Atala: ‘Notiziak’

Altzako kiroldegia

2017, Martxoak 14

20170106_130844Altzatarrei adierazi nahi dizkiegu gure kezka eta ezinegona, kiroldegiaren inguruan hedabideetan zabaltzen ari diren informazio ugari, nahasi eta deslotuak direla eta. Ez datoz bat ikusten ari garenarekin. Hain zuzen ere, argipen zehatza eta berehalakoa behar duten hiru gai nabarmentzen dira:

  1. Kiroldegia eraikitzeko epeak.
  2. Amiantoz kutsatutako eremuen eragina eta etorkizuna.
  3. Irtenbidea ematea erabiltzaileon ezinegonari, beren instalazioak galdu dituztelako, eta hain beharrezkoa duten ariketa fisikoa uztera behartu zaielako, beste kiroldegi batera joateko ezintasunagatik.

  (gehiago…)  »  

“Altza denboraren joan-etorrian” liburuaren aurkezpena

2016, Abenduak 6

Datorren abenduaren 16an, arratsaldeko 7:00etan, “Altza denboraren joan-etorrian” liburua aurkeztuko dugu Larratxo Kultur Etxean. Aurkezpen hau berezia izatea nahi dugu eta ahalegin guztiak egiten ari gara hala izan dadin.

Altzatarrek historian zehar egin duten bilakabidea ezagutzeko gogoz, 30 urte bete ditu aurten Altzako Historia Mintegiak. Urteurrenaz baliatuz, proiektu berri bati ekiteko aukera ona iruditu zaigu, gure herriaren historia irudidun baten argitalpena hain zuzen, non orain arte Altzaren Historiari buruz ikasi dugun guztia laburbildu eta irudikatuko dugun.

  (gehiago…)  »  

30 urte eta… proiektu berriak

2016, Urriak 20

paginas-de-1986-10-kultur-asteaOrain dela 30 urte, 1986ko urrian, Casares Kultur Etxea abian jartzeko  antolatu zen aste kulturalaren prestaketan murgildurik geunden. Gure lehen jarduera publikoa izan zen eta berezia izatea nahi izan genuen: bizpahiru hitzaldi, diapositiba-proiekzioa, Altza herriarekin erlazionatutako dokumentu, objektu eta argazkien erakusketa, eta, ongi bukatzeko, herri jai bat antolatu genuen.

Nahiz eta hau lehen agerpen publikoa izan, hasiera 1986 ekainaren 5ean kokatu behar da. Ostegun hartan Casares Kultur Etxean bost altzatar (Pili Lazaro, Antxoni Loro, Iñigo Landa, Luis Mari Ralla eta Antxon Alfaro) elkartu ziren gaur Altzako Historia Mintegia (AHM) izenarekin ezagutzen dugun elkartearen lehen bilera formala egiteko.   (gehiago…)  »  

Erromatarren garaia gure inguruan

2016, Urriak 14

l_altza-hitzaldia-romanizacin-1Casares-Tomasene Kultur Etxeak egitarau interesgarri bat prestatu du Aranzadi Zientzi Elkartearekin batera erromatarren garaiari eskainia. “Erromatarren garaia gure inguruan” du izenburua eta datorren urriak 18tik 25era bitartean burutuko da. Altzan garai horretako aztarnarik ez daukagunez ez diogu orain arte arretarik eskaini, baina inguruko herrietan, Oiartzunen, Irunen eta Astigarragan egiten ari diren ikerketa arkeologikoei esker garai hartako bizimodua gure lurretan nolakoa izan zitekeen hobeto ulertzeko moduan gaude.

Egitaraua hau da:

  • Urriak 18-25 Erakusketa: “Erromatarren garaia gure inguruan”. Tomasene, 17:30-20:00
  • Urriak 19 Hitzaldia: “El Cantábrico Oriental en época romana y el caso del valle del Urumea”, MANU CEBERIO.  Tomasene, 19:30
  • Urriak 20 Ibilaldia: Oiasso Museoa (Irun). Elkartzeko tokia: 09:30, en la estación del Topo (Herrera)
  • Urriak 21 Tailerra: “Bidaia erromatarren garaira”, JESUS TAPIA. Tomasene, 17:30

Aurkezpenaren bideoa

2016, Urriak 10

Youtubera igo dugu joan den irailaren 15ean ospatutako “Intxaurrondo txuri beltzean” liburuaren aurkezpenaren bideoa. Denera 30 bat minutuko iraupenekoa da. Lehen zatian, Kultur Etxeko, IZBEko eta AHMko ordezkariek liburu berriari buruzko azalpenak ematen dituzte, eta, 18. minututik aurrera gutxi gorabehera, argazki aukeraketa batekin egindako muntaketa ikus daiteke. Bideoa “Intxaurrondo tiene cosas” auzoko himnoarekin amaituko da, bertaratutako guztiek abestuta.

Intxaurrondoko argazkiak

2016, Irailak 16

l16495Atzo arratsaldean Intxaurrondo Kultur Etxeko aretoa bizilagunez bete zen “Intxaurrondo txuri beltzean” argazki liburuari ongietorria emateko. Liburuan iaz egindako erakusketan ikusi ahal izan ziren argazkiak eta urtean zehar bildutako batzuk ikus daitezke, argazki bakoitzaren azalpenarekin.

Liburua salgai egongo da 10 eurotan liburu denda hauetan: J. Clara, Gaztelu, Gurutze eta Book.

Horrez gain, argazkiak katalogatuak izan dira Altzako Tokiko Bilduman eta esteka honetan klik eginez ikus daitezke. Denera 152 dira, baina bildutakoak askoz gehiago dira eta espero dugu denborarekin katalogatuak egotea.

screenshot-2016-09-16-164334

“Intxaurrondo txuri beltzean” liburuaren aurkezpena

2016, Irailak 8

IZBE Intxaurrondo Zaharreko Bizilagunen Elkartea

azala“Intxaurrondo txuri beltzean” liburuan Intxaurrondoko 1980. urte arteko argazkien bilduma ikusgai dago. Bertan, gure auzoko txoko guztietako memoria jasotzen saiatu gara: eraikin zaharrak, familiak, festak, elkarte gastronomikoak, desagertutako eskoletako ikasle taldeak… Hau guztia egin ahal izateko auzokideen laguntza ezinbestekoa izan delarik, izan ere asko dira etxeko bazterrak miatu ondoren aurkitutako altxorrak helarazi dizkigutenak.

Aurkezpena irailak 15ean egingo da, 19:00etan, Intxaurrondo Kultur Etxean (Felix Gabilondo plaza 1).

Inocencia Arangoa, emakumea eta margolaria

2016, Uztailak 22

inocencia-arangoa00030009

Iñigo Landa

Martxoak 8 zela eta 1901. urteko prentsa artikulu bat berreskuratu genuen non Inocencia Arangoa margolari gaztearentzat berdintasunerako eskubidea aldarrikatzen zen. Orain gure asmoa da diskriminazioari aurre egin zion emakume eta artista horren bizitza eta lanaren gainean dakiguna biltzen saiatzea.

Inocencia Arangoa Figueroa margolaria Altzako San Martzial elizan batailatu zuten 1879ko abenduaren 29an eta 92 urte zituela Madrilen zendu zen 1972ko abenduaren 10ean.(1) Gurasoak Vicente Arangoa Matxiandiarena eta Elisa Figueroa Villar zituen, Donostiako Santa Maria elizan 1875. urtean ahalordez ezkonduak. Hamabi seme-alaba izan zituzten; Inocencia hirugarrena zen.(2) Emilio García Martínez (1875-1970) arkitekto eta paisaia-pintorearekin ezkondu zen eta bi seme-alaba izan zituen; Maria (1904-1994), zein Madrileko Errege Goi Kontserbatorioan irakasle izan zen, eta Antonio (1908-1995), Madrileko Arkitektura Eskolan katedraduna.

Neskatoa zelarik, 1891. urteko Euskal Lore Jokoetan sari bat eskuratu zuen 15 urtetik beherako irakurketa ariketetan.(3)

  (gehiago…)  »  

Historiaurreko aurkikuntza berriak Marrusen

2016, Uztailak 1

marrus

Aranzadi Zientzia Elkartearen azken Aranzadiana urtekarian, Jesus Tapia arkeologoak Marrus baserriaren inguruan 2014 eta 2015 urteetan zehar egindako indusketen berri eman du. Bertan egindako lanei esker historiaurreko materialak berreskuratu dira eta, bidenabar, aztarnategiaren kokaleku berean egin diren baratza publikoen eragina baloratu da.

  (gehiago…)  »  

Lehen boilur azoka Herreran

2016, Ekainak 14

screenshot-2016-06-06-210422

Euskal Giroa Elkartea

Herrerako festen programaren barruan DONOSTIAKO LEHEN BOILUR AZOKA ospatzera goaz. EUSKAL GIROA Elkarteak-Herrera K.E., Mozkor Frentekideok eta Altzako Gazte Asanbladaren laguntzarekin- ahalegin handiak egin ditu bai Euskal Herritik bai beste lekutatik zenbait ekoizle  geure auzo honetara etor daitezen azoka berezi honetan parte hartzera. Geure asmoa, bilurra jendeari, ahal den publiko gehientsuenei zabaltzea eta ezagutaraztea da.

Azoka datorren igandean izango da, hilak 19, goizeko 10:30etik 14:00etara Herrerako San Luis Gonzaga plazan.

  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2021
A A A O O L I
« Abe    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Fernando
    (2021, Urtarrilak 12)
    «Eskerrik asko A Estibaus. Maribel , Iñigo Landa y Pachi Lazcano. Por por la publicación ...»
  • Milca Andrea Torres Berra
    (2021, Urtarrilak 10)
    «Hola soy originaria de Oaxaca,México ,recuerdo que mí abuelo Berra García describía que sus padres radicaron en Veracruz y la ...»
  • joan mari irigoien
    (2021, Urtarrilak 4)
    «Iñigo eta Juan Carlos: Harri zatar eta amorfoen artean, harribitxiak ere aurkitzeko gai zarete! jmi »
  • Javi Castro
    (2021, Urtarrilak 3)
    «Enhorabuena por los resultados de la investigación. »
  • Mikel
    (2020, Abenduak 13)
    «Muchas gracias por difundir la fotografía de Ricardo Martín y su procedencia de nuestro archivo fotográfico de Kutxa Fundazioa, Kutxateka. ...»

etiketak


Sarean