Etiketaren izena: natura

Altzaren natur ondarea, ikergai

2010, Martxoak 29

Udaberria heldu da eta atzean geratu dira hotza eta iluntasuna. Jendeak bideak eta pasealekuak hartu ditu eta inguratzen gaituen naturaz gozatzeko parada ezin hobea dauka, bost zentzumenez. Antzinatik gizakiak moldatu egin du Altzako lurraldea bere beharretara, baina horrek ez du eragotzi, ez baserri giroan ezta kaletarrean ere, naturarekiko harreman estua edukitzeko, urarekin, landareekin, hegaztiekin… Harreman estu horrek arrasto sakonak utzi ditu altzatarren biografian eta bere isla ere utzi du idazle zein ikerlarien lanetan, “Altza, Hautsa Kenduz”-en ikus daitekeen bezala.

Altzako Historia Mintegiak, bere aldetik, gai honen ikuspegi orokor bat edukitzeko beharra ikusi du eta, horregatik, injineru agronomoa eta Haritzalde ekologi taldearen partaidea den Marko Sierra-rengana jo du Altzako lurraldean dauzkagun habitatak deskribatu eta kokatzeko. Azterketa honek “Aniztasun biologikoa Altzan” izenburua izango du eta aurki amaituta egongo da. AHMk azterketari ahal den hedapen handiena ematen saiatuko da, altzatarrek daukagun natur ondarearen ezagutza eta gozamena handitzearren.

Kaskabeltzaren kantua Martillunen.

kaskabeltza

Natur Zientziekin lotutako artikuluak “Altza, Hautsa Kenduz”-en:

Elurrarekin batera hegaberak heldu dira Altzara

2009, Urtarrilak 8

Iñigo

elurra1 elurra5

Gaur arratsaldean hegabera talde handi bat bildu da Auditzeko zelai zurietan. Ikuskizun eder hau hotzaldi handia egiten duenean gertatzen da gure inguruetan, hegazti hauek Frantziatik gure kostaldera etortzen dira eta hotzaldia amaitu bezain pronto zeuden lekuetara itzultzen dira.

Estibaus

Atalak

Azaroa 2021
A A A O O L I
« urr    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • joan mari irigoien
    (2021, Azaroak 20)
    «Aizue: Pozgarria da ikustea nola zuek bezalako jendea arduratzen den gai hauetaz, zeintzuk herritarren nolabaiteko egunerokotasunarekin lotuta dauden. ZORIONAK, eta EUTSI GOIARI! jmi »
  • Estitxu Cantera
    (2021, Azaroak 12)
    «Kaixo; Javierren alaba bezela eta nire ama eta ahizparen izenean ere, eskerrîak eman nahi nizkizuen maitasunez beteriko hitz hauengatik. Gu samiñarekin ...»
  • Maite Lopetegi
    (2021, Azaroak 9)
    «Seko harrituta geratu naiz. Ez esperoan erabat. Bilduma Casaresen zegoen garaietan ezagutzeko aukera izan nuen. Oso pertsona atsegin eta adeitsua. ...»
  • Javi Castro
    (2021, Azaroak 9)
    «Nos deja un recuerdo imborrable. Goian bego. »
  • Estibaus
    (2021, Azaroak 8)
    «Sur www.altza.info, il a deux articles de presse liés à l'auto-cross. Dans l'un d'eux, il y a une photo de ...»

etiketak


Sarean