Plazido Muxika eta Altza

2006, 21 de Junio

Joan den apirilean Plazido Muxika (1906-1982) jaio zenetik ehungarren urteurrena ospatu zen. Diccionario castellano-vasco hiztegi ospetsuagatik eta beste lan askorengatik gogoratua, ospakizunak batez ere Urnietan eta Lasarte-Orian egin ziren. Alabaina, Altzan ere bera gogoan hartzeko motiboak baditugu.

Orian jaio zen, «legez Urnietarra eta elizaz Lasartearra», eta hamar urte zituela familia Altzara etorri zen bizitzera, Txurdin etxera, hain zuzen ere. Txurdin Lau Haizetarako bide ondoan zegoen, gaur egungo autopistaren gaineko zubian bertan.

Altzan, ordea, ez zen denbora luzean bizi, hamahiru urterekin Andoaingo seminariora bidali baitzuten. Bost anai-arreba ziren (beste bi hil egin ziren jaioberritan), hiru mutil aurretik, Antonio, Joxe eta Balentin, eta neska-mutil bikiak, Engrazia eta Plazido. Engrazia moja egin zen eta bere anaiak, Manuela Arregi, Maria Casares eta Dolores Casaresekin ezkondu ziren. Eta horrela, ia ehun urteetan zehar muxikatarrak erabat errotu dira Herreran, Altzan.

Plazidori, jesuiten diziplinapean, etxetik urrun bizitzea egokitu zitzaion; hala ere, bere hasierako lanak sinatzerakoan gogoan izan zuen Altzako etxea eta Txurdin izengoitiz sinatu zituen zenbait aldizkaritan idatzitako artikuluak.

Euskal Prentsaren Lanak web orrian kontsulta eginez, Txurdin ezizenez 18 dokumentu azaldu zaizkigu, bat izan ezik, Argian argitaratua (1928-V-20), gainontzeko guztiak Donostiako El Día egunkarian idatziak (1935-I/III). Argiako artikulua Oñan (Burgos) Filosofia ikasketak amaitzen ari zela idatzitakoa da, eta Gumilla Aba jesulagunaren artikulu baten itzulpena da. Izenburua ” Pillota-jokua antziñako Amerikatarren artian” da eta, ituxra denez, ordurako Amerika bazeukan gogoan, bere bizitzan garrantzi berezia izango duen esperientzia. El Dia egunkarirako idatzitako artikuluak, ordea, Ameriketatik bueltan idatzi zituen, Teologia ikasketak (1932-36) Belgika eta Holandan egiten ari zela, hiru hilabeteko tarte batean.

Lan handia eginez, Muxikak merezitako ospea irabazi du gure artean, batez ere hasieran aipatu dugun hiztegiari esker. Hiztegi potolo hori ez baita soilik apaingarria izan, ez horixe. Haren orrialdetara jo behar izan dugu behin eta berriro hitz egokienaren bila ibili garenean, beste ezer gutxi ez zegoen garaietan.

Hori guztiagatik, Altzan ere Plazido Muxikak gure omenaldia merezi du, honako hau bezain txikia bada ere.

Informazio iturriak:

— Jose A. Mujika Casares:
www1.euskadi.net/euskara_sustapena/bidegileak/indice_e.asp

www.erabili.com/zer_berri/muinetik/1146565922

— Armiarma: www.hemeroketa.com

— Auñamendi entziklopedia:
www.euskomedia.org/euskomedia/SAunamendi

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Agosto 2020
L M X J V S D
« Jul    
 12
3456789
10111213141516
17181920212223
24252627282930
31  

RSS

Últimos comentarios

  • Estibaus » Tren bat Intxaurrondo zeharkatuz, 1915 aldera
    (2020, 3 de Agosto)
    «[...] Mons likore fabrika ikusten da, eta eskuinaldean, landetxe dotoreen artean, Algarbe baserria. Polenteninoseko kondearen beste argazkiak bezala, hau ere ...»
  • Estibaus » Tren bat Intxaurrondo zeharkatuz, 1915 aldera
    (2020, 2 de Agosto)
    «[...] erakusten digu, Irunerako norabidean. Trenaren bidearekiko paralelo, tranbiarena dago. Ezkerrean, Mons likore fabrika ikusten da, eta eskuinaldean, landetxe dotoreen ...»
  • José Luis
    (2020, 30 de Junio)
    «Estupenda presentación del libro Altza durante la guerra civil española. Ahora a leer el libro. Enhorabuena !!! Gracias. »
  • Zapi
    (2020, 23 de Junio)
    «Auzi honekin falta den bakarra (eta garrantzitsuena) altzatarron iritzia da, ez Donostiak ez Pasaiak errespetatzen duena... Badira 80 urte Franco ...»
  • Estibaus » Pasaiarekiko muga gatazkari amaiera
    (2020, 22 de Junio)
    «[...] joko zuela ohartaraziz. Orduan, hemen, Estibausen, erabaki hori salatu egin genuen (”Mugekin bueltaka, manipulazioaren eta inposaketaren bidean“). Sei urte ...»

etiquetas


En la red