Bixenteri

2003, 1 de Diciembre

Unai Elizasu

Doinua: “Ludi bizitza abesti gozoz”

Itsasondotik gure artera
Etorri gazte xamarrik,
Bertan geratu ta bizitzeko
Ez zenun falta indarrik,
Garberan zenun zure etxea
Ez dugu ahaztu beharrik
Guretzat behintzat Garbera ez da
Denda haundi bat bakarrik.

Gure Bixente altzan barrena
Ibiliaz paseoan,
Bere makila eskuan eta
Txapela beti kolkoan,
Bizi legeak hala dio ta
Ez zaude gure ondoan,
Hala re zure bertso ta irri
Ez dira zerura joan.

Giro ederra zegon garaian
Garberara egin buelta,
Bixente hantxe bertso kantari
Txoriekin berriketa,
Joan zera baina kantuz ta bertsoz
Garbera dago beteta.
Txoriek ere zure bertsoak
Kantatzen dituzte eta.

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Diciembre 2019
L M X J V S D
« Nov    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
3031  

RSS

Últimos comentarios

  • Mertxe
    (2019, 5 de Diciembre)
    «Zorionak! Mertxe »
  • José Coello
    (2019, 28 de Noviembre)
    «Quisiera saber si vuestra familia era la propietaria de minas antracita Gaiztarro en Matarrosa ,Tierno Fabero (provincia León) Gracias »
  • Juan Luis
    (2019, 27 de Noviembre)
    «En mi opinión, haría falta un batallón de Quijotes para mover las obras de Altza. Sin embargo las del centro de ...»
  • Rosi
    (2019, 26 de Noviembre)
    «Erabat Ados nago. »
  • Xabier Sarasola
    (2019, 14 de Noviembre)
    «Buenas, Hace bastante de esta encuesta, pero estoy haciendo una investigación sobre los viveros y depósitos de Ulia para la ...»

etiquetas


En la red