Artxiboak 2019, Abuztuak 25

Arantza

2019, Abuztuak 25

img-20190726-wa0003

Arantzaren lagunak

Duela egun batzuk albiste lazgarri bat jaso genuen Altzan: Gure lagun eta adiskide Arantza Hernandez Ezeiza hilzorian zegoen bapatean bihotzeko latz baten ondorioz. Handik egun batzuetara, nahiz eta Donostiako Erresidentziako medikuek haren burua salbatzeko ahalegin guztiak egin zituzten, Arantzak utzi egin gintuen, uztailak 26an hain juxtuan. Biharamonean dozenaka lagunek haren senideekin batera azken agur hunkigarria eman genion Polloeko Beilatokian.   (gehiago…)  »  

“Impressions”: Paseo bat Altzan barrena, Emilia Menassade-ren eskutik

2019, Abuztuak 21

menassade-azalaUdako egun argitsu hauek hara eta hona ibiltzeko gonbidapena dira, eta baita bidaia-liburuak irakurtzeko ere, Emilia Menassade-k idatzitako “A travers le Guipuzcoa: Impressions” (Bordele-Paris, 1897) bezalako liburu bat, adibidez. Belle Époque garaiko frantziar udatiarrei begira idatzitako gida turistiko moduko honetan, besteak beste, Altzari eskainitako kapitulu bat ere aurkituko dugu.

Emilia Aline Menassade eta Baluze (Paris, 1850/10/1 - Madrid,?) frantziar jatorriko margolaria izan zen. Gazte zenean, familiarekin Donostiara aldatu zen bizitzera, izan ere aitak, Frantziako armadako ofizial ohia izanik eta 1870ean Bigarren Inperioaren erorketaren ondorioz, Frantziatik alde egitea erabaki baitzuen. Azken guda karlista hasi zenean familia Donostiatik Madrilera aldatu zen. Emiliak eta bere ahizpa Anak irakaskuntzan jardungo dute, marrazketa eta pintura arloan lehenak, eta frantsesa erakusten bigarrena.   (gehiago…)  »  

Villa Lolita txakurtegia

2019, Abuztuak 7

l17420Pasa den ekainaren 10ean 30 urte bete dira Villa Lolita eraitsi zenetik, Altzako txakurtegia bezala ezagunagoa.

1963 urtean, “Sociedad Protectora de Animales y Plantas de Gipuzkoa” elkarteak Villa Lolita erosi zien Franco anaiei aterpetxe gisa egokitzeko eta, etxe horretan etxeko animaliak, txakurrak eta katuak batez ere biltzeko. Hurrengo urtean, horrela hasi zen funtzionatzen. 1969 urtean, 126 txakur eta 30 katu bildu zituzten, Auñamendi Entziklopedian jasota dagoen arabera.

60ko eta 70eko hamarkadetan Villa Lolita inguruan hazkunde handia egon zen eta elkartearen kudeatzaileek etxea saltzeko erabakia hartu eta inguruan biztanle gutxiago zituen beste eremu bat erostea erabaki zuten.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Abuztua 2019
A A A O O L I
« uzt   ira »
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • joan mari irigoien
    (2021, Azaroak 20)
    «Aizue: Pozgarria da ikustea nola zuek bezalako jendea arduratzen den gai hauetaz, zeintzuk herritarren nolabaiteko egunerokotasunarekin lotuta dauden. ZORIONAK, eta EUTSI GOIARI! jmi »
  • Estitxu Cantera
    (2021, Azaroak 12)
    «Kaixo; Javierren alaba bezela eta nire ama eta ahizparen izenean ere, eskerrîak eman nahi nizkizuen maitasunez beteriko hitz hauengatik. Gu samiñarekin ...»
  • Maite Lopetegi
    (2021, Azaroak 9)
    «Seko harrituta geratu naiz. Ez esperoan erabat. Bilduma Casaresen zegoen garaietan ezagutzeko aukera izan nuen. Oso pertsona atsegin eta adeitsua. ...»
  • Javi Castro
    (2021, Azaroak 9)
    «Nos deja un recuerdo imborrable. Goian bego. »
  • Estibaus
    (2021, Azaroak 8)
    «Sur www.altza.info, il a deux articles de presse liés à l'auto-cross. Dans l'un d'eux, il y a une photo de ...»

etiketak


Sarean