Donostiako III. Boilur Azoka

2018, Ekainak 14

iii-boilur-azoka-kartela

Euskal Giroa Elkartea

Datorren igandean, ekainak 17, Donostiako III. Boilur Azoka ospatuko da Herreran, goizeko 10:30etik 15:00ak arte. Azokan gazta, olioa, perretxikoak,  gatza, arroza, boilurrari buruzko liburuak eta abar aurkituko ditu bisitariak. Aldi berean, Donostiako boilurrez ondutako II. Gazta Txapelketa ospatuko da. Azokan parte hartuko duten ekoizleak Araba, Nafarroa, Gipuzkoa, Iparraide, Burgos. Rioja, Teruel, Huesca, Soria, Zamora, eta Landetatik etorriko dira. Antolatzailea Euskal Giroa Elkartea da, Herrera K.E. eta Herrerako Jai Batzordearen babesarekin.

Zer da boilurra?

Boilurra tuber motako onddo batek sortzen duen makromizetoa da. ‘Boilurra’ esaten zaio, halaber, lurpean sortzen den perretxiko multzo bati eta, oso urria izanik, bilketa zailekoa dena. Apirilean hasten da, urtero, “boilurra” garatzen; maiatzean eta ekainean hasten da azaltzen, eta abendura arte segitzen du ugaltzen; orduan agertzen dira sukaldaritzarako boilurrik onenak. Horretaz gain, Boilur beltza (Tuber melanosporium) propietate sendagarriak dituen onddoa da. Antzina, ‘tanta-hezueriak’ eragindako oinazea arintzeko erabiltzen zen, eta baita urdaileko arazoetarako, edota zauriak erraz sendatzeko ere.

Etiketak:

Iruzkina idatzi

Estibaus

Atalak

Urtarrila 2021
A A A O O L I
« Abe    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Iñaki Ezama
    (2021, Urtarrilak 23)
    «Sois tremendos. Aurrera!!! »
  • Javi Castro
    (2021, Urtarrilak 23)
    «Muy buen trabajo. Zorionak por compartirlo. »
  • Bruno lavalle Beta
    (2021, Urtarrilak 19)
    «Hola soy bisnieto de Juan Bernardo Berra que nació en Milan??El de junio dd1875 y murió en Buenos Aires 1 ...»
  • Maite
    (2021, Urtarrilak 18)
    «Zelako harribitxi puska! Eta nolako enbidia ematen duten garai batean gauzei eskeintzen zieten denbora eta kariñoa, adibidez, lagun b ati ...»
  • Fernando
    (2021, Urtarrilak 12)
    «Eskerrik asko A Estibaus. Maribel , Iñigo Landa y Pachi Lazcano. Por por la publicación ...»

etiketak


Sarean