“Altza’n gertatu dana…”

2010, Urriak 21

Argia, 1935-11-03 - 760. zbka.

Altza’n gertatu dana…

Banakak, baino aiek alakoak gure Euskalerrian gertatzen diranak!… Oraingoan Altza’ri etorri zaio bere txanda.

Orain dala iru urte ezkero alkarrekin omen zebiltzan Sarriegi’tar Joxe Mari, Irasuene baserrikoa ta Asteasuinzarra’tar Axun Matio Errota’ko alaba.

Azken aldi ontan Axun’ek ezetzkoa edo eman omen zion mutillari; ta mutillak etsi nai ez.

Igande eguerdian Donosti’ko San Martin plazako sarreran itzegin omen zuten azkeneko ta aidanean berrogei ta zortzi orduko epea eman zion mutillak neskari erantzuteko. Baietzkoa nai ta ezetzkoa ematen ba zion, bertan ilko zula.

Oraindik orain bere anai baten etxeko morroi zarrari tiroak tirea zan Joxe Mari ta neskak bildur aundia zun igande ezkero. Negar ere egin omen du bin baño geiagotan arrezkero.

Astelenean irten zan etxetik bera karroxarekin oi zun bezela tratauarekin kalera joateko; ta irten da bereala Joxe Mari aurkeztu zitzaion, eskopeta bizkarrean.

Erantzuna bear zula esan omen zion neskari.

Neskak oraindik etzirala emandako orduak igaro.

Baietz eta ezetz ari ondoren, bi tiro erausi zizkion mutillak neskari ta bertan zerraldo bota.

Gero, zerbait aldendu ta beste tiroa bere buruari; belarria kendu ta egin omen zizkion baño ez ondo jo.

Ordun ia ordu erdiko bidera dagon bere etxera joan, beste kartutxoa artu, zelaira joan eta beste tiroa eman zion bere buruari. Bigarrenean lortu zun nai zuna; an gelditu zan gizarajoa buru aldea dana puskatu ta il da. 23 urte zitun mutillak; 20 neskak.

Bizia kendu zion egunean aitortu ta Jaunartzekotan omen zan neska. Ala esan omen zun etxean, G.B. Bi etxetan negarra sortu dun mutil gizarajoari ere, errukituko al zitzaion Jaungoikoa ta emango al zion bere okerra ezagutzeko ardi alditxoa.

Asteartean egin ziran Altza’n Axun gajoaren anima aldez illetak. Jendetza aundia bildu zan. Mutillak gabe bearko du noski. Gizarajoa!

Etiketak: ,

3 iruzkin

  1. Zigor

    ikaragarria! baina, orduan ere gertatzen zirela gaurkoak…

  2. mariasun asteasuinzarra

    kaixo, zuen artikulua irakurri eta emozionatu egin naiz, ze azken finean Mateo errotako Axuni zor diot nire izena. Ez dakit zeintzuk zareten baina zorionak zuen lanarengatik. Mariasun

  3. altza

    Kaixo Mariasun. Elkar ikustea nahi baduzu, ostegunero arratsaldez Casares kultur etxean egoten gara. Ongi izan. Iñigo

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2026
A A A O O L I
« mai    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñigo
    (2026, Maiatzak 26)
    «De tiempos actuales no tenemos ninguna información. Históricamente, el convento de San Bartolomé solo fue propietario del molino de Molinao, ...»
  • Marisa Amestoy
    (2026, Maiatzak 26)
    «Me gustaría saber que caserio perteneció a San Bartolomé, intuyo que igual es el Arrieta en Lau atzera, yo tenía ...»
  • Luma
    (2026, Maiatzak 26)
    «Oso interesgarria. Eskerrik asko. »
  • Mikel
    (2026, Maiatzak 19)
    «Lan bikaina ari zarete egiten, eta besteentzat bbideak zabaltzen. Enekoren lana begira egon naiz: baserriak eta etxea k. Pasaian jaio ...»
  • Felix urkizu
    (2026, Maiatzak 7)
    «Esta claro que la anexion parece mas una estratagema para la futura llegada de una inmigracion masiva y la construccion ...»

etiketak


Sarean