Etiketaren izena: Bertsoak

Bertso-aste bikaina

2010, Apirilak 29

Iñigo Landa

Altzako bertsozaletasunak goia jo du aurreko astean. Altzania eta Bizarrain elkarteak antolaketa lanetan, Altzako Bertso Asteak hamar urte egin ditu eta hamarreko nota merezi duen egitasmoa burutu du: 17an, Altzatarra elkartea jendez lepo egon zen Irazu eta Sarriegi bertsolarien inguruan afaltzeko eta bertsoez gozatzeko; 23ko iluntzean, bertsoak eta musikak bat egin zuten Nido tabernan Bertsoshow espektakuluan; eta, igandean, bertso jaialdi bikaina izan zen Altzagaineko Plaza Gorrian, une honetan puri-purian dauden bost bertsolari handiekin: Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jon Maia, Andoni Egaña eta Unai Iturriaga. Egitasmoa borobiltzeko, bertso-paper lehiaketa antolatu dute bigarren aldiz eta hamabost lanen artean Iñigo Legorbururena izan da saritua.

X. bertso-aste honen antolaketak, giroak eta jendearen erantzunak mugarri bat jarri dute Altzako bertsozaletasunaren historia txikian. Zorionak antolatzaileei eta eutsi goiari!

Santo Tomas Larratxon

2009, Abenduak 21

Joan den larunbatean Santo Tomas feria ospatu zen Larratxon. Giro bikaina eta jende asko bildu zen Josu Artetxe plazan: txistorra postuak, talogileak, saltzaileak… Altza Kantuz taldea eta bertsolariak ere tabernaz taberna ibili ziren plazako giroa Larratxoko beste bazterretara eramanez. Une berezia izan zen Askagintzako Pako zenaren inguruan egin zen omenaldia. Urte asko dira Pako hil zela eta Askagintzako lokalaren ate ondoan bere garaian jarritako plaka esku beltza batek kendu du. San Tomas festaz baliatuz, plaka berri bat zabaldu zen leku berean. Honekin batera ikus ditzakezue festaren argazki batzuk eta bideo bat Xabier Sukia eta Ibai Esoain bertsolariek Pakori eskainitako bertso batzuekin.   (gehiago…)  »  

Altzako I. Bertsopaper Lehiaketa (2009-05-15)

2009, Uztailak 9

Luis Mari Ralla Arruti (Bizarrain Kultur Elkartea)

Balio bezate lerro hauek altzatarrok sortu ditugun komunikabideen bidez gertaera batzuen berri jakin ahal izatea. Oraingo honetan Bizarrain Kultura eta Euskara Elkarteak antolatutako I. Bertsopaper Lehiaketaren berria emateko balio diguna. Berau, 18 urte edo gehiagoko helduei zuzendua izan da eta egia esan, sorpresa atsegin bezain aberatsa suertatu zaigu antolatzaileoi, kezkaz beterik luzatu baikenuen lehiaketaren ibilbidea.   (gehiago…)  »  

Zavalaren Auspoa Altzan

2009, Otsailak 7

Iñigo Landa

Antonio Zavala, Auspoa bildumaren sortzailea,  Iruñean hil zen urtarrilaren 2an, 80 urte zituela. Jesuita eta euskaltzain osoa, haren merezimenduaz luze eta zabal idatzi da, agian ez merezi duen haina. Gure txokoan ere aipamen bat, xumea bada ere, merezi duela uste dugu, haren lana handia izan delako eta gure artean oraindik ere bide luzea egingo ahal duelako.   (gehiago…)  »  

Testigantza bila

2007, Irailak 21

Nahiz eta urruti dauden urteak izan, jende askoren gogoan ez dira gauzak ahaztu. Gure herriko historia osatzeko beharrezkoa da memoria berreskuratzea eta urte askotan ixilduak egon diren ahotsak entzutea.

Altzako Historia Mintegiak urteak daramatza lan horretan, eta jarraitzen du testigantzak bilatzen eta biltzen.   (gehiago…)  »  

Jose Mari geurea

2006, Irailak 21

Euskal Giroa/Herrera

Mendizale, bizilagun, festazale, elkarkide, edozertan
Laguntzaile, lanerako beti prest, baina batez ere adiskide.
Naturarekiko maitemindua zen, Auzoa, Herria, Euskal Herria zituen maite.
Denak ziren bihotz zabal horren barne.
Zenbat aldiz bere esku indartsuez egur gogorra lantzen!
Beti ikastola eta euskal kulturaren alde.
Bidegabekerien aurka amorratua, lagun leiala,
Gazte gaztetatik borrokatutako langile.
Horren bihotz handikoa leher!
Zeru zabalean barreiaturik,
Txinparta batean joan zitzaigun aldamenetik,
horren gogoko zituen su artifialen moduan,
bapatean, gorantz begira, azkarregi, arin arin. Su eder!
Agur lehendakari!
Agur lagun maite!
  (gehiago…)  »  

Eskari Berria

1996, Urtarrilak 18

Bixente Barandiaran

Estibaus aldizkariak,
boletin bat egin nairik
iru ilabetetik aterako da
bilatzen badegu gairik,
Altzako Historia Mintegiak
nola ez daukan jairik
altzatarrak batzarra eginez
bazuten ordu alairik.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Iraila 2019
A A A O O L I
« abu    
 1
2345678
9101112131415
16171819202122
23242526272829
30  

RSS

Azken iruzkinak

  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 31)
    «Eskerrikasko egindako lan guztiagatik, Arantza. Harzazu ondo merezia duzun atsedena. »
  • José Ignacio Gamboa
    (2019, Abuztuak 27)
    «Acabo de conocer vuestro blog, realmente me ha impresionado y me gustaría ponerme en contacto con vosotros si es posible, ...»
  • joan mari irigoien
    (2019, Abuztuak 25)
    «Altzako herri-mugimenduen eragile, langile porrokatu, euskararen maitale, Bakea eta Ohorea zuri, Arantza! jmi »
  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 14)
    «Posible izango litzateke berriz Guda Zibilean Altza inguruko ibilbidea antolatzea? Apirilean eta Maiatzan ezin joan izan nuen eta pena handia ...»
  • Miren Koruko González
    (2019, Abuztuak 14)
    «Erakusketaren erdia ikusi det. Falta dudana , laister ikusteko asmoa det. Donostiar guziok ikusi behar genuke erakusketa da. Zer pensa ...»

etiketak


Sarean