“Zubieta, mila urteko herria” liburu berria

2000, Apirilak 16

Hiru urte pasa dira Zubietak bere Herri Batzarra eta alkatea aukeratzeko ahalmena eskuratu zuela (ikus Estibaus 4. zenbakia). Usurbil eta Donostiari loturik segitzen badu ere, Zubietako Herri Batzarrak poliki poliki bere bidea irekitzen joan da eta baita emaitzak eskaintzen ere. Kultur arloan orain aurkeztuko dugun hau da nabarmenetarikoa: Joxe Ramon Zubimendik idatzitako “Zubieta, mila urteko herria” liburua. Liburu hau Zubietako entziklopedia txikitzat har genezake, bere baitan lurra, historia, argazkiak eta hamaika kontu baititu hizpide. Liburua mardula da. Zubimendik bilketa lan itzela egin du eta liburuaren bostehun orrialde luze horiek ez dira nahikoak izan, egileak berak adieraztera eman duen bezala, Zubietari buruz biltzea lortu duen guztia azaltzeko eta norbaitek lan honi segida emango dion itxaropenarekin eman behar izan du liburua argitara. Aurkezpenean adierazten den bezala, idazleak herriarentzat idatzi du liburua “tesi doktoraletako hizkera eta estiloa baino maiteago baitut herriaren euskara eta estiloa”. Poliki eta puskaka irakurtzeko liburua dugu hau, noizean behin kontsultatzeko, beti zerbait berri erakutsiko diguna. Gure liburutegian behintzat dagoeneko bere lekua hartua dauka.

3 iruzkin

  1. Ainhoa

    Aupa!

    Zubietari buruzko informazioa behar dut proiektu batetarako eta liburu hau non aurki nezakeen jakin nahiko nuke, baita Estibaus 4.zenbakia ere.

    Eskerrik asko!

  2. altza

    Kaixo Ainhoa,
    liburua Tomasene liburutegian badago, baita Donostiako beste lau liburutegietan (Nagusia, Amara, Aiete, Gros).
    Estibaus buletinaren 4. zenbakia Interneten aurki dezakezu Pdf formatuan helbide honetatik: https://www.altza.net/index.php?option=com_phocadownload&view=category&id=1%3Aestibaus&lang=eu.
    Hala ere, Estibausen paperezko eduki guztiak blog honetara ekarri genituen.

  3. Ainhoa

    Eskerrik asko! ;)

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean