Aizpurutxo etxea eta “boneteak”

2021, Martxoak 29

20210207_134308San Martzial elizaren hegoaldeko atariko petrilean harri landuzko bi pieza daude, albotik igarotzean atentzioa ematen dutenak. Horien ondoan, plaka txiki batek zer diren azaltzen du: “BONETEAK. Garai bateko apaizen kapelak (Altzako apaizetxe izan zen “Aizpurutxo”tik ekarriak dira / BONETES. Antiguas gorras eclesiásticas (Donación de la casa “Aizpurutxo” de Altza, antigua residencia presbiterial)”. Hurrengo lerroetan, plakan adierazitakoa osatzen saiatuko gara, Tokiko Bilduman ditugun datu batzuekin.

20210213_132618Aizpurutxo etxea 1906an eraiki zen. Etxearen izenak berak erreferentzia zuzena egiten dio San Martzial parrokian koadjutore eta etxearen jabe izan zen Joaquin Aizpurua Casares apaizari, Zubietan (Usurbil) 1860an jaioa ama altzatarra eta aita usurbildarra, San Martzialen ezkondu ziren 1852an, eta Altzan hil zena 1928an.

Bera bezala, bere anaia Leandro (Zubieta, 1866/Atza, 1934) ere Altzan ezarri zen, herriko mediku bezala. Oso estimatua izan zen eta omenaldi herrikoi handi bat jaso zuen 1931n.

l11240

Lehen jaunartzearen argazki honetan, 1910ekoa, ezkerrean Meliton Pagola erretorea ikus daiteke eta eskuinean Joaquin Aizpurua koadjutorea, plakan aipatzen diren presbiteroen boneteak daramatzatela. [1]

Bonetea, elizgizonek erabilitako kapel bat zen, lau tontor zituena, koroa bezala, eta, bere erdian, borla bat, eta, benetan, harrizko piezen formak, nolabait, kapelarena gogorarazten du. Piezak 55 x 55 x 40 cm-koak dira, eta jatorriz etxeko lorategira sartzeko atearen ate-zangoen goialdean zeuden. 80ko hamarkadaren hasieran San Martzial plazaren ingurua berrurbanizatu zenean, espaloia handitu egin zen, itxitura-horma eta sarrera lekuz aldatuz, eta hesi eta ate berri batek ordezkatu zituen. Bi “boneteak” lorategian geratu ziren, duela urte gutxi jabeek parrokiari laga zizkioten arte.

Aizpurutxo etxeak lau etxebizitza eta lokal bat zituen. Etxebizitzetako bat apaizak betetzen zuen, eta besteak familiek. Joaquin Aizpurua hil ondoren, haren etxebizitza Jose Maria Mugika Laborda haren ordezko izan zen koadjutorearen eta haren anai-arreben etxebizitza izaten jarraitu zuen. [3]

Errepublika garaian, Aizpurutxo etxean Altzagainako EAJren Batzokia egon zen. [4] Frankismoaren Ondasunen Batzorde Inkautatzaileak 1937an abian jarri zuen ikerketan, Aizpurua anaiak, Joaquin eta Leandro, Aizpurutxoren jabe gisa agertzen ziren. [5] Dagoeneko bi anaiak hilda zeudenez, Gipuzkoako Ondasunak Inkautatzeko Batzorde Probintzialak Joaquin Aizpuruaren oinordekoetako bati, Segundo Goicoechea Elizalderi, zegokion zatian esku hartu besterik ez zuen egin. [6]

Amaitzeko, Argia aldizkariko Altzako berriemaileak, Iturrigoxok, Joaquin Aizpuruari hil zenean eskaini zizkion hitzak transkribatuko ditugu:

“Eriyotza.- Il da! Ez da besterik entzuten Altza guztiyan. Il da! Don Joakin il da!! Berrogeita bi urtian Altza’n ezagutu degu apaiz eta etzan altzatarrik Dn. Joakin ezagutu ta maite etzuanik. Asteartian eraman zan illobira bere gorputza. Egun abetan ikusi degunak, ederki agertu digu jendiak gure apaiz jator orri ziyon maitasuna. Asteazkenian izan ziran bere gogo-aldez illetak. Ara baserritar batek zer esaten zuan: Ezta egundaño orrelako illetarik izan Altza’ko erriyan. ¡¡Emengo apaiz pilla!!

Ogeita bi meza izan ziran illeta eder abetan eta inguru-erriyetatik ere jendia ugari izan zan.

Iñor, bestientzat ona, biyotz-aundiya ta maitetsua danian, besteak era berian erantzuten dakite. Orixe gertatu zayo gure Dn. Joakin on utsari. Altzatarrak badegu zeruan laguntzalle bat geyago. Otoitz bere anima-aldez.

Bere sendi ta bere artekuari samiñ-agurrik sutsuena. Goyan bego!

Il da; il zaigu gure Dn. Joakin
Apaiz jaun agurgarriya…
Ez negar egin. Zeruan an du
On-egiñaren sariya!!”

captura-de-pantalla-2021-03-25-110016

***

Erreferentziak:

[1] Argazkia: Maria Mendarte Casares

[2] Wkipedia: Bonete

[3] 1934 urteko hauteskunde errolda. Aizpurutxon bizi ziren familiak hauek ziren: Apalategi-Albizu, Zugasti-Elorza eta J. Antonia Zapirain Aranburu. Meliton Pagola erretorea “Casa Cural”, apaizetxean bizi zen, Serorategin, elizaren aurrez aurre.

[4] Argia, 1931-08-02: “Astelenian bildu giñan Aitzpurutxo’ko batzoki berriyan abertzale talde ederra. Berrogeita amarretik gora giñan, eta ori guztiyak bildu ez giñalarik…”. Ikus: AHM: Altzako euskarazko kronikak (1921-1936). Artiga Bilduma 7. Altzako Historia Mintegia (2010), (K 81) 59. or.

[5] “Informaciones solicitadas por la Comisión de Incautación de Bienes sobre personas que por su oposición al triunfo del Movimiento Nacional hubieran podido contraer responsabilidades que proecediera exigir por el procedimiento establecido en el decreto de 10 de enero del año en curso“. Donostiako Udal Artxiboa, Altzako Funtsa, 015-10

[6] “Gipuzkoako Ondasunak Konfiskatzeko Batzorde Probintziala - Altza“. Centro Documental de la Memoria Histórica, 75/00302. 1938

[7] Argia, 1928-07-22

20210203_182357

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Apirila 2021
A A A O O L I
« mar    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
2627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Ana Rodríguez
    (2021, Apirilak 13)
    «Me gustaría poder contactar con los autores de este artículo para hacerle unas preguntas sobre Josefa Tito Recalde, de cara ...»
  • sonia
    (2021, Martxoak 26)
    «Hola Mi abuela era Ana Iarza Etxenike basozabal berra el 4 apellido , se que el padre de mi ...»
  • Patricia
    (2021, Martxoak 24)
    «Soy nieta de Rogelio Arzac y Casares, vivo en Argentina, y amo al pais Vasco y recuerdo un cuadro del ...»
  • Jesús Ledo gomez
    (2021, Martxoak 19)
    «Oso ondo eta milesker denorik »
  • Iñaki Ezama
    (2021, Martxoak 19)
    «Fantástico Antxon. Ánimo eta aurrera!!! Perfecta la infografía: el plano, la foto y el documento. Lástima q se pierda el ...»

etiketak


Sarean