Historiako argitalpen berriak

2010, Otsailak 6

Iñigo Landa

Altzaren historiarekin zerikusi zuzena duten bi argitalpenen berri ematera gatoz, bat Ametzagainako Paleolitikoko aztarnategiaren gainean eta bestea Pasaiaren hastapenen inguruan.

Aranzadi Zientzia Elkarteak argitaratzen duen Munibe Antropologia-Arkeologia aldizkarian, Jesus Tapia, Alvaro Arrizabalaga, Maria Jose Iriarte eta Aitor Calvo arkeologoek “El campamento gravetiense de Ametzagaina (Donostia, País Vasco). Un avance a su estudio arqueológico” izenburuko artikulua idatzi dute. Artikulu horretan Ametzagainako aire zabaleko aztarnategian aurkitutako emaitzen aurrerapen bat eskaini digute egileek. Aztarnategi hori Larratxoko Francisco Barrio bizilagunak ustekabez aurkitu zuen 2005. urtean eta, jakina, arreta berezia sortu zuen une hartan. Aurkitutako materialak aztertu ondoren, artikuluan ondorio honetara heltzen dira, behin betikoa ez bada ere: Ametzagainakoa ez zen silex-tailer bat edo ehiza-begiratoki bat, kanpaleku bat edo batzuk baizik.

Beste aldetik, abenduan “Pasaia: hastapenak” izenburuko liburua aurkeztu zuten San Pedron. Iago Irixoa Cortés historialariak idatzia, Pasaiako Udalak argitaratzen duen eta David Zapirainek zuzentzen duen Sorginarri bildumaren bosgarren alea da. Liburuak Pasai San Pedro eta Donibaneren sorrera eta bilakaera aztertzen ditu, XIV eta XVI mende bitartean. Dokumentu ugari erabiliz, Irixoak badiako biztanleriaren ezaugarriak, jarduera ekonomikoa, eta antolaketa politikoa aztertzen ditu. Jakina denez, Altzak, nekazaritza eta abelazkuntzan oinarritutako ekonomiarekin, badiaren mendebaldeko ur bazter luzea hartzen du bere baitan eta harreman estuak izan zituen badiaren bizitzarekin eta, bereziki, itsasoari begira bizi zen San Pedroko komunitaterekin, biak, Altza eta San Pedro, Donostiako Hiriaren jurisdikzioaren barruan baitzeuden. (Liburua Internetetik jaitsi daiteke helbide honetan:  www.pasaia.net)

pasaia-hastapenak

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2021
A A A O O L I
« eka    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  

RSS

Azken iruzkinak

  • Javi Castro
    (2021, Ekainak 22)
    «Muy interesante. Buen trabajo. »
  • Javier Mendizabal Migliaccio
    (2021, Ekainak 15)
    «Zorionak, Madre Rosa María. Nací el 28 de marzo de 1.962-tengo 59 años- soy el hijo mayor de Carmen Rosa ...»
  • Iñaki Ezama
    (2021, Maiatzak 27)
    «Q majo aquél niño Antxon Alfaro q depositó un San José. La vida las vueltas q da. Fantástica investigación Antxon. ...»
  • Javi Castro
    (2021, Maiatzak 25)
    «Interesante artículo. Zorionak. »
  • Ana Rodríguez
    (2021, Apirilak 13)
    «Me gustaría poder contactar con los autores de este artículo para hacerle unas preguntas sobre Josefa Tito Recalde, de cara ...»

etiketak


Sarean