Estibausen iraultza txikia

2008, Ekainak 30

San Martzial egunean Estibaus buletinak berezko nortasunarekin salto egingo du Internetera.

Estibaus 1996. urtean sortu zen Altzako Historia Mintegiaren jardueren berri emateko eta altzatar elkarte zein auzokideen topalekua izateko. Urte hartatik hona apaltasunez bere eginkizuna bete du eta bere baitan sortutako idatziak eta gainerakoak paperean ez ezik Altzaneten magalean ere bildu eta gorde dira.

Hamabi urte pasa ondoren, Estibausek asmo berarekin jarraitzen du; bitartekoak aldatu dira, ordea. Buletina izatetik nabigazio koaderno izatera pasa da. Eguneroko baten moduan, notiziak, dokumentuak, iritziak, bertsoak eta ohiko ekarpenak egiten diren heinean, irakurri, ikusi eta entzun ahal izango dira. Estibausen edukiak uneoro modu erraz batean kontsultagarriak izango dira eta, gainera, ikus-entzunezkoekin goxatzeko aukera izango da.

Jakin badakigu Estibaus-zale guztiek ez daukatela Interneten ibiltzeko modua, eta, horregatik, haientzako, aldian behin, testuekin eta argazkiekin paperezko edizio bat atontzen jarraituko dugu; beharrezkoa den bitartean, behintzat.

Garai honetan iraultza handi baten barruan gaude murgildurik, inprimategiaren asmakuntza suposatu zuen parekoa. Kultur sorkuntza eta, batez ere, kultur hedapenerako aukerak berretu egin dira teknologia berriei esker. Estibaus ezin da iraultza horretatik kanpo geratu eta bere iraultza txikia dagoeneko egin du, iraultza horrek onurak baino ez baitizkio ekarriko Estibausen asmoari.

Murgil zaitez, bada, estibaus.info orrian, gure nabigazio koadernoan.

Etiketak: , , ,

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Martxoa 2024
A A A O O L I
« ots    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Maira
    (2024, Martxoak 2)
    «Hola necesito contactarme con las señoras Verónica. Recién leo esto. Soy la novia del nieto de olivo. Su papá Carlos. ...»
  • Luma
    (2024, Otsailak 17)
    «Oso oso interesgarria. »
  • Estibaus
    (2024, Otsailak 8)
    «Ez, sarrera librea da jarlekuak bete arte. »
  • zigor
    (2024, Otsailak 8)
    «Bikain. Izena eman behar da aurretik? »
  • Ekhi
    (2024, Urtarrilak 10)
    «Jaiotza oso polita da !! Eskerrik asko jartzeagatik. »

etiketak


Sarean