismo, dónde quedamos las personas con minusvalías altas y no se nos ...»
  • Antonio Dávila García
    (2023, Azaroak 5)
    «Recuerdo la Erreka de Larratxo,desde muchos años atrás inquilina obligada de una tubería de hormigón,desde el paseo de Larratxo, hasta ...»
  • Laura
    (2023, Azaroak 3)
    «Por que no construyen más en Igeldo, Ayete, Miramon? Cual es la densidad allí? »

etiketak


Sarean