Altzako X. Bertso-paper Lehiaketa

2020, Maiatzak 30

izenen1

Luismari Ralla Arruti

Betidanik ezagutu ditu herriak ipuinak, atsotitzak, bertsoak e. a.

Ahozko literatura eta idatzia, berez, eta sortzetik ezberdinak dira eta ezin ditugu biak kriterio eta teknika berdinez aztertu. Ahozkoa, bat batean pentsatua, irudien mugimendu azkarra. Aldi baterako, testuinguru, giro berezi batean sortzen da. Idatzia aldiz, denboraz pentsatua, irudiak motel eta landuagoak, eta jasotzailearen aldetik irakurriz eta denboraz aztertzeko nahi adina duelarik.

Garai batean, bertso berriak kantatzeko egiten ziren eta gero aldizkaritan argitaratzea izaten zuen xederik nagusiena edo saldu egiten ziren. Non? Jendea biltzen zen tokietan, ferietan, erromeritan eta abar. Kantatze hori propaganda bat bezala zen, gehiago saltzeko.

zure-menpeGuk, Altzan, “Bertso Aroaren” egitarauaren barruan sartzen dugu, sarituak Estibaus aldizkarian argitaratuz eta urteroko bertso-bazkari ekitaldiaren barruan kantatzen ditugularik.

Aurten, 2020.ean, X. Bertso-paper Lehiaketa honetan, bertso-egile ugari izan ditugu. Hogeitabi lan aurkeztu dira guztira eta geografiaren leku askotatik, Boisetik(Ipar Amerikatik), Iparraldetik,  Nafarroatik eta Gipuzkoatik.

Lan mamitsuak eta askotan zailak erabakitzen nori eman aurreneko lekua. Aurtengoa, epai-mahaiaren iritziz bi hauek izan dira sarituak, alde batetik eta lan guztien artean, Altzatar den Aitor Odriozola Zubillaga, Pelegriñe baserriko semea, bere “Izenen garrantzia” bertso-sortarengatik, eta bestea, Joanes Illarregi, Leitzarra, bere “Zure menpe” lanarengatik.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2022
A A A O O L I
« mai    
 12345
6789101112
13141516171819
20212223242526
27282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 6)
    «Ya lo siento, parece que mi memoria flaquea: había otra hermana. Joaqui, que no vivía en Herrera »
  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 5)
    «por cierto se me había olvidado, también tenían un hermano, Ángel »
  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 5)
    «sí quisiera señalar que las hermanas Miki y Beni no eran hermanas de Basilio sino hijas, al igual que Engri ...»
  • Ainhoa
    (2022, Maiatzak 4)
    «Mila milioi esker, Esti »
  • Mariángeles Álvarez García
    (2022, Maiatzak 4)
    «“Has muerto. Y todavía te envolvías en un aire tembloroso de promesa y sonrisa. Has muerto. Y todavía tu risa era un torrente ...»

etiketak


Sarean