Etiketaren izena: Bertsoak

Altzako XX. Bertso Aroa

2020, Irailak 22

xx-bertso-aroa

Iñaki Lertxundi Olasagasti

Ezohiko egoerak bultzatuta, aurtengo Bertso Aroa udazken betean datorkigu.

Martxoaren bueltan abiatzekoak ginen baina pandemiaren etorrerak dena hankaz gora ipini zuen eta aurre ikusita genuen egitaraua behin behinean alboratzea ekarri zuen.

Bertso Aroa denon artean aurrera ateratzeko borondate eta gogoak ahalbideratu du aurtengoari huts egin ez izana.   (gehiago…)  »  

Altzako X. Bertso-paper Lehiaketa

2020, Maiatzak 30

izenen1

Luismari Ralla Arruti

Betidanik ezagutu ditu herriak ipuinak, atsotitzak, bertsoak e. a.

Ahozko literatura eta idatzia, berez, eta sortzetik ezberdinak dira eta ezin ditugu biak kriterio eta teknika berdinez aztertu. Ahozkoa, bat batean pentsatua, irudien mugimendu azkarra. Aldi baterako, testuinguru, giro berezi batean sortzen da. Idatzia aldiz, denboraz pentsatua, irudiak motel eta landuagoak, eta jasotzailearen aldetik irakurriz eta denboraz aztertzeko nahi adina duelarik.

Garai batean, bertso berriak kantatzeko egiten ziren eta gero aldizkaritan argitaratzea izaten zuen xederik nagusiena edo saldu egiten ziren. Non? Jendea biltzen zen tokietan, ferietan, erromeritan eta abar. Kantatze hori propaganda bat bezala zen, gehiago saltzeko.   (gehiago…)  »  

XVIII. Altzako Bertso Aroa (2018)

2018, Maiatzak 22

Luismari Ralla Arruti

Arte motarik gehienetan, bi une guztiz bereziak eta ezberdinak daude: Sortu eta interpretatu. Bertsolariak bi une hauek batera egiten ditu, bere-berea du, eta gainera persona multzo baten aurrean.
Aurtengo Altzako edizioan hiru atal ezberdinetan gauzatutako ekitaldiak gozatzeko aukera eman digu.
Batetik, Ane Labakak eta Beatriz Egizabalek Nido tabernan aurkeztu ziguten “Erradikalak gara” emanaldia erraitetatik eta umorez beterik iritsi zitzaigun.
Bestetik, Tomasenen, “Ez da kasualitatea” bertso saio musikatua, Maddalen Arzalluz, Onintza Enbeitia, Oihana Iguaran eta Miren Artetxe bertsolariek entzuteko aukera eskeini ziguten. Gai jartzaile lanetan Amaia Agirre aritu zen Araitz Bizkaia eta Gari Arizmendi musikarien laguntzarekin. Umorea, jolasa, gogoeta eta emakumeen arteko konplizitatea ez ziren faltatu, saio borobila.   (gehiago…)  »  

Altzako XVIII. Bertso Aroa

2018, Apirilak 13

img-20180327-wa0002

Iñaki Lertxundi

Horratx! Aurtengoa ere mundiala dator… zabala eta aberatsa!
Hurbildu eta gozatu!
Zatoz!

Altzako XVII. Bertso Aroa

2017, Maiatzak 23

img-20170420-wa00071

Iñaki Lertxundi

Aurtengoan ere Altzako XVII. Bertso Aroa, Akazi zaharren, gereziondoen
eta sagarrondoen soina zuriak, errekastoak, bide bazterrak eta inguruko
mendiak kolpez zuritu dituen sasoian datorkigu.

  • Maiatzaren 26an “Espuela nahi?” Herrerako Nido tabernan.
  • Ekainaren 4an Bertso Jaialdia Kaskon, Plaza Gorrian.

Animatu!! zatoz!!

Duela 80 urte: Txirrita!

Yakintza aldizkaria (1936)

Yakintza aldizkaria (1936)

Iñigo Landa

Ekainaren 3an 80 urte beteko dira Txirrita bertsolari handia hil zela, Altzan, Gazteluene baserrian. Hernanin jaio, Errenterian bizi eta 60 bat urterekin herrena hasi zitzaion eta Altzako Arriaga baserrira etorri zen bizitzera, Juan Mari anaiarekin. Ondoren, Gazteluenera aldatu zen, Isabel arrebaren baserrira, eta bertan bota zuen azken arnasa. Gazteluenen bizitutako urteak, bertsoz eta pasadizoz beteak, ederki ezagutzen ditugu Antonio Zavalak “Txirrita. Bizitza eta bertsoak” (212-252 orr.) liburuari esker.

Nere aitamenak izango dira / beste larogei urtian.” bota zuen, eta hala izan da, bere izena eta bertsoak etenik gabe aitatuak baitira. Altzan kale batek Txirrita Bertsolaria izena dauka, Arriaga (Harria) parkean hasten dena, hain justu.

Txirritaren heriotzak oihartzun zabala izan zuen prentsan eta urteurrena gogoratuz Tokiko Bildumara ekarri ditugu notizia horiek eta Txirritari buruz dauzkagun gainontzeko dokumentuekin ikus daitezke hemen.

Hil ondorengo artikuluetatik olerki hau aukeratu dugu, Euzkadi egunkarian 1936ko ekainaren 5ean Juan Abando Urrexolak “Erletxue” ezizenez argitaratu zuena.   (gehiago…)  »  

Aurtengo Bertso astea

2016, Apirilak 27

Iñaki Lertxundi

Aurtengo Altzako “Bertso astea”-ren egitarau oparoa eta aberatsa martxan da dagoeneko. Joan den 16an Bertso Afaria izan genuen Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin, eta aurreko igandean Bertso Jaialdia Sustrai Colina, Igor Elortza, Iker Zubeldia eta Jone Uria bertsolariekin.

Datozen ekimen berrietara bertaratzeko gonbidapena da honako hau:

  • Apirilak 29, ostirala, Nido tabernan, 22:00etan: “BI BALA” emanaldia.
  • Maiatzak 2, astelehena, Tomasene Kultur Etxean, 19:00etan: Miren Amurizaren “KAPULANA BAT ZINTZILIK” emanaldia.

Antolatzaileak: Altzako Bertsozaleak, Altzania Kultur Elkartea. Laguntzailea: Casares Kultur Etxeaaltzako-bertso-astea-2016

Argazkiak

2012, Uztailak 9

Jon Serrano

Azpeitia familiak hirurogeita hamalau argazki utzi dizkigu eta honez gero katalogatu eta igo ditugu Altzako Tokiko Bildumaren web gunera (www.altza.info), bertan ikusi eta informazioa kontsultatzeaz gain fitxak osatu ditzakezue eta baita zuzenketak proposatu ere.

Argazki gehienak Altzagainan eginak dira, eta horietako asko eta asko jai girokoak, sanmartzialetakoak, batez ere herri kirolari lotuak, baina beste gaiak ere aurkituko ditugu. Adibidez, badago argazki berezi bat, San Martzial elizaren aldarearena. Ez dakigu nondik kopiatu den eta noizkoa den, baina ikusten denagatik eliza zaharrarena izan behar du, 1914. urtean eraitsi egin zutena berria eraikitzeko.

Hemen argazki horietako batzuk ikus ditzakezue. Informazioa eta gainontzeko guztiak ikusteko klik egin hemen.

Euskararen eguna Altzan

2011, Abenduak 5

Bizarrain elkarteak jarduera berezia prestatu du aurten Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzeko: Joan Mari Irigoien idazlearen Oilarraren promesa liburuaren irakurketa publikoa. Irakurketa abenduaren 2an egin zen, Altzagaineko Plaza Gorrian. Hona hemen hasieraren bideoa.

Zirraragarria

2011, Azaroak 20

Sekulako kontzertua. Isilean entzuten genien hunkiturik, eta bero-bero txaloka hasten ginen pieza bakoitzaren ondoren. Kontzertu amaieran eskuak estutu, besarkatu eta beste altzatarrekin bizitzen ari ginena partekatu behar genuen. Eskerrik asko guztioi, musikariei eta publikoari, une eder hori sortzeagatik, musikaren eta pertsonen edertasuna nagusi izan zen une hori. Altzatarren “Altzak soinu, Altzak doinu” kontzertuak zirrara sortarazi zigun.
  (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Azaroa 2020
A A A O O L I
« urr    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus
    (2020, Azaroak 25)
    «Hola. Alguna de ellas en el museo San Telmo. Quizás ahí tengan más información. Saludos »
  • Aza
    (2020, Azaroak 24)
    «Buenas, me gustaría saber dónde se encuentran las obras de esta pintora. Gracias »
  • Luma
    (2020, Azaroak 12)
    «Lan bikaina. Eskerrik asko. »
  • Estibaus
    (2020, Azaroak 8)
    «Palacio de Salinas. »
  • Jon
    (2020, Azaroak 8)
    «Las fotos de la ensenada de la herrera, si están sacadas desde lo que ahora es Escalerillas, qué sería el ...»

etiketak


Sarean