San Markos mendiaren izen zaharrak

1996, 18 de Abril

Iñigo Landa

Agiri zaharrenetan San Markos mendia ez da izen honekin agertzen, San Markos —edo San Marko, euskaldun zaharrek ahozkatzen duten bezala— izen berriena baita, XVIII. mendetik hona erabiltzen dena.

Gailurra izendatzeko ezagutzen dugun izenik zaharrena Biçarain da, hain zuzen ere, 1425. urteko mugaketa batean izen honekin azaltzen baita. Biçarain izenaren garaikideak eta honen inguruak izendatzeko beste leku-izen hauek ditugu: Galçaur, Txoritokieta mendia izendatzeko; Yerdo eta Yerdogaynna, Txoritokieta eta San Markos artean dagoen muinoa eta pasabidea; Arvelun, gaur egungo Arribeltza izeneko mugarria eta txokoa. Izen hauek, esan bezala, XV. mendean dokumentatuak daude eta garai hartako agirietan oso erabiliak.

Beranduago, 1541. urtean Santa Magdalenaren omenez eta Juan de Yerobi Errenteriako erretoreak bultzaturik baseliza bat eraiki zenean, beste izen bat nagusitu zen San Markos mendia izendatzeko, alegia, Santa Maria Magdalena de la Sierra edo Sierra de la Magdalena. Bigarren izen hau ez zen San Markos izendatzeko bakarrik erabili, baizik eta inguruko mendi multzoa izendatzeko.

Hamaika urte beranduago, eta aurrekoaren ondoan, beste baseliza txikiago bat eraiki zuten San Jeronimoren omenez, baseliza hauen zentzu eremutarra areagotuz. Hala ere, bi saindu hauk ez ziren gurtzea merezi zuten saindu bakarrak izan. San Anton, ganaduaren babeslea, debozio handiko saindua izan zen ere eta, denborarekin, beste batzu ere bere lekua irabazi zuten, hala nola, San Klemente —Magdalenari garai batez lekua kendua ziona— eta San Markos, azkenean mendiaren izenaz jabetuko zena.

San Markosen nagusitasun hau ez da batere harritzekoa, oso ospetsuak baitziren mendi honetan urtero ospatzen ziren letaniak eta soroen bedeinkapenak. Giroa berebizikoa behar zuen izan, elizkizunak ezezik bestelakoak ere egiten omen ziren eta, honen ondorioz, eliz-agintariek honelako erromeriak mugatzen ahalegindu ziren. Izan ere, prozesio hauetan parte hartzen zutenek eramaten zituzten ogitartekoen oroigarria ditugu sanmarko opillak.

Mendi honen gailurrean sortutako erlijioune hau, erregearen aginduz, 1770. urtean desagertu zen eta bere osagaiak barreiatu egin ziren. Magdalenaren irudia Errenteriako parrokiara eraman zuten bitartean, San Jeronimo Txipres baserriko ganbaran deskantsatzen utzi zuten, eta San Markosi inguruko baserritarrek zioten debozio handia mendiaren izenean dirau, beste edozein irudi edo oroigarri baino tinkoago. Gaur egun, fuertea jabetu da San Markosko gailurraz.

Dejar un comentario

Estibaus

Categorías

Enero 2021
L M X J V S D
« Dic    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Últimos comentarios

  • Iñaki Ezama
    (2021, 23 de Enero)
    «Sois tremendos. Aurrera!!! »
  • Javi Castro
    (2021, 23 de Enero)
    «Muy buen trabajo. Zorionak por compartirlo. »
  • Bruno lavalle Beta
    (2021, 19 de Enero)
    «Hola soy bisnieto de Juan Bernardo Berra que nació en Milan??El de junio dd1875 y murió en Buenos Aires 1 ...»
  • Maite
    (2021, 18 de Enero)
    «Zelako harribitxi puska! Eta nolako enbidia ematen duten garai batean gauzei eskeintzen zieten denbora eta kariñoa, adibidez, lagun b ati ...»
  • Fernando
    (2021, 12 de Enero)
    «Eskerrik asko A Estibaus. Maribel , Iñigo Landa y Pachi Lazcano. Por por la publicación ...»

etiquetas


En la red