Andatza mendiko errotarri harrobiak eta mugarriak

2020, Otsailak 7

dscn1096bPasa den azarorako Usurbilgo Andatza mendialdera Javi Castrok prestatutako txangoa bertan behera geratu zen eguraldiagatik, baina honezkero badauka data berria:  martxoaren 7a, larunbata. Historian zehar Andatza mendia Orreagako monasteriora lotuta egon da, XIII. eta XIX. mende bitartean, eta bertan dauden hainbat mugarri eta mendian aurkitutako 24 errotarri harrobietatik 6 bisitatuko ditugu (hauen ustiaketa 1388. urtetik ezagutzen da). Era berean, Erroizpeko arrain hazitegia izan zena eta antzinako zeta lantegia bisitatzeko aukera izango dugu.

Ibilbide zirkularra da eta Urdaiagako San Esteban elizatik (Usurbil) abiatuko da. Denera 5,5 kilometroko ibilbidea da eta 250 metroko desnibel metatua. Oztopo gutxiko bide eta bidezidorretatik ibiliko gara. Harrobien inguruetan, ordea, bidetik kanpo ibili beharko da. Geldiune bakoitzean inguruari buruzko azalpenak emango dira (geologia, historia, lanbideari buruzkoak, harginen izenak, garraio lana, salneurriak, ezaugarriak, auziak, e.a.).

Urdaiagan bazkalduko dugu, bakoitzak etxetik ekarritako janariarekin. Oinetako eta arropa egokia eraman.

Goizeko 9etan Casares Kultur Etxetik abiatuko gara Urdaiagan 9:30ean egoteko eta segidan txangoarekin hasteko. Partaideen kopurua mugatua da eta, beraz, parte hartu nahi duenak martxoaren 4a baino lehen izena eman behar du 649496607 telefonora deituz edo ahm@altza.net helbidera idatziz, honako datu hauek emanez: parte hartuko dutenen izen-abizenak, kontaktatzeko telefono zenbakia, eta ia ibilgailua duzun edo ez.

propuesta-recorrido-2

dscn1595

20190309_095122

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urria 2021
A A A O O L I
« ira    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Betiana
    (2021, Urriak 6)
    «Hola.. se que mis tatarabuelo Manuel Berra llego en la década de 1880 desde la región de Cúneo a Argentina ...»
  • Carolina
    (2021, Irailak 16)
    «Hola, mis abuelos Dionisio Berra y mí abuela Santina spinetti. De Piamonte a la provincia de Santa Fe. Irigoyen y ...»
  • Javi Castro
    (2021, Ekainak 22)
    «Muy interesante. Buen trabajo. »
  • Javier Mendizabal Migliaccio
    (2021, Ekainak 15)
    «Zorionak, Madre Rosa María. Nací el 28 de marzo de 1.962-tengo 59 años- soy el hijo mayor de Carmen Rosa ...»
  • Iñaki Ezama
    (2021, Maiatzak 27)
    «Q majo aquél niño Antxon Alfaro q depositó un San José. La vida las vueltas q da. Fantástica investigación Antxon. ...»

etiketak


Sarean