+55 Altzatik abiatutako ibilbideak

2011, Maiatzak 19

Ángel Calvo

20110505-museo-de-san-telmo-55-altzatik-abiatuta-ibilbideak-002

+55 ALTZATIK ABIATUTAKO IBILBIDEAK izen berriarekin heldu diogu Casares Kultur Etxeak eta Altzako Historia Mintegiak elkarrekin antolatutako 2011. urteko txango egitarauari.

Denboraldi honetan museoak, erakusketak, ibilbide etnobotaniko bat eta sei txango prestatu ditugu, Altzan eta inguruetan aldaketa handiak ezagutzen ari diren lekuetara gerturatzeko asmoz.

Ibilbideak errazak dira, bi ordu pasatxoko iraupenekin, eta bidean hainbat arloei erreparatuko diegu: arkitektura, erlijioa, paisaia, natura, aldaketak…

Aurtengo egitaraua honako hau da:

Apirilak 14: BIZARAINGO MARIA MAGDALENA (ERRENTERIA)
Ibilbide bat Bizaraingo ermiten historian zehar (San Marko mendia)
13:30ean: Garberako geltokia

Maiatzak 5: SAN TELMO MUSEOA
Donostiako museo eraberrituaren bisita.
Larratxoko geltokia (Autobusa 13); 9:15ean, Zuloaga plazan 10:00etan.

Maiatzak 19: AMETZAGAINAKO PARKEA. “ETNOBOTANIKA DONOSTIAN”
Parkearen bisita landareak eta haien erabilpen tradizionala identifikatuz. Aranzadi Elkarteko DANIEL PEREZen eskutik.
10:30ean: Garberako geltokia

8:45ean: Herrerako geltokia (Donostia-Irun autobusa)9:45ean: OIASSO Museoa
Ekainak 23: “OROIMENAREN LORATEGIA” (LOIOLA AUZOA)
Altzatik Loiolara joan eta etorri oinez, inguruaren aldaketan aztertuz.
10:30ean: Garberako geltokia

Ekainak 9: OIASSO MUSEOA (IRUN)
Erromatar museoaren eta Ama Xantalen ermitaren bisita gidatua.

Uztailak 7: ALTZAKO BASERRIAK, Altzagaina ingurukoak
10:30ean: Garberako geltokia

Irailak 22: GANBARAren erakusketa
“Jatorri industriala eta etxeko erabilpena” duten objektuen erakusketa, AHMk antolatuta.
10:30etan: LARRATXOKO KULTUR ETXEAN, Larratxo pasealekua 55

Urriak 13: Ibilaldia ULIA eta INTXAURRONDO zehar
Bertako baserri zaharrak ezagutzeko ibilaldia.
10:30ean: Mariaren Bihotza (Sagues)

Urriak 27: MARTUTENEKO baserri altzatarrak
Ibilaldi bat auzo honen goialdeko eta Urumearen ondoko inguruetan zehar.
10:30ean: Garberako geltokia

Etiketak: ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2019
A A A O O L I
« mai    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930

RSS

Azken iruzkinak

etiketak


Sarean