Etiketaren izena: kirola

Orain dela… 30 urte: Altzako Udaberriko I. Herri Krosa

2014, Urriak 1

“Orain dela…” izenburupean Altzako Tokiko Bilduman jasota dauden ikus-entzunezko dokumentu sorta bat eskainiko dugu. Dokumentu hauek Youtubeko Altzakanala kanalean ere ikus daitezke.

Gaur eskaini dugun bideoan Altzakoak Kirol Elkarteak antolatutako Altzako Udaberriko I. Krosaren haur-lasterketaren irudiak ikus daitezke. Grabazioa Luis Ezkerrak egin zuen VHS lehen bideokameretako bat erabiliz.

Lasterketa horretan mutilen kategorian lehenengo hiru sailkatuak hauek izan ziren: Javier Pérez, Carlos Rodríguez eta Juan Antonio Hidalgo. Nesken kategorian, bestetik, lehenengo hiruak hauek izan ziren: Nuria Cantera, Gemma Pastoriza eta Noelia Quintas. Lasterketa bukatu zuten 84 neska-mutilen denbora eta postua ikusteko klik egin hemen.

“En un pequeño campo de Alza nació en en 1914 el atletismo guipuzcoano”

2014, Maiatzak 25

El Diario Vasco, 1964-07-01

En un pequeño campo de Alza nació en en 1914 el atletismo guipuzcoano

La sociedad Jolastokieta y don Manuel Orbea, fueron sus iniciadores

Saben ya nuestros lectores que el atletismo guipuzcoano viene celebrando este año de 1964 sus bodas de oro, dentro de las cuales, además de las pruebas deportivas de  categoría nacional e internacional ya celebradas y que aún quedan por celebrar, está prevista también la celebración para los próximos días 4 y 5 de un encuentro triangular de atletismo en Anoeta, entre las mejores representaciones de Castilla, Cataluña y Vasconia, habiéndose invitado también a otros atletas españoles de primerísima categoría, que actuarán, fuera del triangular, en las más espectaculares especialidades.

Se da la circunstancia de que, después de muchos años de ausencia de nuestro “txoko”, se encuentra en San Sebastián el verdadero iniciador del atletismo guipuzcoano: don Manuel Orbea.   (gehiago…)  »  

Martxel Garaikoetxearen omenez

2013, Apirilak 20

Raul Perez

garaikoetxeaAste honen hasieran Martxel Garaikoetxea zendu da. Ondorengo lerrootan nor zen azaltzen ahaleginduko naiz. Duela hamar urte inguru ezagutu nuen, artean Donostiako Irutxulo astekariko erredakzioko kide nintzela. Altza-Herrerako Areto Futbol Txapelketari buruzko albistea idatzi behar nuen eta harekin hitz egiteko esan zidaten, antolatzaileetako bat zelako. Herrerako semea zen Martxel. Oso oker ez banago, Arruebarrena etxeko semea, San Luis plazako bihotzean zegoen etxean jaio zen. Lehen hartu-emana izan genuenetik hamaika aldiz, beti alai eta adeitsu, erantzun zituen nire deiak. Kontatu zidan nola eta zergatik sortu zuten txapelketa: 80ko hamarkadan Altzan oso zabaldua zegoen drogazaletasunari aurre egiteko, gazteentzako aisialdi proposamen bezala eratu zuten txapelketa xumea. Eskolako jolastokian jokatzen zituzten partidak. Ez zuten asko behar.   (gehiago…)  »  

Argazkiak

2012, Uztailak 9

Jon Serrano

Azpeitia familiak hirurogeita hamalau argazki utzi dizkigu eta honez gero katalogatu eta igo ditugu Altzako Tokiko Bildumaren web gunera (www.altza.info), bertan ikusi eta informazioa kontsultatzeaz gain fitxak osatu ditzakezue eta baita zuzenketak proposatu ere.

Argazki gehienak Altzagainan eginak dira, eta horietako asko eta asko jai girokoak, sanmartzialetakoak, batez ere herri kirolari lotuak, baina beste gaiak ere aurkituko ditugu. Adibidez, badago argazki berezi bat, San Martzial elizaren aldarearena. Ez dakigu nondik kopiatu den eta noizkoa den, baina ikusten denagatik eliza zaharrarena izan behar du, 1914. urtean eraitsi egin zutena berria eraikitzeko.

Hemen argazki horietako batzuk ikus ditzakezue. Informazioa eta gainontzeko guztiak ikusteko klik egin hemen.

Roman Irigoien goal-keeper gaztea

2011, Urriak 3

Roman Irigoien oiartzuarra Altzako medikua izan zen Errepublika garaitik jubilatu arte eta Altzan sortu zuen familia. Plaza batek haren izena gogoratzen du Lau Haizeta pasealekuaren ondoan. Mediku gisa jardun aurretik atezain izan zen goi mailako taldeetan. Imanol semeak aurtengo Oiartzun urtekarian artikulu bat agitaratu du ibilbide hori gogoratuz eta hona ekarri dugu medikuaren gazte garaiko ibilbide hori Altzan ere ezagutzeko.
  (gehiago…)  »  

Altza XXIek Auditz-Akularreko balorea erakusteko crossa antolatu du

2009, Azaroak 8

Altza XXI Herri Ekimena

cross-2009-10-31_afitxaOrain dela bi urte Arri-berriko zelaietan artzain zakurren erakustaldia antolatu genuenean bezala, oraingoan ere AltzaXXIek, iniziatiba berri honen bitartez, inguru hori aisialdirako aproposa izateaz gain, “Altzan ingurumenarekin zerikusirik duten jarduerak aurrera eramateko gune bakarra dela” azpimarratu nahi dugu.

  (gehiago…)  »  

Herrerako Sporting-aren 50. urteurrena

2009, Ekainak 18

sporting1

Antxotarra eta altzatarra txapeldunak

2008, Urriak 16

Koldo Izagirre

 1935eko neguan Gipuzkoako Batzoki arteko pelota txapelketa hasi zen, eta antxotarrok Jose Manuel Linazasoro (Txulofronton) eta Jose Orbegozo bikotea aurkeztu genuen. Alegia, aurkeztu zuen batzokiak. Linazasoro aurrelari beldurgarria zen, eta normalean Abaliarekin jokatzen zuen. Biak antxotarrak. Baina Abalia gaixotu egin zen orduan, eta beste atzelari bat bilatu behar izan zuen, Josetxo Milleskoa.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Maiatza 2020
A A A O O L I
« api    
 123
45678910
11121314151617
18192021222324
25262728293031

RSS

Azken iruzkinak

  • Estibaus » 80 urteko anexioa: aitormena
    (2020, Maiatzak 20)
    «[...] Aurreko sarrera batean Donostiako Udalari dei egiten genion Errepublikarekin zuten konpromisoagatik jazarriak izan ziren zinegotzi altzatarren lan politikoa onar ...»
  • joan mari irigoien
    (2020, Maiatzak 8)
    «Aldez aurretik bada ere, ESKERRIK ASKO, Ion Urrestarazu! jmi »
  • Estibaus » Altza prentsan (1936-1940)
    (2020, Maiatzak 7)
    «[...] Altzako alkate izateari utzi eta hilabetera, Gobernu Zibilak 1.000 pezetako isuna jarri zion Antonio Silvari, babarrunak legez kanpo saltzeagatik. ...»
  • Beatriz Garmendia
    (2020, Maiatzak 4)
    «Por cierto, soy hija de carmen, la hermana de Agueda Otegui »
  • Beatriz Garmendia
    (2020, Maiatzak 4)
    «Hola Edurne, soy Beatriz, sobrina de Agueda Otegui. Si quieres ponte en contacto conmigo, me encantaría saludarte. »

etiketak


Sarean