Egoerari aurre egiteko sare komunitario bat

2020, Maiatzak 1

p1077520

ElkarteakBAI (Asociaciones de Bidebieta, Altza e Intxaurrondo)

Ekialdeko barrutiko hainbat elkartek, nahiz eta egoera berezi honetan murgilduta egon arren, telematikoki biltzen jarraitzen dugu, eta idazki bat (honekin batera bidaltzen dizuegu) prestatu dugu, barrutiko gainerako elkarte eta kolektiboekin partekatu nahi duguna. Aldi berean, animatu zaitezte guztion artean sare komunitario sendo eta indartsu bat sortzera, bizi dugun osasun- eta ekonomia-krisi larriari aurre egiteko.

Zuen elkarteak parte hartu/lagundu nahi badu, idatzi mesedez posta helbide honetara elkarteakbai@altza.net. Eskerrik asko.

Covid19ak gure bizitzak zeharkatu ditu, bat-batean, abisurik gabe; modu azkar eta bortitzean. Egun bizi dugun krisi sanitarioak aurretiaz bizitzen ari ginen beste krisi batzuk azalerazi eta larritu ditu: prekarietatea, eskubideen urraketa, zerbitzu publikoen ahulezia… Zer esanik ez Ekialdeko Barrutia den gure ingurunean: Altza, Bidebieta eta Intxaurrondon.Konfinamenduak etxean isolatuak eduki gaitu. Baina horrek ez du esan nahi geldi egon garenik. Herriz herri, auzoz auzo ikusi dugu nola herritarren artean saretu eta elkarlagundu garen. Zaintza sareak sortu ditugu, bizilagunari galdetu diogu zer moduz dagoen eta auzokideari egin diogu erosketa. Komunitatea egin eta modu komunitarioan jardun dugu.

Deskonfinamendu fase baten atarian omen gaude. Eta datorkigunak ez du batere itxura onik. 2008. urteko krisiari beste krisi berri batek segida hartuko diola dirudi; eta konfinamenduan egon garen bitartean auzokide asko eta askoren egoera nabarmen larritu baldin bada, are okerragoa izango da datorren hilabeteetatik aurrera.

Urteak daramatzagu Ekialdean hainbat eta hainbat arlotan lanean: hirigintzan, mugikortasunean, euskararen alde, feminismotik eragiten, kulturaren arloan, guraso elkarteetan, etxegabetzeen aurka, kiroldegiaren egoera eta amiantoak eragindako kutsadura… Ekialdeko Barrutian, auzo elkarteetan, eragile eta herri mugimenduetan… Ekialdeko herritaron mesedetan jardun dugu orain arte eta hala egiten jarraitzeko asmotan gaude.

Altza, Bidebieta eta Intxaurrondoko eragile eta elkarte guztiak animatu nahi ditugu geure artean ezagutu eta sare komunitario indartsu bat sortzera. Datorren krisia ez dezagun betikook ordaindu, auzolanean eta elkartasunetik lan egin dezagun, auzotar ororen bizitza duin baten alde.

2020ko apirilan 28a.

Auzo Elkarteak: Elkartasuna, Herripe, Intxaurdi, IZBE, Oleta eta Osteguna.

Altzako Elkartasun Sarea, Altzako Historia Mintegia, Altzania, Emanhar, Colectivo de Jubiladas y Jubilados, Intxaurrondo Berri, Maizterren Sindikatua, Plazandreok eta Showtime.

p1077525

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Iraila 2020
A A A O O L I
« abu    
 123456
78910111213
14151617181920
21222324252627
282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • LUISI OLACIREGUI
    (2020, Irailak 19)
    «LUISITO, ya desde chaval tuviste un talante y simpatia excepcionales, muy marcados.Cuando necesite que me dieras una mano para cuidar ...»
  • Eneko
    (2020, Irailak 19)
    «Oso hitz politak, mila esker!! Egun tristea denontzat baina egin dezagun berak egingo lukeen zerbait: topa! Beti izango zaitugu bihotzean osaba!! Muxu potolo-potolo ...»
  • Blanqui
    (2020, Irailak 16)
    «Felicidades Madre Rosa María, eres la mejor. Para mí siempre serás Paquita. Te quiero mucho, así como a toda tu ...»
  • Josean
    (2020, Irailak 12)
    «Eskerrik asko Begoña. Izeba Pakirekin nago eta oso posik dago. Agur bero bat. »
  • Begoňa
    (2020, Irailak 11)
    «Zorionak Madre Rosa Maria, que pases un buen dia con todos lo tuyos muxu bat »

etiketak


Sarean