Etiketaren izena: Ulia

Babestu Uliako Mintegietako parkea

2016, Otsailak 18

parkeababestu-212x300
Egun hauetan Uliako Mintegien Lagunak mugitzen ari dira udalaren eraikuntza asmoen aurrean parkearen eremu osoa babesteko.

Sinadurak biltzen ari dira change.org bitartez datorren astean onartu nahi duten behin-behineko onarpena gelarazteko.

Sinadura bilketaz gain deialdi bat egin dute datorren 28an familiak eta lagunak parkean elkartzeko eta beste “gauzatxo” batzuk ere egiteko.

Gehiago jakiteko klik egin hemen.

Platako itsasargira

2015, Irailak 24

platako-itsasargiaDatorren urriaren 24an, larunbata, Platako itsasargira ibilaldi bat antolatu dugu Uliako Interpretazio Zentroarekin batera. Bidebietatik abiatuko gara eta itsasargira heltzerakoan barrutik bisitatu ahal izango dugu. Aukera paregabea izango da itsasargiaren funtzionamendura eta historiara bertatik hurbiltzeko.

Itsasargian sartzeko aurretik izena eman behar da 943 453526 telefonora deituz edo uliazentroa@donostia.eus helbidera mezu bat bidaliz.

Irteera goizeko 10:00etan izango da, Nornai plazatik, Gomistegiko ainguraren biribilgunaren ondotik, eta itzulera Ingeles-Iturritik eta Guardaplata bidetik egingo dugu.

  (gehiago…)  »  

Portuko ur-hornikuntza

2015, Irailak 15

Argazkia: Patxi Lazkano

Arg.: Patxi Lazkano Sorzabal

Iñigo Landa

Gomistegin, Juan Karlos Gerra eta Azkuene kaleen artean, Mendiolarako bidezidorraren ondoan, badira bi ur-biltegi zilindriko bikiak, bereziak. Izan ere, Uliaren magalean ikus ditzakegun gainontzeko ur-biltegiak etxeko ur-hornikuntzaren sistemari lotuak daude, baina Gomistegiko hauek, berriz, mendia zeharkatzen duten hormigoizko tunelekin batera, Uliako iturrietatik (Billabier, Errotazar eta Ingeles Iturria) ura hartzeko eta Pasaiako portuaren ur beharrak asetzeko eraikiak izan ziren.

Pasaiako Portuko Lan Batzordeak (egungo Portuko Agintaritza) 1942. urtean argitaratu zuen “Memoria. Puerto de Pasajes, Enero de 1927-Diciembre de 1941″ oroitza-txostenean zehaztasunez azaltzen du proiektuaren nondik norakoa eta lanak nola burutu ziren. Inaugurazioa 1939. urtean izan zen. Honen segidan irakur daiteke argitalpen horretan uraren horniketari eskainitako atalaren transkripzioa bertan agertzen diren argazkiekin.

Abastecimiento de aguas   (gehiago…)  »  

Uliari buruzko inkesta

2015, Ekainak 25

Marko Sierra

screenshot-2015-06-22-165022Gure erakunde publikoen Uliako Plan Bereziaren elaborazioa dela eta, ULIAKO AUZO ELKARTEAK Uliako eremuari eragina dioten hainbat arloei buruz AHMren bazkideei ere galdetu behar zaiela uste du, izan ere eremu hau altzatarrok bihotzean daramagu eta askotan erabiltzen dugu.

Hau dela eta, jarraian azaltzen diren galderei erantzuna ematen animatu nahi zaituztegu. Aldi berean, esan nahi dizuegu, galdetegi hau betetzen dutenen artean, Uliako Mirador jatetxean bi pertsonentzako bazkari bat zozketatuko dugula. Erantzun guztiak ebaluatuko dira eta erakunde publikoei bidaliko zaie. Erantzuteko hau bete eta emailez bidali edo Casares kultur etxean utzi AHMren izenean.

ANIMO galdetegian parte hartzeko eta ZORTE ON bazkarirako!!!!

Deskargatu galdetegia hemen.

Uliako haztegiak eta ur-deposituak ezagutu

2015, Otsailak 8

buskando_urbiltegia_ulia_donostia_lumina_nocteUliako Auzo Elkarteak jardunaldi paregabea antolatu du datorren iganderako, hilak 15, udal haztegiak izan zirenak eta ur-deposituak ezagutzeko. Ulia mendirako errepidea hasten den lekuan kokatuak daude, ezkerraldean, eremu itxi batean. Bertan egon ziren Donostiako udal haztegiak 2007. urtera arte, handik Lau Haizetako Audariz baserriaren orubera eraman baitzituzten. Leku berean aurkituko ditugu XIX. mendeko ur-biltegiak, Soroborda eta Buskandoko ur-biltegiak, Mendiolako iturrietatik Donostiara ura eramateko azpiegituren lur azpiko zati ikusgarri bezain ezkutuak.

Horrez gain, leku honetan bertan dagoen Donostia eta Altzaren arteko 22. mugarria ikusi ahal izango du bisitariak, etxe nagusiko paretaren ondoan. Horrela agertzen da mugarri hau deskribatuta 1939. urteko mugarritze-agirian: “Hito de hormigón. Situación: en el paraje denominado “Viveros Municipales”, en la esquina NE. de la casa de Depósito de Aguas de Buscando y en terreno del jardín de los Viveros Municipales del Ayuntamiento de San Sebastián. Observación: al S. los caseríos de Lizardi y Zarategui. Línea de término: AR.”   (gehiago…)  »  

Bigarren hurbilketa Uliaren Historiara: Mendiola

2014, Irailak 3

mirakruz-gordon-koartelaGauza jakina da Ulia leku zoragarria dela, bai natura aldetik ikusita baita giza lorratzak bertan utzi dituen aztarnengatik ere. Merezi du, beraz, ongi ezagutzea eta zaintzea. Orain dela urtebete, AHMk Uliako Interpretazio Zentroarekin batera ibilaldi bat antolatu genuen, Mikel Ubillosek gidatuta. Mirakruz Gainatik abiatuz, Uliaren mendebaldeko bideetan murgildu ginen. (Ikus Hautsa Kenduz eta Wikiloc). Datorren larunbatean, hilak 6, Uliara itzuliko gara beste behin Mikelen eskutik, oraingoan mendiaren ekialdea, Mendiola hobeto ezagutzeko asmoz.Baserriko lanak nagusi izan dira mendeetan mendialde honetan eta, hain zuzen ere, azken garaietan mendia izendatzeko inguruko bizilagunek erabili dugun izenak, Mendiola, izen bereko baserri eta merenderoari zor dio. Horrez gain, badira beste gai batzuk gure atentzioa deituko dutena, hala nola hirira ur edangarria eramateko antolamendua eta militarrentzat inguru honek izan duen garrantzia eta utzi dituen aztarnak.   (gehiago…)  »  

Ibilaldia Mendiola aldean

2014, Otsailak 23

mendiola-ibilaldiaAltzako ingurune naturala ezagutarazteko asmoz abian jarritako AltzaNatura egitasmoa osatzen jarraitzen dugu, oraingoan Mendiolari begirada eskainiz. Donostiako Udaletxea eta Club Vasco de Camping elkartearekin batera foilleto bat argitaratu dugu eta Mendiolatik zehar ibilaldi naturalistiko bat burutzea du helburu. Marko Sierra foilletoaren egileak natur gune honen hainbat ezaugarri nabarmentzen ditu: bere eboluzio geologikoa, urak paisaia nola moldeatu duen, urtetan gizakiak nola baliatu duen, landaretzaren bilakaera, gaur egungo bioaniztasuna, duen balio paisajistikoa…

  (gehiago…)  »  

Uliaren Historiara hurbilketa

2013, Abuztuak 24

Uliako Interpretazio Zentroak AHMren laguntzarekin ibilaldi bat antolatu du Uliaren alderdi historikoak ezagutarazteko. Ibilaldia irailaren 7an izango da, larunbata, eta Mikel Ubillos elkarteko kideak eramango du.Abiapuntua Mirakruz Gaina izango da, goizeko 10:00etan, eta ondoren Ategorrietaraino jaitsiko da Uliako trenaren antzinako bidetik Uliako goialdera igotzeko. Itzulera Mendiola bidetik izango da, abiapuntuan bukatzeko. Uliak denboran zehar izan dituen aldaketak hobeto ulertzen laguntzeko, bost geldialdi egingo dira bidean zehar Mikelek bildutako datuak eta bestelako jakingarriak azaltzeko. Geldialdi horietako bat Interpretazio Zentroan bertan izango da, 11:45ean gutxi gorabehera, eta luzeago izango da ibilaldiaren edukietan sakontzeko hizketaldia egiteko. kartela

ulia-1837

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »
  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»

etiketak


Sarean