“Bazarre y aiuntamiento” (urtebetetze baten kariaz)

2010, 6 de Noviembre

Iñigo Landa

1939ko azaroaren 15ean, “Año de la Victoria”, gobernadoreak ezarritako udal batzak Altza Donostiaren eskuetan jarri zuen. Geroztik, udalik gabeko herria izan da Altza. Azaroan, beraz, altzatarrek badugu ospakizunik merezi ez duen urtebetetze bat; gogoratzea, ordea, bai.

Une honetan udalerria bai edo ez aukera egiterik ez dago, baina aldekoa izanik ere oso gustuko ditut udalerririk gabeko garaietan altzatarrek zerbaiten alde erakutsitako bat egiteko gaitasuna, batzarra eta aiuntamentuetan, ohitura zutenez. Gogoratzen dugun aurrena 1390 urte hartan izan zen, Estibaus zelaian San Martzial eliza sortzeko bildu zirenekoa.

Oso polita da beste hau ere, absolutismo garaikoa, 1620 urtekoa (behean irakurri). Dokumentuan Altza ez dator mugarri batzuez definiturik, pertsona-izen sorta luze batez baizik. Hortxe daude, adibidez, Sarruetako Zapiain etxeko Sebastian de Zapiain, Uliako Gurutzeaga etxeko Adrian de Arizabalo, Intxaurrondoko Lizardi etxeko Domingo Etxeberria, Molinaoko Sasoategi etxeko Sebastian Larratxao, eta beste asko.

Gaur egun ere, herria udalerria berriro bihurtzeko bidean, hortxe dugu erronka, alegia, auzokideak, hangoak eta hemengoak, batekoak zein bestekoak, batzarrean biltzeko gai izatea. Batzarrez batzar, helduko da altzatarrek San Martzial plazan “Kontzejuaren plaza” plaka berriro eskegitzeko unea.

Altzako San Martzial elizaren maiordomo eta eliztarren ahalorde gutuna, 1620 urtekoa

Sepan los que esta bieren la presente Carta de poder como nos el maiordomo e parrochianos de la Iglesia Parrochial de San Marcial de la tierra de Alza juridizion dela noble y leal villa de San Sevastian estando juntos y congregados en nuestro bazarre y aiuntamiento segun que lo tenemos de uso y costumbre en el ciminterio de la dicha iglesia lugar acostumbrado de nuestros aiuntamientos especial y nombradamente Juanes de Berra dueño de la casa de Berra e maiordomo de la dicha Iglesia parrochial y Martin de Aroztegui regidor de este presente año en la dicha villa de San Sevastian dueño dela casa de Casanueba e Sevastian de Zapiain dueño de la casa de Zapiain e Juan Martinez de Arriaga dueño de la casa de Arriaga e Antonio de Aduriz dueño de la casa de Aduriz e Martin de Alcurrechea que pretende ser dueño de la casa de Chipres e Domingo de Arzac dueño de la casa de Larrerdi e Juanes de Arzac dueño de la casa de Arzac  e Francisco de Echeverria dueño de la casa de Garbuera de iuso e Juan Perez de Arzac dueño de las casas de Eguzkiza e Tomasena e Juanes de Casares dueño de la casa de Casares e Martin de Illarradi dueño de la casa de Illaradi e Christobal de Echeverria dueño de la casa de Amoreder e Domingo de Sius dueño de la casa de Sius el maior e Martin de Ernaovidao dueño de la casa de Castillun e Santiago de Ardave dueño de la casa de Portua e Juanes de Garro dueño de la casa de Garro e Juan Martinez de Echeverria dueño de la casa de Echeverria e Juanes de Ernaovidao dueño de la casa de Lanberro e Sevastian de Larrachao dueño de la casa de Sasoategui e Miguel de Casares dueño de la casa de Algarbe e Juanes de Lope el menor en nombre de su padre Juanes de Lope dueño de la casa de Aiete e Juanes de Bonazategui dueño de la casa de Bonazategui e Domingo de Echeverria dueño de la casa de Lizardi e Antonio de Aduriz (…)nun de la casa de Martinun e Domingo de Aduriz dueño de la casa de Iparraguirre e Juanes de Gaviria dueño de la casa de Chapinena e Adrian de Arizavalo dueño de la casa de Guruceaga e Laurenz de Casares dueño que pretende ser de la dicha casa de Portua por los derechos que dijo tenia a ella e Maria Lopez de Guruceaga viuda dueña de la casa de Mirasun e Marigomez de Pollon doncella en cavello dueña de la casa de Larrachao e Catalina de Echeverria viuda dueña de la casa de Estibaos e Domienza de Garbuera viuda dueña de la casa de Arriagachipi. Que somos la maior y mas sana parte de los vezinos de la dicha tierra e Parrochianos de la dicha su Iglesia por nos y en nombre de todos los vezinos y Parrochianos ausentes.

Etiquetas: , ,

4 comentarios

  1. Iñigo Landa

    Altzanet posta zerrendaren bitartez “Somos Altza - Altza gara” ekimenaren berri jaso dut. Blog bat sortu dute, somosaltzagara.wordpress.com, manifestu bat aldarrikatu eta datorren azaroaren 21-ean biltzeko deia egin dute.

  2. Alberto

    Guztiz bat nator esandakoarekin. Ea atzera begiratze horrek laguntzen digun bide “berria” egiten. Eskertzekoa da egiten ari zareten lana eta azaltzen duzuen kemena! Eutsi horri!

  3. Koldo Queralt

    Dokumentua irakurrita ikus daiteke ia 400 urte pasatu direla, errez esaten da eta hainbat etxek oraindik zutik irauten du. Besteak beste Aduriz, Iparragirre, Sasoategi, Martillun, Sius, Txipres, Zapiain, Arzak, Garbera, Amueder, Castillun, Mirasun…
    Gezurra dirudi baina historia berrian, hau da diktadura pasata edo beste modutan esanda demokrazian, Altzako etxe asko ehundaka urte zutik egon eta gero desagertzen joan dira eta jarraitzen dute desagertzen bapatean mundua edo gutxienez Altzako mundua erotu bailitzan.
    Akaso zer edo zer egin liteke odol jario hau eten ahal izateko?

  4. Pello Ezkerra

    Ez nituen ezagutzen izen guzti horiek. Interesgarritzat jotzen dut hor esandakoa. Agian, ALTZAk bere “aiuntamentua” izango balu ez zen emaan den sarraskia suertatuko.
    Hortik proposatzen bada ekintzaren bat, nik jarraituko nizueke lan horretan.

    Hortik aparte, Altzako historiaren zerrikusia duelakoan nago, badut nik historia txiki bat KASARES baserria, hor zegoen eliza eta nola bideratu zen San Pablo parrokiaren elizari buruz da. Ez dakin hitz egin beharko nukeen. Egia da, Antxon Alfaro ezagutzen dudala, beraz, berarekin hitz egingo dut.
    Agur

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Julio 2019
L M X J V S D
« Jun    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

RSS

Últimos comentarios

  • Mari Jose
    (2019, 26 de Junio)
    «Me gustaría saber si está prevista alguna reunión que trate el tema de Marrutxipi-Loiola y el túnel de Polloe. Quiero compartir ...»
  • Pedro ibarbia
    (2019, 26 de Junio)
    «Hola josu, estoy interesado en recuperar la documentación de mi Aitona. »
  • Estibaus » Udaberrian egindako jardueren irudiak
    (2019, 20 de Junio)
    «[...] 6rako antolatutako Altzan barrena Gerra Zibilaren garaian ibilbideak (argazkiak)  hirurogei lagunen interesa erakarri zuen eta, ondorioz, maiatzaren 11n [...] »
  • Estibaus » Altzako herriko etxea eguneratu
    (2019, 28 de Mayo)
    «[...] garaian, Altzako alde zaharraren babesa eskatu genuen, altzatarren ondare kultural eta historiko gisa. Alferrikakoa izan zen, baina eskaerari eusten ...»
  • joan mari irigoien
    (2019, 13 de Mayo)
    «Ongi, Justo: eutsi goiari! jmi »

etiquetas


En la red