2018 urteko egutegia

2017, Abenduak 20

altza-2018-egutegiaEuria, hotza, katarroa, gripea, eta neguko gainontzeko ajeak ere ez ziren oztopo izan Tomasenen joan den ostiralean berrogei lagun biltzeko eta egutegi berria aurkeztuz, giro gozo eta eztitsu batean, 2018 urteari ongietorria emateko.

Urte berriaren egutegi handia eta txikia ilustratzeko Polentinoseko kondeak 1910 urte aldera egindako argazki estereoskopikoak hartu ditugu. Hemen Estibausen hitz egin genuen horri buruz bere garaian.

Aurkezpenean zehar argazki estereoskopikoen bitartez hiru dimentsioetako pertzepzioa nola lortzen den ulertu eta esperimentatu ahal izan genuen, eta, horrekin batera, irudietan agertzen diren eraikinak eta garai hartako beste xehetasunak hauteman ahal izan genituen. Horien artean, baserrien narriadura eta bertan bizi direnen baldintzak penagarriak nabarmentzea merezi du.

Horren adibide garbia Casares baserria da eta gertutik ezagutzeko aukera izan genuen Itziar Artola Ezeizaren lekukotasunari esker. Itziar 1936. urtean Casaresen jaio zen eta proiektatu genuen bideoren bitartez bere familiaren bizimodu gogorra kontatu zigun eta, batez ere, nola bere ama Dominika, alargundua, kemen handiz, zortzi seme-alaba estutasunen artean aurrera atera zituen. Ama Casaresen 70. hamarka amaieran auzoko eliza egiteko etxea utzi behar izan zuten arte bizi izan zen bertan. Geroago egin zuten egungo Casares kultur etxea. Bideoa hurrengo batean jarriko dugu hemen.

Egutegia nahi duenak Casaresen aurkituko du, baita egutegia argitaratzen lagundu digutenen bitartez ere: Eroski Altza eta Txukun komertzioak, Nido eta Zumardi tabernak, eta Betikoak garraioak.

intxaurrondo

Etiketak: ,

Iruzkin 1

  1. Estibaus

    Egutegian akats bat dagoela konturatu gara: otsailean, martxoan eta azaroan 6, 7 eta 8 ordez, 16, 17 eta 18 jartzen du. Sentitzen dugu nahaste hau.
    Nos hemos dado cuenta tarde de que en el calendario hay un error que se repite en los meses de febrero, marzo y noviembre: los días 6, 7 y 8 llevan un 1 delante y aparecen como 16, 17 y 18. Lo sentimos mucho.

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Uztaila 2022
A A A O O L I
« eka    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 6)
    «Ya lo siento, parece que mi memoria flaquea: había otra hermana. Joaqui, que no vivía en Herrera »
  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 5)
    «por cierto se me había olvidado, también tenían un hermano, Ángel »
  • iñaki urdanibia sarasola
    (2022, Ekainak 5)
    «sí quisiera señalar que las hermanas Miki y Beni no eran hermanas de Basilio sino hijas, al igual que Engri ...»
  • Ainhoa
    (2022, Maiatzak 4)
    «Mila milioi esker, Esti »
  • Mariángeles Álvarez García
    (2022, Maiatzak 4)
    «“Has muerto. Y todavía te envolvías en un aire tembloroso de promesa y sonrisa. Has muerto. Y todavía tu risa era un torrente ...»

etiketak


Sarean