Etiketaren izena: udala

‘Kontzejua’ eta ‘Hiria’ hitzen aldarrikapena (eta II)

2015, Uztailak 3

villa-de-alza

Iñigo Landa

Altzak independentzia eskuratu ondoren, “Villa” titulua lortzeko tramiteak hasi zituen Madrilen eta baita lortu ere 1910. urtean. Orduz geroztik “Villa de Alza” erabiliko du Altzako udalak nonahi: armarrian, zigiluetan, herri lanetako proiektuetan…, eta plazako plakan ere bai, “Plaza del Concejo” plakaren gainean “Plaza de San Marcial - Villa de Alza” plaka jarriz. Izan ere, “Población” izatetik “Villa” izatera igarotzea ohore handiagoko kontu bat da. Altzari independentzia kendu ziotenean ohore hori baino ez du iraun azken 75 urteetan “Altza Herria” moldearen erabileran, eta, sinbolismoan trabatuak geratzeko arriskuaz jabeturik, merezi du Altzaren ikur honen esanahian barrentzea eta eguneratzea.

Ahalegin horretan, galdera hauekin egiten dugu topo: Zer esan nahi du “villa” hitzak? Zein da euskarazko aldaerarik egokiena? Zergatik aldarrikatu ikur honen erabilera?   (gehiago…)  »  

‘Kontzejua’ eta ‘Hiria’ hitzen aldarrikapena (I)

2015, Ekainak 3

Iñigo Landa

plaza-del-concejo

Orain dela sei urte Altzako udaletxearen etxaurrean “Plaza de San Marcial - Villa de Alza” eta horren azpian ezustean agertu zen “Plaza del Concejo” plakak kendu zituen Donostiako udalak, eta San Telmon gorde. Plaka berriro bere lekuan uztea eskatu genion orduko udal gobernuari, -alferrik-, eta 2011n eskaera berriro egin genion hauteskundetatik sortutako udal gobernu berriari. Lau urte ondoren plaka udaletxeko etxaurrera itzuli da. Alabaina, itxuraz, zegoen lekuan uztea nahikoa ez, eta kokapen berri bat bilatu diote eta azpian udaletxeari buruzko informazio-taula jarri dute, lau hizkuntzatan idatzita. Euskarazko testua irakurrita, kokapen berria ez ezik, badirudi esanahi berria eman nahi izan diotela plakari, non “Kontzeju” eta “Altzako Hiria/Herria” hitzak, -plakek jasotzen dituzten gako-hitzak, hain justu-, baztertu dituzten. Horiek ez dira, ez, hitz hutsalak, eta duten esanahiaren gaurkotasuna aldarrikatu dugu hemen.

Aurretik, ‘Kontzeju’ hitzarekin hasiko gara eta ‘Hiria’-rekin hurrengo batean jarraituko dugu.   (gehiago…)  »  

Auzoak, herriak, barrutiak… eta anexionatutako udalerria

2014, Abenduak 4

Iñigo Landa

sinatzaileakAnexioaren 75. urteurrenaren oroitzapenak eta Barrutien Araudiari alegazioak aurkezteko garaiak -hilak 17an amaituko da epea- bat egin dute egun hauetan, eta egokitu den batera gertatze horrek “fusio” hura gauzatzeko Donostiako udal ordezkariek onartu zituzten oinarriak berriro irakurtzera eraman gaitu, non Altzaren udal eremua bere osotasunean errespetatzera (4. oinarria) eta Altza-Buenavista izeneko Barruti bat bere Alkatetza-ordetzarekin (5. oinarria) sortzera lotzen ziren.   (gehiago…)  »  

Altzabasoa, udal gobernua eta Murphyren legea

2013, Urriak 8

Iñigo Landa

altzabasoa1Joan den maiatzean Donostiako udal gobernuaren ordezkariek Añarbeko baso erreserba izendatu berria ezagutarazteko kanpainaren berri eskaini zuten. Balio handiko inguru horrek goi mailako babesa merezi zuen eta azkenean naturzaleen elkarteei eta erakundeei esker lortu da. Zorionekoak gara, beraz, etorkizunean leku eder horrekin gozatzen jarraitu ahal izango baitugu. Alabaina, notizia horrek zapore mikatza ere utzi digu. Izan ere, Añarbeko erreserbaren alde donostiarra Altzabasoa da, baina Donostiako udalak Errekabeltz izenarekin ordezkatu du, Altzabasoan dagoen erreka baten izenarekin.

Leku izenak desagerrarazi, desitxuratu, aldatu… Altza Donostiara bildu zutenetik behin eta berriro errepikatu egin den praktika tamalgarria. Donostiako udaletxean buruak aldatzen dira, baina praktikak ez. Elorza-Letamendiaren garaian ondarea “babesteko” eta auzoak banatzeko idatzi ziren bi dokumentuei, adibidez, indar osoa eman die egungo gobernuak eta, horrela, Altzan geratzen zaigun ondareak gero eta babesa gutxiago dauka (ikusi joan den maiatzeko Estibausen) eta Herrera bezalako auzoak hiru auzotan zatituta jarraitzen du.

Orain Altzabasoa izena desagerrarazi dute, eta beldur gara ez dela horretan geratuko. Banatu duten foiletoan, “Donostia eta Errenteria arteko mugarriak” aurkituko ditugula ibilaldian esaten dute. Udal buru horiek konturatzen direnean mugarri horietan zizelkatuta dagoena Altzaren “A” dela, eta ez Donostiako “SS”-ak, kenaraziko dituzte. Gurean Murphyren legeak agintzen baitu erremediorik gabe: zerbait gaizki joan badaiteke, gaizki joango da. Bestela, zaudete piska batean.

anarbe10

Barruti bat Altzan

2013, Urtarrilak 29

AHM

donostiako-udaletxeanJoan den urteko ekainetik hona gure elkartearen barruan prozesu bat abiatu genuen Altzan barruti bat antolatzearen inguruan. Idatzi bat prestatu dugu eta orain hasiko dugun bigarren fase honetan idatziaren edukia gizarteratzeko eta udaletxean aurkezteko asmoa dugu. Aurkezpen honen amaieran irakur dezakezue osorik.

Elkarte kulturala da gurea, gure herriaren ibilbide historikoari lotua, baina, elkartearen estatutuetan jasota dagoen bezala, gaurko eta etorkizuneko Altzarekin ere konprometituta dago eta badauka, beraz, Altzako beste elkarteek bezalaxe, zer esanik gai honetan. Alabaina, aurrera egin nahi bada behintzat, nahitaezkoa da AHMren jarrera besteenarekin bateratzea eta, horretarako, datozen hilabeteetan gainontzeko elkarteekin bilerak antolatuko ditugu auzoetan (Altzagaina, Bidebieta, Herrera, Intxaurrondo eta Sarrueta) gure iritzia aurkezteko, beste elkarteek pentsatzen dutena jasotzeko eta barrutiaren jarraipena egingo duen batzordea osatzeko. Bilerak noiz eta non izango diren garaiz jakinaraziko zaizue.

Honen bitartez gonbidapena luzatu nahi dizuegu antolatuko diren bileretan parte hartzeko elkarrekin aritzea ezinbestekoa izango baita Altzaren antolaketa instituzionalaren aldeko lehen urrats honetan.

(Gaiaren egunez eguneko jarraipena Altza Barrutia blogean)   (gehiago…)  »  

Barrutia: Altza Gara-ren proposamena

2011, Abenduak 9

altzagaraaltzaAltza Gara herri ekimeneko kideek agerraldi bat egin zuten joan den ostiralean barrutiai buruz haien proposamena aurkezteko. Hona hemen proposamenaren testu osoa:

ALTZAREN ESKUBIDE HISTORIKOEN AITORMENARI ETA ORGANU DESZENTRALIZATU BATI BURUZKO PROPOSIZIOA   (gehiago…)  »  

Camino de un derecho: el Distrito

2011, Azaroak 1

Elena Arrieta Yarza

Parece que se da vía libre en el ayuntamiento de Donostia a una comisión que estudie la conversión de Altza  en un distrito.   No es nada nuevo, incluso dicen que algunos partidos llevan  tiempo pidiéndolo. No más tiempo del que lo está pidiendo  parte de la ciudadanía altzatarra, aunque ignorarlo es lo habitual.   (gehiago…)  »  

Gure proposamenak

2011, Urriak 20

AHM

Donostiako udal gobernuak gonbidapena luzatu digu Altzako herritarrei eta elkarteei datorren urriaren 22an egingo den bileran parte hartzera, gure herriaren diagnostiko orokor bat egiteko eta, horrekin batera, egingo diren proposamen zehatzak aztertzeko. Altzako Historia Mintegiak bilera horretan parte hartuko du udal ordezkarien aurrean ondoren zehaztuko ditugun puntuak eta proposamenak planteatzeko:

  (gehiago…)  »  

“Udal errepublikanoetatik frankistetara”

2011, Maiatzak 27

Martxoan “Gipuzkoa.  Udal errepublikanoetatik frankistetara. 1936-1937″ liburua aurkeztu zuten Gipuzkoako Batzar Nagusiek eta Aranzadi Zientzia Elkarteak. Egileek, Ane Beledo, Iñaki Egaña, Cristina Martín eta Montse Zato, herriz herri udal artxiboak arakatu dituzte udalbatzetan egon ziren aldaketak jasotzen dituzten dokumentuen bila. Honen segidan irakur dezakezue Altzari dagokiona. Liburua euskaraz eta gaztelaniaz argitaratu dute.

  (gehiago…)  »  

Erakusketa bat Altzan! (edo Donostia kulturaz mozorroturik)

2011, Otsailak 25

Iñigo Landa

Mirakulu baten aurrean geundela zirudien: Erakusketa bat Tomasenen! Eta are miragarriagoa: Donostiako udalak antolatuta!

Donostiako (eta Gasteizeko) zerutik jaitsitako erakusketa sorpresa horrek ahoa bete hortz utzi gaitu, Altzan ez baitago erakustokirik. Casaresen zegoen txokoa beste eginkizunetarako erabili eta, geroztik, erakusketa bat egin nahi duenak etsi edo ahal duen moduan eta tokian moldatzea besterik ez dauka.   (gehiago…)  »  

Estibaus

Atalak

Apirila 2024
A A A O O L I
« mar    
1234567
891011121314
15161718192021
22232425262728
2930  

RSS

Azken iruzkinak

  • Antonio Dávila García
    (2024, Apirilak 19)
    «Mis vecinas. Bajo el cielo, serpenteando remontando las colinas van volando e indagando, dos gentiles golondrinas. Pensaba yo,para mí, ¿porqué no hacen aquí, su casita tan sencilla de ...»
  • Adriana
    (2024, Martxoak 29)
    «Me gustaría poder aprender mejor a confeccionar prendas y sacar patrones. Para poder hacerme mi propia ropa. Tengo el ...»
  • Roberto López
    (2024, Martxoak 27)
    «Buenas, mi tío abuelo: Manuel López De los Santos, formo parte del Batallón internacional nº 26 Karl Liebknecht (PCE), falleciendo ...»
  • Pilar Egido eta Enrike Kortabitarte
    (2024, Martxoak 27)
    «Merezitako omenaldia. Gaztaroan zorte handia izan genuen zu gure lehenengo irakaslea izatean. Irakasle berria, baina gogoa eta sasoia ez zenituen sekula falta. Zu ...»
  • Ramón F. Gorosabel
    (2024, Martxoak 22)
    «Muy interesante la actividad Es edificante Gracias. »

etiketak


Sarean