Roman Irigoien goal-keeper gaztea

2011, 3 de Octubre

El oiartzuarra Román Irigoien fue médico de Altza desde los años de la República hasta su jubilación y en Altza creó su familia. Una plaza junto al paseo de Lau Haizeta recuerda su nombre y el trabajo que realizó. Pero antes de ejercer la medicina se dedicó a la práctica del fútbol compitiendo con los mejores de su tiempo. Imanol Irigoyen ha publicado recientemente en el anuario Oiartzun un artículo sobre esta faceta desconocida de su padre, y nos ha parecido interesante reproducirlo también aquí.

Oiartzuar bat atezain Valladolideko futbol taldean 20ko hamarraldian (1924-1926)

Imanol Irigoien Aranberri (2010-III-12a)

Delibesen aipamena

Baten bat harritu liteke, oiartzuar bati -gure aita zenari- eskaintzen diodan artikulu honetan, idazle kanpotar baten aipamena egiteagatik, eta ez edonorena: Miguel Delibes (Valladolid, 1920 - 2010) hil berria (*) den gaztelar ospetsuarena. “Hil berria” esan dut, eta hala da… lerro hauek amaitu ditudan egun berean, 2010eko martxoaren 12an, hil baitzaigu idazle handia, 89 urte zituela. Goian bego.

Zer ikustekorik ote zeukan, ordea, gure aitarekin Delibes idazleak?

Valladolideko idazlearen liburu baten aipua dakart zerikusi hori argitzera. Honelaxe azaltzen digu idazleak bere futbol zaletasuna “Mi vida al aire libre - Memorias deportivas de un hombre sedentario” liburuaren (Ediciones Destino, Barcelona; Colección Áncora y Delfín, volumen 638; 6ª edición: abril 1990) II. kapituluko (”II. Una larga carrera de futbolista”) 40- 41. orrialdeetan: «…A mi lo que me exaltaba era el fútbol… (…) El fútbol era una cosa muy seria… (…) Ya indiqué más arriba que estas cosas aprendidas por gusto se pegan más a la memoria que las aprendidas por obligación. Así, hoy no sabría citar un solo párrafo de las disciplinas que estudiaba entonces, y, en cambio, todavía puedo repetir de carrerilla no ya el equipo del Real Madrid de los Regueiro y Zamora, ni el del Valladolid -que era el mío- de Irigoyen, Ochandiano y Luisón, que eso era fácil, sino el del Athlétic de Bilbao (…) o el Valencia F.C. (…) o la delantera del Real Oviedo de entonces…».

Atezain Valladoliden

Bada, hogeietako garaiko Irigoyen hura, Valladolideko atezaina (’goal-keeper‘, deitzen zitzaien orduan atezainei, futbolaren sortzaileen mintzairan), oiartzuarra zen: Exkerrenean jaio eta bizi izan zen Roman Irigoien Mitxelena (Oiartzun, 1904 - Altza, 1978), gure aita. Guztiaz ere, ez zuen futbol karrera luzea egin, Delibes mutikoa Valladolideko kale-karriketan baloiari xut eginez zebilenean (1926an, zehatz-mehatz) utzi baitzion Irigoyen hark (Miguel ttikiak buruz zekien hiriburuko futbol taldearen zerrendari hasiera ematen zionak) futbolean jokatzeari: 22 urte baino ez zituenean, bestela esanda. “Zergatik utzi zion Gaztela hiriburuko taldean (la Real Unión Deportiva de Valladolid) jokatzeari, hain gazterik?”, galde lezake norbaitek. Bada, futboletik bizitzea ia ezinezkoa izateaz gain (har dezagun kontuan gaur egungo futbol liga txapelketa bera ere oraindik ezarri gabea zegoela orduan; geroxeago jokatu zen lehen aldiz: 1929an), medikuntza ikasketei betean ekin behar izan zielako… horretarako joan zen-eta!

Beraz, medikuntza ikasketak egitera Valladolidera joan eta, bertan sortu berria zen taldean (1924an) fitxatu ondoren, bi urte egin zituen Real Unión Deportiva-ko jokalari bezala Roman Irigoien gazteak. Gure aita zena ote da, hortaz, Oiartzunek arauzko futbol lehiaketa ofizialetan eman duen lehenengo futbolaria, atzetik etorri diren beste guztien aitzindari? Ez ginateke gehiegi harrituko, egia esan: Xabier Leibar doktore aditu bezain prestuak argitu diezaguke zalantza hori noizbait, agian…

23 urte baino ez zituen medikuntza-ikasle oiartzuarrak, ondorioz, Valladolideko Unibertsitatea utzi zuenean. Gero, ikasketak amaitzeko Madrileko Unibertsitatean matrikulatu, eta han ere futbolean jokatzen segitzeko aukera izan zuen, Atlético de Aviación taldean: gaur egungo Atlético de Madrid (gure eskuetan dugu oraindik, berak izenpetu gabe, talde honek eskura emandako agiri-fitxa, zuriz sinatuta), baina gure aitak ezetz.

Bide hartan barrena, “Valladolideko Selekziokoa” ez ezik, “Gaztela Zaharra eta Leongo” Selekzioko atezain titularra izatera ere iritsi zen.

Bitxikeria bat: esan dugu Roman Irigoienek 1926an utzi ziola Valladolideko Real Unión Deportiva taldean jokatzeari. Bada, taldeari agur esan zion egunean, zilarrezko zigarreta kutxatila (pitillera) oparitu zioten esker onez, non, taldearen intsigniarekin batera, honako eskaintza hau agertzen den grabaturik: «La R. U. D. [Real Unión Deportiva] a su distinguido goal-keeper Irigoyen en la fecha de su despedida. Valladolid 23-5-926.»

irigoien12

R. U. D.ren intsignia

Taldearen historia laburra

Mutikoak ginenean, zenbat aldiz ez ote genituen geure eskuetan eduki aitak bere futbol taldeari buruz gordetako hainbat egunkari-zati zein argazki eta bestelako gauzakiak, bere futbol taldeari buruzkoak: eskularruak, botak, belaunetakoak, bazkide txartela…! Gaur egun, tamalez, galduak ditugu haietako asko. Geure esku geratzen dira, hala ere, argazki multzo bat (hamabost bat edo), lau karikatura, baita objektu bat edo beste ere. Galera horrek behartu nau internetera jotzera taldeari buruzko argibide bila: han lortutako informazioa laburbilduko dut hurrengo lerroetan.

Hauek sarean aurkitutako datu batzuk, euskarara itzuliak:

  • Real Unión Deportiva taldea (R. U. D.) Valladoliden sortu zen, 1924ko ekainaren 16an.
  • R. U. D. hiriko talderik garrantzizkoena izan zen XX. mendeko lehen hamarkadetan, eta bere aurkaririk handiena Club Deportivo Español izenekoa zen.
  • R. U. D. 1928an desagertu zen (Liga ezarri baino urte bat lehenago, beraz), eta aipatu berri dugun bertako lehiakidearekin -Club Deportivo Español taldearekin- bat eginik, “Real Valladolid Club de Fútbol” taldea sortu zen. [R. Irigoienek jokatzen zuen taldea (R. U. D.), beraz, gaur egungo Valladolideko taldearen aitzindari izan zen.]
  • Ez zuen inoiz jokatu Ligako lehiaketetan, ordurako desagertuta baitzegoen taldea. Kopako txapelketetan bai.
  • 1927an lortu zuen bere kopa bakarra, “Copa de Castilla y León de fútbol” lehiaketan, eta txapelketako bigarren izan zen bi urteetan: 1926an eta 1928an.
  • Estadioa: Sociedad Taurina (Valladolid), Valladolideko Zezen Plazari erantsia zegoena. [Eskura ditugun zenbait argazkitan futbol zelaiaren atzean ikus daiteke hiriko zezen plaza.]
  • Edukiera: 1000 ikusle.
  • Uniformea: elastiko zuri-gorria, galtza beltza, galtzerdi gorriak.
  • Klubaren parte hartzeak eta lorturiko sariak:
  • Copa del Rey de Fútbol“-ean parte hartzeak: 3 (1926, 1927 eta 1928an). Hiru urteetan liga txikiko (liguilla) final-zortzirenetara iritsi zen:
  • 1926an, Deportivo Coruña eta Real Club Fortuna de Vigo-ren aurka aritu ondoren (azken talde hau gaur egungo Real Club Celta-ren aitzindari);
  • 1927koan, honako aurkari hauek izan zituen: Racing de Santander, Deportivo Coruña eta Sporting Gijón;
  • eta 1928an, ondorengo taldeekin lehiatu zen R. U. D.: Langreo-ko Racing de Sama-rekin, Deportivo Coruña-rekin, Cultural Leonesa-rekin, Celta de Vigo-rekin eta Real Oviedo-rekin;
  • Copa de Castilla y León de Fútbol“:
  • Txapeldun 1927an, eta txapelketako bigarren 1926 eta 1928an.
  • Partida internazionalak:
  • Real Unión - Colo-Colo (Santiago de Txilekoa). Colo-Colo-k irabazi izuen.
  • Real Unión - Colo-Colo. Berdindu egin zuten.
  • Jokalari ohiak:
  • Aitarekin batera aritu ziren zazpi taldekide hauen izenak aipatzen dira sarean, berea barne: Evaristo eta Perico San Miguel, Salvadores, Irigoyen, Pombo, Barbáchano eta Foyaca [gordeta dugu posta txartel bat -"post card"-, "Luis Navarro - Valladolid" izenekin zigilatuta agertzen dena, non, gainaldean, jokalari honen argazkia agertzen den eta, atzealdean, gure aitari eskainitako testua: «Con todo mi aprecio dedico esta foto a mi coequipier é inseparable Román Irigoyen. Agustín Foyaca», izenpetu eta zigilatua].

Argazkiak

Lehenik, testu honi erantsita doazen bost argazkien (Foto Navarro) aipamena (Oharra: lehenengo lau argazkiak aurrerago jarriko ditugu Estibausen):
  • lehenengoa, taldeari dagokiona; hauxe atzealdean idatzitakoa (data, taldea eta jokalariak): «24-4-23. “Seleccción de Valladolid”: [ondoren jokalariak, ezkerretik eskuinera eta goitik behera] Bañares, Vidre (kaleko jantzian), San Miguel (ez dakigu bi anaietatik nor), Irigoyen, Martín, Salvadores, Zubimendi, Pombo, San Cristóbal, Moreno, Aguirre y Elicechea»;

irigoien7

“Selección de Valladolid” taldea (1924-04-23)

  • hurrengo hirurak, jokaldiei dagozkienak: batean, Irigoien boteka datorren baloia gelditzen agertzen da, eta hauxe atzealdean idatzitakoa: «Real Unión - Español [Valladolidekoa]; 1-XI-25. Empate a 1 goal, 1er. Tiempo»;

irigoien8Irigoien baloia gelditzen (R. U. D. - Español; 1925-11-01)

  • bestean, Irigoien baloiaren bila irteten, eta atzealdean: «24-4-23; “Arenas” - “Valladolid” (selección)» [argazki honi lotuta, badugu egun bereko beste argazki bat ere, Arenas (Getxokoa) talde aurkariari dagokiona, eta atzealdean diona: «24-4-23; El "Arenas": Jauregui, Careaga, Areta, Pagaza, Arruza, X (kaleko jantzian), Sesúmaga, Vallana, Ibaibarriaga, Peña, Lazurtegui, Arruza y Yermo»];

irigoien5

Irigoien baloiaren bila (Arenas - “Valladolid”, selección; 1923-04-24)

eta azkenean, Irigoien baloia urruntzen: «18-I-25; Español [Valladolidekoa] 1 - R. Unión 0. Despejando un corner».

irigoien6

Irigoien baloia urruntzen (Español - R. U. D.; 1925-01-18)

  • eta bosgarren argazkian, Irigoien, ezagutzen ez dugun beste taldekide batekin azaltzen da.

5. argazkia

irigoien1

Irigoien taldekide batekin

  • Eta ondoren, argitaratu ez diren beste argazkien sailkapena:
  • bost dira taldearenak [horietako batean, atzealdean, hauxe irakur dezakegu: «1-II-25; U. D. Española (Salamanca) - 1; R. U. Deportiva - 5. De izquierda a derecha: Pombo, Barbáchano, Belín, Pascual, Guezuraga, Irigoyen, Ormaechea, Salvadores, Bañares, Morales y Foyaca»];
  • beste bat, jokoari dagokiona: Irigoieni penaltya jaurtitzen, eta atzealdean: «9-XI-24; Español (Valladolidekoa) - 2; R. Unión -1. “Penalty” lanzado por Calvo en el primer tiempo»;
  • eta azken bi argazkietan, lau zale edo lagunekin jarrita agertzen da gure aita: bakarrik, batean, eta beste taldekide batekin, bestean.

Eta argazkirik ez badugu ere, ezin aipatu gabe utzi Atotxan ere partida bat jokatu zuela Irigoienek, Errealaren aurka.

Karikaturak

Lau ditugu guztira, zein baino zein bikainagoak, baina ez dakizkigu ez datak (batean izan ezik: 1925. urtea irakur daiteke), ez egileen izenak (irakurtezinak dira sinadurak), ezta inon argitaratuak izan ziren ere. (Horietako hiru erantsita doaz testu honi.)

irigoien2irigoien3irigoien4

Roman Irigoienen hiru karikatura (1924 - 1926)

(*) Idazki hau duela urtebete burutua izan zen, eta orain, urtebete beranduago, argitaratzen dugu OIARTZUN urtekari honetan.

Etiquetas:

2 comentarios

  1. Bernardo Arzadun Bilbao

    Yo conocí cuando era niño y asistia a su consulta medica antes de los años 60
    Buena persona culta y trabajadora

  2. Bernardo Arzadun Bilbao

    La familia Irigoyen en sus tiempos ubicada en Altza, buena familia, unida, respetuosa, educada y estudiosa, así salieron los descendientes, todos con alto grado de estudios al cual mejor
    Zorionak

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Octubre 2018
L M X J V S D
« Sep    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
293031  

RSS

Últimos comentarios

  • aaa
    (2018, 16 de Octubre)
    «Ondo egongo litzateke harria parkearen inguruan bihurgune hori egite. »
  • Bego
    (2018, 16 de Octubre)
    «“Tierras de la luna”; amianto en el corazón de Altza – Donostia http://www.rebelion.org/docs/242319.pdf »
  • Miguel Angel Etxetxikia
    (2018, 16 de Octubre)
    «Eskalantegi baserrian jaio zen, horregatik, bere istoriaria ezagutu nahi dut, nor bizi zen lehen eta abar »
  • Bego
    (2018, 16 de Octubre)
    «Oso onak bi artikuluak, hau zein Maria Luisa Sarriegi aipatzen duena. Benetan sinistezina "sorpresa"-rena. Batez ere, zuk aipatutako guztiari gehitzen ...»
  • Antonio del Coto Errasti
    (2018, 15 de Octubre)
    «Hola Isidro!!! SÍ si si Soy yo. Un día escribí al entrañable peluquero de mi niñez, le visité, hablamos, estaba ...»

etiquetas


En la red