Etiketaren izena: toponimia

Auditz-Akular izena dela eta

1999, Azaroak 16

Iñigo Landa

Donostiako udalak proiektu erraldoiak ditu industrialde eta hirigune handiak eraikitzeko Altzako baserri lurretan. Inguru honi guztiari Auditz-Akular izena jarri dio, bi baserri hauen lurrak hartzen baititu bere barruan. Ondo dago Altzako etxeen izenak gure herriko kale eta auzoei ematea, izenak behinik behin etorkizunerako gorde nahi badira. Horregatik, merezi du izenak finkatzeko orduan zuhurki jokatzea. Akular (Acular) izenarekin ez dago inongo arazorik honela idatzi baita baserri honen izena 1626. urtetik gaur egun arte. Auditz izenaren inguruan, berriz, badago zertaz hausnartu eta, behar bada, zer zuzendu ere.   (gehiago…)  »  

Garbera

1997, Urriak 18

Iñigo Landa

Garbera izena Altzako baserri eder baten izena da eta baita bere inguruan dagoen auzoarena ere. Altzatarrok ezezik hainbat eta hainbat bertsozalek ere ezagutzen dute Garbera Bixente Barandiaran bertsolari ospetsua baserrian bertan bizi delako. Azken bolada honetan, Garberan hipermerkatu bat eraiki dutelako, nonnahi idatzita ikus dezakegun izena da eta, publizitatean ikus daitekeen G horrek pentsaraz lezakenaren kontra, ondo badakigu ez daukala zerikusirik Donostiako badiarekin.

Denetara, lau etxe izan dira Garbera izenarekin ezagunak. Bi zutik diraute, Garberabia baserria, eta ondoan dagoen Garbera-txiki, Palacio izenarekin ere ezagutzen dena. Beste biak dagoeneko desagertu dira: Garbera-goya eta Bustintxulo izenarekin ere ezaguna zen Garbera-berri baserria, biak “Ministerio de la Viviendaren” expropiazioaren eraginez desagertu zirenak. Herrerako Futbol-zelaia ere, Garberako-gaña izeneko parajean egin zen, geroago autobideak betirako Garberatik bereiztu zuena. Aipatutako bost puntu hauek ideia ematen digute Garbera leku-izenak historian izan duen hedaduraz eta kokapenaz, hots, Ametzagañaren magaletik Txingurri eta Larratxo erreketaraino.   (gehiago…)  »  

San Markos mendiaren izen zaharrak

1996, Apirilak 18

Iñigo Landa

Agiri zaharrenetan San Markos mendia ez da izen honekin agertzen, San Markos —edo San Marko, euskaldun zaharrek ahozkatzen duten bezala— izen berriena baita, XVIII. mendetik hona erabiltzen dena.

Gailurra izendatzeko ezagutzen dugun izenik zaharrena Biçarain da, hain zuzen ere, 1425. urteko mugaketa batean izen honekin azaltzen baita. Biçarain izenaren garaikideak eta honen inguruak izendatzeko beste leku-izen hauek ditugu: Galçaur, Txoritokieta mendia izendatzeko; Yerdo eta Yerdogaynna, Txoritokieta eta San Markos artean dagoen muinoa eta pasabidea; Arvelun, gaur egungo Arribeltza izeneko mugarria eta txokoa. Izen hauek, esan bezala, XV. mendean dokumentatuak daude eta garai hartako agirietan oso erabiliak.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Antonio Dávila García
    (2024, Apirilak 19)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »

etiketak


Sarean