Artxiboak 2018, Azaroak 28

San Luis elizaren eraistea

2018, Azaroak 28

Orain dela hilabete batzuk, Mª Angeles Aranburu eta Alberto San Sebastián gurekin harremanetan jarri ziren Super-8 sistemarekin grabaturiko pelikula bat Altzako Tokiko Bildumaren ardurapean uzteko. Pelikulak hiru minutuko iraupena dauka eta San Luis eliza eraisteko lanak erakusten ditu, eta, azken zatian, atzealdean eliza dutela, neska-mutil talde baten sekuentzia ere ikus daiteke. Irudietan, beraien hiru alaba, Maria Angeles, Koro eta Ana, Arantza Etxeberria eta Ana de Castro neskeekin, eta Javier Larrarte mutikoarekin agertzen dira.

  (gehiago…)  »  

Euskaraldia gure artean

2018, Azaroak 23

euskaraldia

La Behobia

2018, Azaroak 12

Elena Arrieta Yarza

captura-de-pantalla-2018-11-12-210903Un año más no podemos menos que admirar la Behobia-Donostia cuando llega a Herrera. Los preparativos empiezan antes de las 8 de la mañana con la llegada de la DYA, invadiendo la explanada, el bidegorri, las aceras, con sus risas y buen humor: es la Behobia y todos estamos dispuestos a colaborar.

La primera carrera sale puntualmente. Es la de los y las deportistas más jóvenes. Empieza en Herrera y caldea el ambiente. A partir de ahí, un público volcado, unos corredores que quieren ganar y la gran mayoría que buscan disfrutar participando.   (gehiago…)  »  

Ibilaldien argazki sortak

2018, Azaroak 10

45594485841_7219a91fae_z

Deba

Pasa den urriaren 24an egin genuen Debako txangoarekin  aurtengo ibilaldien egitaraua burutu dugu. Oro har, oso pozik gaude egindakoarekin. Zorionekoak gara Angel Calvo eta Rafa Altube bezalako lagunak ondoan edukitzeagatik eta urtean zehar Plus 55 egitasmoaren barruan antolatutako ibilaldiak gidatzeko, edota, azken txangoan bezala, Javi Castro bezalako gidari bat edukitzeagatik Itziar, Lastur eta Deban barrena murgiltzeko.

Segidan eskaintzen dizkizuegun esteken bitartez azken ibilaldien argazki sortak ikusteko aukera izango duzue: Deba, Urumeako erriberak, San Martzial (Irun), eta Zubieta, Usurbil eta Lasarte.

  (gehiago…)  »  

Joxe Artetxe idazlearen hilobiari bisita

2018, Azaroak 1

Arteche hilobia

Iñigo Landa

Santu Guztien egun honetaz baliatuko gara Altzako hilerrian lurperaturik dagoen euskal idazle baten hilobia bisitatzeko, Jose de Arteche Aramburu (Azpeitia, 1906 - Donostia, 1971), eta, bidenabar, bere bizitzaren hainbat pasarte eta lanak berreskuratu. Idazle autodidakta, pertsona eta pentsalari gisa oso estimatua izan zen bera ezagutu zuten intelektualen artean. Ikuspegi erlijioso sakona zuen eta bere burua liberaltzat ikusten zuen.

Besteak beste, Arantzazuko proiektuaren bultzatzaile nagusietako bat izan zen eta Jorge Oteizaren oso adiskide. Miguel Pelay Orozkok kontatzen duenez, elkartzen zirenean bere burua behin eta birritan liberal gisa azaltzen zuen eta bere bi aitonez hitz egiten zien, liberala bata eta karlista bestea. Berak aitona liberalaren esanak goraipatzen zituen solasaldi eta eztabaidetan, baina, behin batean, Arantzazun, 1969. urtean, elkarrekin bazkaltzen ari zirela, Oteizak esan omen zion: “-Pero tú no terminarás de conocerte a ti mismo. Estás dando la matraca con tu abuelo liberal. Y, ¿dónde dejas el abuelo carlista? ¿No ves que lo bueno que hay en ti procede de tu abuelo carlista, de ese que estás olvidando siempre? Fíjate lo que te digo, Joshé: ningún abuelo liberal sirve para nada. Los que nos sirven a los vascos de hoy son nuestros abuelos carlistas.”   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Azaroa 2018
A A A O O L I
« urr   Abe »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean