Etxetik lan egitearen aukera

2020, Martxoak 13

Aurrean daukagun osasun-egoera hau eta haren ondorioak ikusita, atzo erabaki genuen hilaren 26rako aurreikusita genuen AHMren urteko batzarra atzeratzea, bai eta hilaren 27rako programatuta zegoen Altza durante la guerra civil española liburuaren aurkezpena ere. Bizitzen ari garen ezohiko egoera hau aldatzen denean finkatuko ditugu data berriak.

Pandemia bat bezain serioa den zerbaiten gainean arinkerietan aritzeko asmorik gabe, egun hauetan hain gaurkotasun handia duten etxeko konfinamenduek eta berrogeialdiek Boccaccio eta bere Dekamerona gogoraraztera garamatzate, XIV. mendearen erdialdean Florentzia eta Europa suntsitu zuen izurri bubonikotik babesteko hiriko kanpoaldeko etxe batean bildutako zazpi neska eta hiru mutilen istorio hura. Garai hartan ez zegoen Internetik eta liburuko protagonistek asmatutako inpuinek, zazpi mende geroago, sormenaren eredu izaten jarraitzen dute. Dekameronak ere erakusten digu “nekeetan, irria ezpainetan” jartzen, eta gaitza jabe den egoera batean barre egiten, ikasten eta partekatzen.

Izpiritu horrek bultzatuta, eta alde guztietan hitzetik hortzera dabilen telelanaren sustapen horretatik arrastaka eramanda, egun hauetan kultura eta kirol jarduerak bertan behera uztearen eraginpean zaudeten guztiok etxean internet bidez egin ditzakezuen zenbait jarduera proposatuko dizkizuegu:

  • Gure nagusiek Youtubeko Lekukoak kanalean kontatzen dituzten istorioak entzutea.
  • Altzako Tokiko Bilduman argazkiak ikusi, eta datak eta lekuak zehazten lagundu, bai eta horietan agertzen den jendea identifikatzen ere, “Iruzkinak/zuzenketak” atalean idatziz.
  • Etxeko gazteenekin, Mattinek marraztutako “Altza denboraren joan-etorrian” liburuko laminak ikusi eta komentatu daitezke, eta, bide batez, gure herriaren historiari begiratu bat eman.
  • Eta, jakina, Altzaneten eskuragarri dauden argitalpenak irakurtzera eta berrirakurtzera gonbidatuko zaituztegu.

Espero dugu egoera hau laster gainditzea, eta ahalik eta lasterren gure bilera eta topaketei zuzenean eta elkarren ondoan berriro ekitea, eta telelana berriz ere osagarri eta aukera bihurtzea.

Iruzkin 1

  1. Elena Arrieta Yarza

    Muy buenas ideas para alejarnos un poco de esta situación que no podemos controlar y que difícilmente entendemos.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2021
A A A O O L I
« Abe    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Fernando
    (2021, Urtarrilak 12)
    «Eskerrik asko A Estibaus. Maribel , Iñigo Landa y Pachi Lazcano. Por por la publicación ...»
  • Milca Andrea Torres Berra
    (2021, Urtarrilak 10)
    «Hola soy originaria de Oaxaca,México ,recuerdo que mí abuelo Berra García describía que sus padres radicaron en Veracruz y la ...»
  • joan mari irigoien
    (2021, Urtarrilak 4)
    «Iñigo eta Juan Carlos: Harri zatar eta amorfoen artean, harribitxiak ere aurkitzeko gai zarete! jmi »
  • Javi Castro
    (2021, Urtarrilak 3)
    «Enhorabuena por los resultados de la investigación. »
  • Mikel
    (2020, Abenduak 13)
    «Muchas gracias por difundir la fotografía de Ricardo Martín y su procedencia de nuestro archivo fotográfico de Kutxa Fundazioa, Kutxateka. ...»

etiketak


Sarean