Amarekin paseoan bere argazkien artean

2018, Martxoak 8

amaren-albuma

Iñigo Landa Ijurko

Gure amak familiaren memoria gordetzen zuen. Horregatik, behar bada, argazkizalea ere bazen eta gazte-gaztetatik argazkiak bildu eta albumetan ordenatu zituen. Hogeita bost urte pasa dira hil zenetik eta hutsune handia utzi zigun, baina bere albumen bitartez, txokoz txoko paseoan, oraindik kontu kontari ari zaigula ematen du.

Etxekoentzat duten interesaz gain, argazkietan leku eta bizipen partekatu ugari agertzen dira eta hori da irudi horiek hona ekartzearen arrazoia. Ama, Inaxi Ijurko Orbegozo, 1922. urtean jaio zen eta bere haurtzaroa eta gaztaroa Molinao, Buenavista, Antxo eta Herrerako txoko eta inguruetara lotua dago. Hona ekarri ditugun argazkiak ezkon aurreko garaikoak dira, 1941-1945 urte bitartekoak, hain zuzen ere; hemen sorta bat dago eta gainontzeko guztiak Tokiko Bilduman ikus daitezke.

Lehen argazki makina Argentinara emigratu zuen osaba batek oparitu zion. Argazki gehienak aitak egin zituen eta tamaina txikikoak dira, 6 x 3,8 cm-koak. Hain txikiak izanik, argazkiak non eginak diren ikustea zaila da askotan, baina digitalizatzerakoan eta tamaina handian ikusi ahal izatean lan hori nabarmen erraztu da, batzuetan sorpresa politak hartuz.

a-01r05Ama bere bi anaia txikiekin, Santi eta Jesus Mari. Atzealdean, familiaren etxebizitza, Aberneta etxearen ondoan, Eskalantegi kaletik Berrarantzako bidean. Usoz txapela lantegia eta Darietarako aldapa ageri dira.

b-02r06Ama eta Mari ahizpa bi lagunekin Eskalantegi gainean, Berra aldean. Atzealdean, Antxo eta Topoaren trenbidea

c-01v01b-txingurrin-1941Inaxi eta Jose Migel bikotea Txingurri sagardotegiaren albo batean, Herreran. Atzealdean trenbidea ikusten da. Amona, Jesusa Orbegozo Tolaretxipi, Txingurrienekoen familiakoa zen eta amak denboraldi batean bertan bizi izan zen osaba-izebekin.

d-02r14Ama Altzagainarako errepidearen erdi-erdian, landatarren denda eta tabernaren aurrean, Vista Alegre etxean, Tantarrene ezizenez ere ezaguna. Ermita bidea atzealdean.

e-01v12-19-2-44Ama ahuntz-praka loreen artean Ermita bidean, landatarrek zeukaten baratza txiki batean. Atzealdean Etxe Merkeen auzoa eta Altzagaina ikusten dira.

f-05r01Ama Santa Barbara ermitaren aurrean.

g-04r08-copiaInaxi eta Jose Migel San Markon erromerian.

h-03r13Ama, bere ahizpa Maritxin eta bere koinatu-koinata izango diren Santi eta Ixabelekin Lau Haizeta aldean, Landarbasora egindako txango batean.

i-04v10Inaxi eta Jose Migel Juani izebarekin Gomistegiko ur biltegien aurrean Mendiolan zehar egindako txango batean.

j-04r11Jose Migel San Marko bidean, Bordazar baserriaren inguruan.

k-07r06Jose Migel Molinao errekaren ondoan; atzealdean, Molinao etxea ezkerraldean eta udal hiltegia eskuinaldean.

l-03v11Osaba Migel Ermita bidearen ondoko zelai elurtu batean; Etxetxiki baserria eskuinaldean, eta urrutian Herrera.

2 iruzkin

  1. Luma

    Oso argazki politak. Hau altxorra!!!
    Ama eta Aita beti bezala, dotore dotore.

  2. Joan Mari irigoien

    Txit interesgarriak argazki hauek ere, Iñigo!

    jmi

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Ekaina 2018
A A A O O L I
« mai    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
252627282930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Jose Luis Mangas
    (2018, Ekainak 17)
    «Hola, enhorabuena a los organizadores de destapando Txingurri. Una bonita mañana y estupenda informacion sobre Txingurri, donde vivimos. Gracias. Un ...»
  • Javier
    (2018, Maiatzak 29)
    «¿Qué parentesco tenía Agueda Otegui San Sebastián fallecida el 13 de febrero de 2007 con Isabel Barandiarán Durandegui, Isabel y ...»
  • Juan Luis Apalategi Erbiti
    (2018, Maiatzak 14)
    «AHM lo dice claro y lo dice bien. Osteguna-Larratxo se ha inscrito como candidata en el ámbito de asociaciones ...»
  • Iñigo
    (2018, Maiatzak 4)
    «Garai horretan, Aiete eta Amarako baserriak hartzen ditu. »
  • Luma
    (2018, Maiatzak 3)
    «Artiga zer da? »

etiketak


Sarean