Etiketaren izena: baserria

Harribitxiak

2023, Urtarrilak 9

Luis Mari Flórez Arabaolaza

San Telmo museoaren argazki funtsean arakatuz harribitxi interesgarri batzuekin topatu gara. Argazkien egileak ezezagunak dira eta denak baserrien argazkiak dira: Ernabido, Moneda, Casares, Arantzuriene eta Intxaurrondo-aundi, lehenengo biak 1935. urtean eginak eta beste hirurenak 1953an.

Ernabido / Arnaobidao

Ernabido / Arnaobidao

  (gehiago…)  »  

Mendiola baserriko lehen berriak

2022, Urriak 7
Mendiola, 1987 (Arg.: Joxerra)
Mendiola, 1987 (Arg.: Joxerra)

Iñigo Landa, Patxi Lazcano

Mendiola baserria izen bereko mendiaren goialdean dago, toki pribilegiatuan; garai batean oso ezaguna zen merendero eta sagardotegi gisa. Bere jatorria 1814an dago, Juan Bauptista de Zozaya merkatari donostiarrak Donostiako Udalari Ulia mendian, Pareta Berrico Zavala izeneko parajean, landugabeko 45 golde-lur erosi zizkionean. Leku horretan, Zozayak Guruceta izeneko baserri berria eraikiko du bere kontura. Ondoren, baserri berriaren jabetzak handituko ditu, Altzako bizilagun batzuei beste 5 golde-lur gehiago erosiz.   (gehiago…)  »  

Juanatxone baserria eta dontzeila pobre umezurtzentzako doteak

2022, Martxoak 9

juanatxone-20191

Iñigo Landa, Juan Carlos Echeveste

Juanatxone Molinaoko baserri xume bat da, eta XVI. mendearen amaieratik dugu haren berri. Bere historiak berezitasun bat du: bi mendez baino gehiagoz, eta 1653an jabeak, Juan de Layda Villaviciosa Inkisizioaren komisarioak egindako testamentu-xedapen baten bidez, baserriak sortutako errentak Donibaneko dontzeila umezurtz pobreak ezkonsariekin hornitzera bideratu ziren.

Gizarte tradizionalean, emakumeek etorkizunera begira izan zitzaketen bizi-proiektuak ezkontzara edo erlijio-bizitzara mugatzen ziren. Horretarako, neskaren familiak ezkonsari bat emateko moduan egon behar zuen, gero senarraren edo komentuaren esku uzteko. [1] Dotea biltzea, noski, ez zegoen neska guztien eskura, eta ezkontzeko geratzen zitzaien bideetako bat ongintzako erakunde batera jotzea zen, hau da, “dontzeila pobre umezurtzak egokitzeko” obra pia batera, erruki ekintza batera, alegia.

Altzan praktika horren bi adibide baino ez ditugu ezagutzen, bata Maria Manuela Ibarbururena [2] eta bestea Juanatxone baserriarena.   (gehiago…)  »  

Yurrita errotako pentsua Altzan

2021, Ekainak 8

Aitona Nikolas errotarria pikatzen

Aitona Nikolas errotarria pikatzen

Pasa den urrian (kronika Estibausen) Javi Castrok bere taldearekin Jaizkibelen aurkitu dituzten errotarri harrobiak erakutsi zizkigun, eta, eguna borobiltzeko, arratsaldez, Yurrita errota (Oiartzun) ezagutzera eraman gintuen, gaur egun ere artoa ehotzen jarraitzen duen errota.

Alex Roteta etxeko semeak errotaren xehetasun historikoak eta errotaren funtzionamendua ederki erakutsi zizkigun eta, bisitariak altzatarrak ginenez, haren aitak, Alejandro Roteta Yarzak Yurritako pentsua Altzako baserrietara eramaten zuela aitatu zigun. Aitarekin hitz egingo zuela eta zehaztasunak emango zizkigula agindu zigun, baita hitza bete ere.   (gehiago…)  »  

Larreandiak kontzeju-lurrak, eta Larreandi eta Larditxiki baserriak

2021, Urtarrilak 23
(1946 urtea)
(1946 urtea)

Patxi Lazcano, Iñigo Landa

Altzagainako mendebaldeko mendi-hegian, XIX. mendearen hasierara arte, kontzeju lursail zabal bat zegoen, Donostiako Udalaren jabetzakoa, Larreandiak izenekoa. 1808tik aurrera, Frantziako okupazio militarrak eragindako gastu handien ondorioz, Udalak lursail horiek salgai jarri eta pribatizatu egin behar izan zituen.

Larreandiak izeneko lurrak —hau da, zelai handiak, landu gabeko lur zabalak— hainbat lursailez osatuta zegoen, eta horietako hiru dokumentatuta ditugu, baina ziur asko gehiago egongo ziren. [1] Horietako birekin Larreandi baserria zenaren gunea osatuko da, eta hirugarrenarekin Larditxiki baserriarena.   (gehiago…)  »  

Dokumentuen transkripzioak

2020, Ekainak 5

bentagoya-bentabea

Herrerrako hondartza (1860)

Dokumentu historikoak transkribatzeak kaligrafia bakoitzaren berezitasunen atzean ezkutatuta diruditen datuen irakurketa eta prozesamendua errazten du. Ezinbesteko lana da azterketari eta ezagutzari ateak irekitzeko. Altzako baserrien azterketa historikoaren kasu zehatzari dagokionez, Patxi Lazcano Sorzabal dokumentuak bilatzen eta transkribatzen egiten ari den lanarekin kontatzen dugu gure artean. Orain arte laurogei dokumentu baino gehiago transkribatu ditu, eta dagoeneko eskuragarri daude Altzako Tokiko Bilduman, originalekin batera.   (gehiago…)  »  

Ubegi baserriko XVI. mendeko dolare ardatza

2018, Uztailak 16

Ubegiko ardatza

Ubegiko ardatza

Josu Tellabide

Astigarragak sagardogin-tzarekin duen eta izan duen lotura begibistakoa izan arren, sagardo dolare zaharrekin loturiko pieza garrantzitsuena, ez zen bertan aurkitu, gertuko Altzako Sarroetan baizik. Ubegi baserriaren zurezko barne-egitura aztertzen ari zirela egin zuten topo Gipuzkoan gaurdaino osorik iraun duen horrelako ale bakarrarekin: dolare ardatza.

400 urtetik gorako ardatz hori habe-palanka dolare edo prentsa baten piezarik garrantzitsuena zen, palanka-besoarekin batera, jakina. Funtzionamendu mekanismoa erromatarren dolareetan oinarritzen bazen ere, XVI. mendeko eta XVII. mendeko lehen erdialdeko isurialde atlantiarreko baserri eredu berrietan barneratu zen, barne-egituran txertatuta. Hala, baserriaren bolumen ia osoa hartzen zuen makina erraldoia zen dolarea.   (gehiago…)  »  

Mercader oinetxea 1650.urtean

2017, Abuztuak 29

l10674

Arg.: Francisco Armendáriz

Oñatiko Protokoloen Artxiboan gordetako dokumentu batek gure arreta biziki erakarri du. Dokumentua 1650. urtekoa da eta Mercader oinetxearen berreraikuntzaren xehetasunak eskaintzen ditu, baita plano bat ere.

Mercader oinetxea, -gaur egun Merkear aldaera moztuarekin ere ezaguna-, Lau Haizeta aldean zegoen, gaur egungo Larratxoko parkearen goiko sarreraren aurrean. Tamaina handiko zuhaitz multzo bat, desagertutako baserriari bere garaian itzala eta babesa eman ziotenak, baserriaren jatorrizko kokapenaren lekukoak dira.(1)

Etxearen izena Altzaren historiari lotua dago altzatar komunitatearen hasiera-hasieratik, baina Arzak, Aduriz, Berra eta antzeko beste etxeak bezain nabarmena izatera heldu gabe. Abizenak bide laburra egin zuen zeren XVI. mende hasieran, arazo ekonomikoak izan zirela medio, jabetzak saldu behar izan zituzten eta horrela abizena eta oinetxearen arteko lotura hautsi egin ziren.(2)   (gehiago…)  »  

Tai gabe suntsitzen

2017, Ekainak 26

Miravalles armarria

Miravalles armarria

Iñigo Landa

Egun batetik bestera, ezkutuan, inolako azalpenik eman gabe, Miraballes baserria, Milles eraitsi dute. Altzako zaharrenen artean dago. Etxea 1465. urtean dokumentatuta dago eta XVI. eta XVII. mendeetan abizena eman zuen. Fatxada nagusian, armarri gisa jarria, zizelatutako ikur bat zeukan, duen formagatik, seguruenik, jatorrian ezagutu dugun eraikinaren aurretik zegoenaren ate nagusiko arkuaren giltzarria izango zen. Zergatik eraitsi dute modu honetan? Zer egin dute armarriarekin? Bertan lanean ari ziren langileei galdetuta, arkeologo batzuen esku utzi behar omen zuten, baina arkeologo horiek zeintzuk ziren ez zekiten. Galderak udalari luzatu dizkiogu, baina ohi dutenez, nagusikeriaz, erantzunik ez. Hitzetik hortzera aitatzen duten udal gardentasunaren arrastorik ez eta tai gabe suntsitzen jarraitzen dute.   (gehiago…)  »  

Otxoki baserriaren jabeak eta jabetzak 1854. urtean

2017, Maiatzak 3

17498925_1598816050146273_3060723955745407616_n

Patxi Lazkano, Iñigo Landa

Baserrien inguruan bi mundu kontrajarriek bat egiten dute, eta Otxoki da horren adibide bat. Alde batetik, baserrian bizi direnak, eta bestetik baserriaren jabeak. Lehenengoan baserritarrak eta bere familiak aurkituko ditugu, lurrari baldintza gogorretan lotuak, baratza, sagastia…, eta herri kulturan errotuak, bertsolaritzan eta bola jokoan besteak beste, otxokitarren kasuan bezalaxe. Baserriaren egunerokotasunetik urrun jabeen mundua daukagu, aristokraziaren partaideak gehienetan. Haientzat, errentak eta ohorea biltzeko bitarteko bat baino ez da lurra. Oñatiko Protokoloen Agiritegian dokumentu batekin egin dugu topo, Otxoki baserriaren salerosketari buruzkoa, 1854. urtekoa, eta bere lerroetan jabeei eta jabetzari buruzko datu zehatzak aurkituko ditugu, mugaketa, adibidez, zeinek 1972. urtean Ministerio de la Vivienda delakoak egin zuen desjabetzearekin bat egiten duen.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Martxoa 2023
A A A O O L I
« ots    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
2728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Siustegui
    (2022, Irailak 7)
    «Busco un antepasado vasco de Elisea Suastegui. Vivió en Ecuador »
  • Ana
    (2022, Abuztuak 8)
    «Hola! Mi nombre es Ana. Hace poco empecé en la búsqueda de mis antepasados. Por lo que averigüe mi bisabuela ...»
  • Diego Berra
    (2022, Uztailak 19)
    «Hola, soy Diego Berra de Mendoza, Argentina. Mi abuelo era italiano oriundo de Taipana, Udine. Su nombre era Gino y ...»
  • Catalina berra
    (2022, Uztailak 14)
    «Hola soy catalina berra,de argentina general roca rio negro. También me gustaría conocer o investigar sobre mi apellido. Una abuela que ...»
  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 6)
    «Ya lo siento, parece que mi memoria flaquea: había otra hermana. Joaqui, que no vivía en Herrera »

etiketak


Sarean